Pentsioak 2025
2023/03/13 - 08:45
Albiste izango dira: Arku Atlantikoaren bilera Gasteizen, pentsioen erreforma eta Oscar Sariak 2023
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/03/13 - 08:18
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak baraualdi-itxialdi batekin abiatuko du mobilizazio-astea
1.080 euroko gutxieneko pentsioaren aldeko aldarriari eutsita, adituekin mahai-inguruak eta bestelako protestak egingo dituzte pentsiodunek ostiralera bitartean. Larunbatean, martxoak 18, Bilbon izango den manifestazio batek mobilizazio-sorta itxiko du.
2023/03/12 - 14:15
Frantziako Senatuak pentsioen erreforma onartzeko lehenengo urratsa egin du, protestei aurre eginez
Asteazkenean hasiko da batzorde mistoaren eztabaida, eta ostegunetik aurrera bozkatuko da erreforma bi ganberetan. Sindikatuek protesta gehiago antolatu dituzte datozen egunetarako.
2023/03/12 - 12:18
EH Bilduk uste du pentsioen erreforma ez dela atzerakoia, baina "askoz gehiago" egin beharra dagoela
Gainera, Oskar Matute diputatuak esan du 'mozal legea'ren neurri zorrotzenak kentzen ez badira, ez dutela babestuko PSOEk eta Unidas Podemosek proposatutako erreforma.
2023/03/11 - 14:13
Milaka lagun atera dira berriz ere kalera Baionan, pentsioen erreformaren kontrako zazpigarren mobilizazioan
7.300 pertsona mobilizatu direla Baionan esan dute sindikatuek eta 3.000, berriz, Poliziak. Sindikatu eta gizarte-eragileek protestan jarraituko dutela esan dute, pentsioen erreforma aurrera atera ez dadin. Orotara, 230 mobilizazio deitu ditu gaurko Frantziako intersindikalak.
2023/03/10 - 19:08
Espainiako Gobernua, CCOO, UGT eta CEOE astelehenean bilduko dira berriro
Batzar berri horren helburua patronalari eta sindikatuei gaur zehaztutako neurriak aztertzeko denbora ematea da.
2023/03/10 - 16:02
CEOEk, Cepymek eta ATAk Escrivaren pentsioen erreforma errefusatu dute: "Atzerakoia da bere osotasunean"
Bruselarekin adostea "aurrekaririk gabeko subiranotasunaren lagapena" dela salatu dute. Halaber, ohartarazi dute enplegua sortzea "arriskuan" jartzen duela.
2023/03/10 - 15:18
Pentsioen erreformak jubilazioa zenbatekoa izango den neurtzeko baremoetan izango du eragina
Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen elkarteko ordezkariek lehen balorazioan positibotzat jotzen dute Escriva ministroak emandako pausoak. Pentsioek politikakerietatik kanpo egon behar dutela uste dute.
2023/03/10 - 14:49
CCOOk "gertu" ikusten du pentsioen erreformaren ituna eta UGTk "norabide onean" doala uste du
Alderdiak zuhurrago agertu dira. PP, esaterako, beldur da proposamenak datozen urteetako pentsioak arriskuan jarriko ote dituen. EAJ erreformaren "letra txikia" aztertu zain dago, eta EH Bilduk, "aurrerapausoak" atzeman arren, negoziatzen jarraituko duela esan du.
2023/03/10 - 14:44
Pentsiodunak kezkatuta daude, Escriva eta elkarrizketa sozialerako mahaiaren arteko bilera dela eta
Euskadiko Pentsiodunen Mugimenduak positibotzat jo du, pentsioa kalkulatzeko, zenbaketa-aldiaren luzapena malgutzea. Hala ere, Maria Serrano pentsiodunen mugimenduko ordezkarietako baten arabera, akordioaren xehetasunen zain daude, kezkatuta baitaude.
2023/03/10 - 13:13
Escriva ministroak proposatutako pentsioen erreformaren giltzarriak
Nola eragingo die langileei eta pentsionistei Escriva ministroak proposatzen duen erreformak? Nola kalkulatuko dira pentsioak onartzen bada?
2023/03/10 - 06:00
Escriva sindikatuekin eta enpresaburuekin bilduko da gaur pentsioen erreforma adosteko asmoz
Gizarte Segurantza ministroak ostegunean aurreratu zuenez, "ia akordio batera iritsi da" Europako Batzordearekin pentsioen erreformaren bigarren ardatza osatuko duten osagaien inguruan.
2023/03/09 - 17:17
Escriva ministroak akordioa itxi du EBrekin pentsioen erreformaren inguruan
Hori dela eta, Gizarte Segurantza ministroak Espainiako sindikatuekin eta enpresariekin negoziazio-mahaia deitu du ostiralerako.
2023/03/09 - 10:15
Erretiroa 64 urtera atzeratzea onartu du Frantziako Senatuak
Frantziako Senatuak, eskuineko gehiengoari esker, erretiratzeko gutxieneko adina 62 urtetik 64ra atzeratzea bozkatu du. Hauxe da Emmanuel Macron presidentearen pentsioen erreformaren puntu nagusia.
2023/03/09 - 09:55
Frantziako Senatuak erretiro adina 62 urtetik 64ra atzeratzea onartu du
Erretiro adina atzeratzen duen pentsioen erreformaren 7. artikulua aurrera atera da aldeko 201 botorekin eta kontrako 115 botorekin.
2023/03/08 - 11:22
Manifestariek Baionako porturako sarbidea blokeatu dute
Zamaketariek barrikada bat jarri dute portuko sarrera blokeatzeko. Manifestariak Macronen Gobernuak egin nahi duen pentsioen erreformaren aurka protestan ari dira.
2023/03/07 - 15:45
300 protesta martxa baino gehiago daude deituta gaurko Frantzia osoan
Goizean goizetik, herrialdeko findegi guztiak blokeatu dituzte, manifestariek, gainera, Normandiako Gonfrevillekoa ostegunera arte egongo omen da itxita eta Dongesekoa, berriz, ostiralera arte. Tren eta metro zerbitzuetan ere nabaria da gaurko lanuztea.
2023/03/07 - 15:40
Garraioan eta hezkuntzan nabaritzen ari da gehienbat erretreten erreformaren aurkako greba
Ipar Euskal Herrian, geldirik daude eskualdeko zerbitzua eskaintzen duten tren gehienak eta abiadura handiko zerbitzuen % 80. Biarritzeko aireportuan, hegaldien erdia gelditu dira bertan behera. Hezkuntzan, berriz, lanuzteak % 70ko jarraipena izan duela diote sindikatuek.
2023/03/07 - 14:59
Ipar Euskal Herriko garraioan eta hezkuntzan jarraipen zabala izan du pentsio erreformaren aurkako grebak
Arazoak izan dira garraio publikoan eta blokeoak errepideetan. Baionan, jendetza bildu da manifestazioan, itxita dagoen tren geltokitik Herriko Etxeraino.
2023/03/07 - 14:08
Milaka pertsona kalera irten dira Baionan pentsioen erreformaren aurka
Antolatzaileen arabera, 23.000 pertsona inguru izan dira Baionan Frantziako Gobernuak proposatutako pentsioen erreformaren aurkako manifestazioan.