PENTSIOEN ERREFORMA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziako Senatuak erretiro adina 62 urtetik 64ra atzeratzea onartu du

Erretiro adina atzeratzen duen pentsioen erreformaren 7. artikulua aurrera atera da aldeko 201 botorekin eta kontrako 115 botorekin.
Iragarkia
20230309091310_frantzia-senatua_
18:00 - 20:00
Erretiroa 64 urtera atzeratzea onartu du Frantziako Senatuak

Frantziako Senatuak pentsioen erreformaren artikulu eztabaidagarrienetako bat onartu du bart, erretiro adina 62 urtetik 64ra atzeratzen duena, hain zuzen ere. Erretretaren adina atzeratzen duen 7. artikulua aurrera atera da aldeko 201 botorekin eta kontrako 115 botorekin. 

Senatari sozialistek, komunistek eta ekologistek kontra bozkatu dute, goi ganberan egindako zenbaketaren arabera.

BFMTV telebista kateari egindako adierazpenetan, Olivier Dussopt Frantziako Lan ministroak gehiengo "oso zabala" azpimarratu eta ezkerraren jarrera kritikatu zuen.

Astea amaitu baino lehen, senatariek lege proiektuak dituen hogei artikuluak aztertuko dituzte, tartean, pentsioak gutxieneko soldataren % 85era igotzea aurreikusten duena. Gauzak horrela, 1.200 eurokoa izango da gutxieneko pentsioa.

Azken asteotan erretretaren erreformaren aurka kalera atera dira herritarrak. Urtarriletik sei mobilizazio handi egin dituzte, eta, aurrekoetan bezala, astearteko grebak jarraipen zabala eta eragin handia izan zuen garraio publikoan, hezkuntzan eta bestelako sektore estrategikoetan. Astearteko mobilizazioetan 3,5 milioi pertsona zenbatu zituzten sindikatuek, Gobernuaren arabera, berriz, 1,28 milioi pertsona izan ziren. Ipar Euskal Herriko garraioan eta hezkuntzan jarraipen zabala izan zuen pentsio erreformaren aurkako astearteko grebak.

Halaber, sindikatu nagusiek manifestazio gehiago deitu dituzte larunbaterako, "Gobernuak bere proiektua orain erretiratu dezan".

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X