Pentsioak 2025
2023/03/07 - 11:06
Ipar Euskal Herriko sindikatuek indar erakustaldia egin nahi dute gaur
Urtea hasi denetik seigarrenez, mobilizazio handiak espero dira frantziar Estatuan pentsioen erreformaren kontra. Ipar Euskal Herrian manifestaziorik jendetsuena Baionakoa izatea espero da.
2023/03/07 - 06:00
Zeintzuk dira Frantziako pentsioen erreformako puntu gatazkatsuak?
Pentsioen erreforma Emmanuel Macronen eronka nagusia bihurtu da boterera iritsi zenetik. Hauek dira sindikatuak eta gizarte-eragileak aurka jarri dituen legearen gakoak.
2023/03/06 - 19:03
Frantziako kamioilariak errepideak blokeatzen hasi dira
Kamioilarien lehen blokeoak astelehen honetatik nabaritu dira Frantziako errepideetan, pentsioen erreformaren aurkako erantzuna hasi zenetik jendetsuena izan daitekeen manifestazio egunaren bezperan.
2023/03/06 - 18:39
Lehen blokeoak Frantziako errepideetan, astearteko lanuzte handiaren aurretik
Poliziak 1,1 eta 1,4 milioi manifestari artean aurreikusi ditu biharko mobilizazioetan, pentsioen erreformaren aurkako erantzuna hasi zenetik jendetsuenak izango direlakoan.
2023/03/06 - 12:00
Bihar "herrialdea geldiarazteko" deia egin dute sindikatuek, Macronen pentsio erreformaren kontra
Erretiro adina atzeratzeko asmoa duen erreformaren aurkako seigarren mobilizazio handia da. Ehunka manifestazio daude deituta (Baionakoa, 10:30ean) eta garraioan, hezkuntzan edota energia alorrean jarraipen zabala espero da.
2023/02/21 - 10:44
Pentsio sistema propio baten beharra aldarrikatu du Garbiñe Aranburuk
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, aurreratu du euskal alderdiei eta Podemosi eskutitzak bidali dizkietela azken urteetako murrizketen bidea albora dezaten, pentsio erreforman murrizketa berririk onar ez dezaten eta pentsio sistema propio baten aldeko eztabaidari bidea eman diezaioten.
2023/02/11 - 20:12
Milioi bat pertsona, 2,5 milioi CGTren arabera, pentsioen erreformaren aurka atera dira Frantzian
Frantziako Gobernuaren arabera, 963.000 pertsona atera dira kalera herrialde osoan, eta CGT sindikatuak, berriz, 2,5 milioi aipatu ditu. Edozein kasutan, orain arteko protestarik jendetsuena izango litzateke.
2023/02/11 - 17:21
Noiz, nola edo zenbat? Erretretaren inguruko kezka dute hainbatek Iparraldean
Iparraldean erretreta laster hartzear dauden bi lagunekin eta noiz hartuko ote duen jakin ezin duen batekin izan da ETB. Erreformak eta erretretaren baldintzek sortzen dizkieten galdera eta kezkak azaldu dituzte; eta ez dira gutxi.
2023/02/11 - 15:55
Frantziako sindikatuak, laugarrenez kalean Macronen erretreten erreformaren aurka
Sindikatuek deituta, milaka herritar atera dira kalera Macronen erretreten erreformaren aurka. Laugarren manifestazioa da erreformaren aurka, eta helburua da gaurkoak orain arteko jendetsuenak izatea. 250 manifestazio deitu dituzte estatu osoan. Baionan ere, milaka lagun atera dira kalera.
2023/02/07 - 21:45
Erretreten erreformaren aurkako mobilizazioek indartsu jarraitzen dute Ipar Euskal Herrian eta Frantzian
Dagoeneko Asanblada Nazionalean eztabaidatzen ari diren pentsioen sistemaren erreformaren aurkako hirugarren greba eguna izan dute gaur. Baionan 12.000 lagunetik gora bildu dira, sindikatuen hitzetan; 9.000, Poliziaren arabera.
2023/02/07 - 19:56
Pentsioen erreforma bertan behera uzteko eskatu diote Macroni, eztabaida parlamentarioa hasi berritan
Baionan, 12.000 lagun atera dira kalera, sindikatuek aho batez deituta. Deitzaileek beste manifestazio batera deitu dute larunbaterako.
2023/02/05 - 14:00
Erretiro aurreratuen tartea handitzea erabaki du Frantziako Gobernuak, protestak gelditzeko
Lehen ministroak "negoziaezintzat" jo zuen hasierako erabakia, eta orain proposatu du 20 eta 21 urte bitartean kotizatzen hasi denak 63 urterekin hartu ahal izatea erretiroa, gutxieneko adina baino urtebete lehenago alegia.
2023/02/04 - 12:52
Pentsiodunek 1.080 eurora arteko igoera berehala egiteko eskatu dute
Gainera, mobilizazio aste bat prestatzen ari omen dira martxorako, Bilbon hilabete horretako 18an egingo duten manifestazioari begira.
2023/01/31 - 17:39
Pentsioen erreformaren aurkako bigarren protesta jendetsua Frantzian eta Ipar Euskal Herrian
Baionan, 17.000 lagun inguru bildu dira manifestazioan, deialdia egin duten sindikatuen arabera. Poliziak ere duela bi astekoa baino jendetsuagoa izan dela aitortu du. Frantziako sindikatuek bi greba egun berri iragarri dituzte otsailaren 7rako (asteartea) eta 11rako (larunbata).
2023/01/31 - 16:33
Erretreten erreformaren kontrako mobilizazio jendetsua Baionan
Sindikatuen arabera, 17.000 lagun bildu dira protestara, eta poliziak berak onartu du aurrekoan baino gehiago izan direla.
2023/01/31 - 08:43
Albiste izango dira: Greba Iparraldean eta Frantzian, gutxieneko soldata eta Puigdemonten aurkako euroagindua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/01/31 - 08:11
Pentsioen erreformaren aurkako bigarren greba orokorra gaur Frantzian eta Ipar Euskal Herrian
Ipar Euskal Herrian garraioan espero dira mobilizazio handienak. Frantziako Estatuan 200 bat manifestazio daude deituta, eta Poliziaren informazio zerbitzuen aurreikuspenen arabera, 1 edo 1,2 milioi manifestari inguru espero dira, hilaren 19an baino gehiago.
2023/01/30 - 21:48
Frantzia geldiarazi dezake astearteko grebak
Oraingoan protesta handiagoa izan daiteke. Izan ere, Macornen Gobernuak azpimarratu duenez, erretiroa hartzeko adina 62 urtetik 64ra atzeratzea negoziaezina da.
2023/01/29 - 12:11
Erretiroa hartzeko gutxieneko adinaren igoera "negoziaezina" dela adierazi du Frantziako lehen ministroak
"Sistemaren oreka" bermatzeko neurri negoziaezina eta beharrezkoa dela berretsi du Elisabeth Bornek, erabakiaren aurkako protesta gogorrak gorabehera.
2023/01/24 - 22:55
EAEko erretiro pentsioak 131,36 euro igoko dira batez beste
Espainiako Gobernuak onartutako % 8,5eko igoeraren ondoren, batez besteko jubilazio pentsioa 1.676,68 eurokoa izango da, eta Estatuko altuena izango da. Pentsio guztien batez bestekoa 1.474,44 eurokoa izango da.