Lehen blokeoak Frantziako errepideetan, astearteko lanuzte handiaren aurretik
Kamioilarien lehen blokeoak astelehen honetatik nabaritu dira Frantziako errepideetan, Emmanuel Macronen gobernuaren pentsioen erreformaren aurkako erantzuna hasi zenetik izan den lanuzte eta manifestazio egunik jendetsuena izango denaren bezperan.
Igande gauaz geroztik, zentro logistikoetan eta hiri handi batzuetarako sarbideetan martxan jarritako ibilgailuak iragazteko ekintzek auto ilarak eragin dituzte gaur goizean Lille (iparraldea) edo Ruan (ipar mendebaldea) hirietako sarbideetan.
19:00etatik aurrera, lanuzteek eragina izango dute trenetan. Estatuko SNCF tren konpainiak iragarri du bihar abiadura handiko trenen (AHT) % 80 eta ibilbide luzeko ia ohiko tren guztiak bertan behera utziko dituela.
Gainera, kontrolatzaileen grebak hegaldien % 20 kenduko ditu Charles de Gaullen eta % 30 Parisko beste aireportuan, baita Beauvais, Bordele, Lille, Lyon, Nantes, Marseilla, Montpellier, Niza eta Tolosako aireportuetan ere.
Poliziak 1,1 eta 1,4 milioi manifestari artean iragarri ditu biharko. Azken hilabeteetako inkesta guztiek erakutsi dutenez, gehiengo zabal batek gaitzetsi du erreforma, eta sindikatuei babesa eman die asteartetik aurrera ere protestan jarrai dezaten.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA, LAB eta ESK Tubos Reunidoseko langileekin bilduko dira ostiralean
Batzarraren helburua da langile guztiei egoeraren balorazioa helaraztea eta greba mugagabeak eta hartzekodunen konkurtsoak markatutako aro berri honetarako jarduera-ildoak ezartzea.
Interinok Taldeak kalte-ordainen bidea ireki izana kritikatu du
Gorenak behin-behineko kontratazioan abusua jasan duten langileek kontratu finkoak lortzeko oposizioa gaindituta izatea beharrezkotzat jo ondoren, Egoitz Markaida Interinok Taldearen bozeramaileak adierazi du langile horiek lanpostua eskuratzeko baldintzak bete zituztela, eta, ondorioz, finko egin behar direla uste du.
Espainiako Gobernuak Tubos Reunidosen bideragarritasuna bilatzeko "bide guztiak" aztertuko dituela ziurtatu du Cuerpok
Josu Estarrona EH Bilduren senatariak egindako galderari erantzunez, Carlos Cuerpo Gobernuko lehen presidenteorde eta Ekonomia ministroak adierazi du Gobernuak "datozen asteetan" aztertuko duela Tubos Reunidosen egoera. Izan ere, gaur egun hartzekodunen konkurtsoan dago, eta konpromisoa hartu du "bide legal guztiak" aztertzeko, "estrategikotzat" jotzen duen enpresaren bideragarritasuna bilatzeko asmoz.
Nola eska dezaket emantzipaziorako dirulaguntza?
23 eta 29 urte bitarteko gazteek Emantzipa dirulaguntza eska dezakete gaurtik aurrera.
Epaileak Tubos Reunidosen konkurtso-administratzailea, enpresa eta sindikatuak deitu ditu hilaren 26rako
Tubos Reunidos taldeko zazpi sozietate borondatezko hartzekodunen konkurtsoan deklaratu ditu Gasteizko epaitegi batek, eta PKF Attest Concursal SL Profesional izendatu du konkurtso-administratzaile.
Gorenak ebatzi du behin-behinekotasunaren abusua jasan duen langileek oposizioa gaindituta izan beharko dutela plaza finkoa lortzeko
Gorenaren argudioa da oposizioa gainditu ez duten langileak finko egiteak Konstituzioa eta Langile Publikoen Estatutua urratuko lituzkeela.
Tubos Reunidosen zuzendaritzak autobusak jarri ditu, lanera itzuli nahi duten langileentzat
Greba mugagabearekin ez jarraitzea eta lanera itzultzea erabaki duten langileen eskariari erantzunez, langileak autobusez joan ahal izango dira Amurrioko lantegira. Pasa den ostegunean, 232 langilek greba amaitzearen eta berriro lan egitearen alde bozkatu zuten, ELA, LAB eta ESKk ordezkatutako gehiengoaren iritziaren aurka.
Langile bat larri zauritu da tren batek harrapatuta, Manzanosen (Araba)
Tren-zirkulazioa eten egin da, baina pixkanaka bere onera itzuli da 16:00ak alderako.
Murgan zabaldutako lantegi berriarekin hirukoiztu egingo dute Etorki eta Lana enpresek zur zerratuaren ekoizpena, eta 100 lanpostu sortuko dituzte
Etorki eta Lana kooperatibek aurten erabaki dute bat egite, guztira 300 langile baino gehiago dituzte eta 150 milioi euroko fakturazioa dute. Lantegiak 12,8 milioi euroko laguntza izan du Eusko Jaurlaritzarentzat, inbertsioaren % 20.
Euskal ekonomiaren "termometroa" hazkunde apaleko eremura jaitsi da, esportazioengatik
Eusko Jaurlaritzak zabaldutako datuen arabera, EAEko ekonomiaren termometroa 99,7an kokatu zen apirilean (150etik). Datu hori 2025eko urritik izandako txarrena da.