Pentsioak 2024

2023/05/10 - 18:32
Espainiako Bankuak kritikatu egin ditu pentsioen erreforma eta Etxebizitza Legea
Bestalde, erakundeak krisiaren kontrako neurriak apurka-apurka kentzen hasteko gomendatu du.

2023/05/07 - 19:39
EAEko pentsiodunek martxa bateratua deitu dute Gasteizen maiatzaren 25erako
Gainera, EAEko pentsiodunen mugimendua hilaren 13an ere aterako da hiriburuetan, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko.
2023/05/06 - 19:13
Geroa BGAEren Kaltetuen Plataformak aurrezkiak kolpetik erretiratzeko aukera eskatu du gaur
Geroa BGAEren Kaltetuen Plataformak berriro eskatu du, gaurkoan Donostian, pentsiodun guztiek beren ekarpenak aldi bakarrean berreskuratu ahal izatea. Orain 45.000 euro arte atera ditzakete kolpetik, eta hortik gorako aurrezkiak dituztenek, hileroko errenta bidez berreskuratzen dute dirua.

2023/05/03 - 21:32
Frantziako Konstituzionalak atzera bota du berriro pentsioen erreformari buruzko erreferenduma
Proposamenak erreferendumera eraman nahi zuen Frantzian jubilatzeko gutxieneko adina 62 urtetik 64ra luzatzeko nahia.

2023/04/25 - 14:16
Euskadiko pentsiodunek Estatuko batez bestekoaren gainetik kobratzen dute; 1.478 euro
Espainiako prestazioa batez beste 1.193,1 eurokoa da hilean, hots, Euskadikoa baino 285,5 euro gutxiago. Aurten, gainera, pentsioak % 9,67 hazi dira, iazko datuekin alderatuta.
2023/04/19 - 21:06
Manifestari talde batek txistu egin dio Macroni Alsazian, pentsioen erreforma onartu berria dela eta
Emmanuel Macron Frantziako presidenteari txistu egin diote asteazken honetan Selestaten, Behe Rhineko Alsaziako udalerri batean, pentsioen erreforma bertan behera uzteko eskatuz.

2023/04/17 - 22:51
Lapiko-protesta Frantzian Macronen pentsioen erreformaren aurka
Sindikatuek lapiko-protesta deitu dute. "Macronek entzuten ez badigu, guk ez dugu berari entzuteko arrazoirik", esan dute.

2023/04/17 - 22:36
Macronek esan du erreforma "beharrezkoa" zela eta "itun soziala" proposatu die sindikatuei eta enpresei
Frantziako presidenteak aitortu du gizarteak "justizia soziala" nahi duela, eta dei hori "entzuteko prest" dagoela nabarmendu du.

2023/04/15 - 15:22
Macronek Aldizkari Ofizialean argitaratu du jada pentsioen erreforma
Konstituzionalaren oniritzia jaso ostean, erretiro adina 64 urtera atzeratu du ofizialki Frantziako Gobernuak goizaldeko 04:00etan. Moduarekin oso haserre, protestan jarraituko dute sindikatuek. Macronek telebista bidezko mezua zabalduko du astelehen iluntzean.
2023/04/15 - 14:44
130 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte pentsioen erreformaren aurkako protestetan, Frantziako Estatuan
Parisen izan dira protesta jendetsuenak, baina gogorrenak Rennesen gertatu dira. Izan ere, komisaldegiaren aurrealdeari eta Jacobinoen komentuko ateari su eman zieten.

2023/04/14 - 20:02
Frantziako Kontseilu Konstituzionalak erretiroa hartzeko legezko adina 64 urtera igotzea babestu du
Aldiz, Konstituzionalak legearen sei artikulu baliogabetu ditu, bereziki enpresa handietan 55 urtetik gorako langileen kontratazioa sustatzeari buruzkoak. Sindikatuek datorren asteartean Macronekin biltzeari uko egin diote, eta mobilizazio egun berri bat deitu dute maiatzaren 1erako.
2023/04/14 - 10:01
Albiste izango dira: Macronen pentsioen erreforma, Jupiterrerako misioaren bigarren saiakera eta martxoko KPIa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/04/14 - 09:11
Frantziako Konstituzionalaren funtsezko erabakia: Macronen erreforma gatazkatsuari bultzada edo galga
Frantziako Konstituzio Kontseiluaren erabakiak ezin dira atzera bota, eta osorik edo zati batean baliozkotu edo atzera bota dezakete haren mende jartzen diren legeen edukia. Beraz, gaur hartuko duen erabakiak egoera erabat alda dezake.
2023/04/13 - 19:04
Poliziaren presentzia nabarmena eta tentsioa Parisen, pentsioen erreformaren aurkako protestetan
Milaka lagun bildu dira 12. protesta egun honetako manifestazioetara Parisen. Gobernuak polizia agente ugari atera ditu kalera eta tentsio uneak bizi izan dira hainbat.
2023/04/13 - 16:17
Jende gutxiago bildu da gaurkoan Ipar Euskal Herriko protestetan, "mugimenduak bizirik jarraitzen badu ere"
Frantziako Konstituzio Kontseiluak ostiralean emango du pentsioen erreformaren inguruko ebazpena, eta bezperan berriro kalera atera dira Baionan eta Parisen, besteak beste.
2023/04/13 - 16:01
Pentsioen erreformaren aurkako protestek Baiona hartu dute berriro
Frantziako Konstituzio Kontseiluak ostiralean emango du pentsioen erreformaren inguruko ebazpena gorabehera, sindikatuek ez dute baztertzen mobilizazioei eustea.
2023/04/13 - 09:46
Albiste izango dira: Misioa Jupiterrera, mobilizazio eguna Iparraldean eta Frantzian eta hizkuntza eskubideak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/04/07 - 13:32
Bornek gauzak "ez behartzearen" alde egin du, eta beharrezkotzat jo du "sendatze epe bat errespetatzea"
Elisabeth Borne Frantziako lehen ministroa Macron presidenteak pentsioen erreformaren inguruan darabilen tonu irmotik aldendu da. Bitartean, sindikatuek erreformaren aurka mobilizatzeko deia egiten jarraitzen dute.

2023/04/06 - 23:08
Gutxienez 150 atxilotu Frantzian, pentsioen erreformaren aurkako 11. protesta egunean
Herrialdeko hiri nagusietan manifestaziok egin dira Gobernuaren eta sindikatuen arteko bileraren porrotaren ondoren. Baionan 15.000 lagun inguru bildu dira antolatzaileen arabera.
2023/04/06 - 16:34
Sindikatuak eta herritarrak kalera irten dira beste behin ere Ipar Euskal Herrian
Urak baretzetik oso urrun daude Frantzian Macronek dekretu bidez onartutako pentsioen erreforma dela eta. Sindikatuek eta herritarrek ez dute amore ematen eta beste behin ere kalera atera dira; baita Ipar Euskal Herrian ere.