Peru
2022/12/16 - 18:04
Castillori 18 hilabeteko behin-behineko espetxealdia ezarrio diote eta Boluartek elkarrizketarako deia egin du
Azken orduetan, hamar pertsona hil dira Perun, segurtasun indarrekin izandako borroka bortitzetan. Hezkuntza ministroak eta Kultura ministroak dimisioa eman dute, Gobernuaren aurkako protestei emandako erantzun "neurrigabea" dela eta.
2022/12/16 - 10:05
Peruko protestetan 17 pertsona hil dira azken bederatzi egunetan
Peruko agintariek jakitera eman dutenez, 17 pertsona hil dira Pedro Castillo presidente ohia kargugabetu ondoren izandako istiluetan. Larrialdi egoeraren lehen egunean, bederatzi pertsona hil dira.
2022/12/14 - 23:32
Peruko presidente ohiak mobilizatzeko deia egin du, eta Gobernuak larrialdi egoera ezarri du
Perun, kaleetako tentsioa areagotzen doa. Gobernuak larrialdi egoera herrialde osora hedatu, eta armada atera du kalera gune estrategikoak babesteko. Castilloren behin behineko atxiloaldia 48 orduz luzatzeak are gehiago hauspotu du haserrea.
2022/12/14 - 20:18
Boluarteren Gobernuak larrialdi-egoera ezarri du 30 egunez Peru osoan
Gainera, Exekutiboa etxeratze-agindua ezartzea aztertzen ari da. Bestalde, Justiziak Pedro Castilloren atxiloketa 48 orduz luzatzeko erabakia hartu du. Presidente ohiak Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarrari (CIDH) laguntza eskatu dio.

2022/12/14 - 16:07
Pedro Castillok dei egin die jarraitzaileei preso duten komisariara joateko
Peruko presidente kargugabetuaren behin-behineko atxiloaldia arratsaldean zen bukatzekoa, baina fiskaltzak 18 hilabeteko kartzela eskatu du gaur eta ondorioz, Castillok atxilotuta jarraitu dezake.

2022/12/13 - 21:50
Zazpi euskal herritar Perun harrapaturik daude
Medikuntza ikasleak dira Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta orain astebete Perurako hegaldia hartu zuten oporretan joateko. Ez zuten espero, ordea, bertara heldu ziren egunean piztutako zalaparta. Cuscon daude, herrialdeko hiri turistikoenean.

2022/12/13 - 09:52
Peruko Gobernuaren aurkako manifestazioetan hildakoak zazpi dira eta zauritutako poliziak 119
Manifestariek Pedro Castillo presidente ohia askatzea eta presidentetzarako hauteskundeak deitzea eskatzen dute. Dina Boluarteren Gobernuak larrialdi egoera ezarri du 60 egunez herrialdeko hiru eskualdetan.
2022/12/12 - 09:56
Peruko presidenteak hauteskundeak 2024ko apirilera aurreratzea proposatu du
Pedro Castilloren kargugabetzearen ondotik Gobernuaren aurka egiten ari diren protesten testuinguruan egin ditu adierazpenok. Bi hildako eta dozenaka zauritu egon dira manifestazioetan.
2022/12/09 - 23:13
Castilloren kargugabetzearen eta Dina Boluarteko presidente berriaren aurkako protestak Perun
Manifestariek legez kanpokotzat jo dute bere kargugabetzea eta Dina Boluarte presidente izendatzea. Herenegun arte presidenteorde eta orain Peruko buruzagi nagusi dena Parlamentuko alderdi guztiekin bildu da eta hauteskundeak aurreratzeko prest agertu da.

2022/12/09 - 15:46
Mexikoko gobernuak baieztatu du Pedro Castillok, Perun kargugabetu duten presidenteak, asiloa eskatu diela
Hala baieztatu du Mexikoko gobernuak eta, horri buruz aritzeko, Peruko agintari berriekin harremanetan jarri direla ere esan du. Castillok atxilotuta jarraitzen du, matxinada eta konspirazioa leporatuta.

2022/12/08 - 15:31
Dina Boluarte, Peruk agintean izan duen lehen emakumea, Pedro Castillo kargugabetu ostean
Krisi politiko larria dago Perun, azken urte eta erdi honetan presidente izan den Pedro Castillo kargutik kendu eta atxilotu ondoren. Matxinada eta ordena konstituzionala urratzea leporatzen zaio, Kongresua desegin eta salbuespeneko gobernua ezarri nahi izateagatik.
2022/12/08 - 13:20
Estatu-kolpe saiakera Perun: bilakaera, urratsez urrats
Honakoa izan da abenduaren 7an Perun izan den estatu-kolpe saiakeraren bilakaera, Pedro Castillo presidenteak salbuespen gobernua iragarri duenetik Dina Boluarte presidente berri izendatu duten arte.

2022/12/08 - 13:13
Dina Boluarte Peruko presidente berriak elkarrizketa eta batasuna eskatu ditu Castillo atxilotu ostean
Ezkerreko politikari eta abokatua 2026ra arte egongo da boterean eta Amerikako Estatuen Erakundearen edota AEBko gobernuaren babesa jaso du jada. Bien bitartean, Pedro Castillo presidente ohia Barbadilloko kartzelara eraman dute; han dago espetxeratuta Alberto Fujimori gobernuburu ohia ere.
2022/12/07 - 23:10
Castillo atxilotu dute Perun, "ordena konstituzionala urratzeagatik"
Oposizioak, bere Gobernuko kideek eta hura babesten zuten biltzarkideek presidentearen estatu-kolpe saiakera salatu dute, Kongresua desegin eta larrialdiko gobernu bat ezarri zuelako.

2022/12/07 - 22:53
Manifestariak kalera atera dira Liman, Pedro Castilloren kargugabetzea ospatzeko
Ehunka manifestari atera dira Peruko hiriburuko kaleetara asteazken honetan, Kongresuak Pedro Castillo Peruko presidentearen kargugabetzea onartu ostean.
2022/11/30 - 22:16
Perun 5.500 pelikano inguru hil dira hegazti-gripearen ondorioz
Azken asteetan, hegazti-gripearen agerraldiak 5.500 hegazti ingururi eragin diela kalkulatzen da, eta zifra hori 13.000ra igotzen da, beste espezie batzuk zenbatuta. Peruk osasun-alerta ezarri du hegazti-gripearen agerraldiagatik.
2022/11/08 - 13:57
Non ikusi ahal da gaurko ilargi eklipse osoa edo odol ilargia?
Ilargiak kolore gorria hartuko du, eta ez da 2025era arte errepikatuko. Dena dela, ez da Euskal Herrian ikusteko aukerarik izango.

2022/11/05 - 12:21
Petrolio isurketa batengatik protestatzeko komunitate indigena batek atxikitutako 150 turista askatu dituzte
Tartean, espainiar herritar bat zegoen. Ibaitik zihoazen turista-ontzi batzuei sarrera galarazi zien Kuninicoko komunitate indigenak, petrolio isurketa batengatik protesta egiteko, eta turistak atxikituta mantendu zituzten 24 orduz.
2022/10/31 - 11:13
Horrela geratu da Latinoamerikako espektro politikoa Lula da Silvaren garaipenarekin
Brasilgo hauteskundeen ondoren, ezkerrak pisu handiagoa irabazi du Latinoamerika osoan. 2020tik 2022ra bitartean, ezkerreko hautagaiek irabazi dituzte hauteskunde gehienak inguru horretan.