Pirinioak
2025/01/09 - 14:05
30 urte bete dira Huescako Pirinioetan elur-jausi batean Euskal Herriko sei mendizale hil zirenetik
30 urte bete dira Pirinioetako tragediatik. Santutxuko sei gazte, Esker Alday, Harritzen Gonzalez, Ibai Garay, Mikel Epelde, Asier Gorrotxategi eta Ikerne Martitegi, Balaitus menditik jaisten ari zirela elur-jausi batek harrapatuta hil ziren.
2024/12/07 - 14:18
Ipar Euskal Herrian eragin nabarmena izango du Darragh ekaitzak, kostaldean zein Pirinioetan
Abisu hori eta laranjak indarrean izango dira larunbatean hasi eta, gutxienez, igande gauerdira arte, euri, haize, uholde eta elur arriskuagatik. Baionako Udalak, esaterako, gabon jaietako egitarauko hainbat ekitaldi bertan behera utzi ditu, prebentzio-neurri gisa.
2024/08/21 - 22:38
Bi euskal mendizale hil dira Mont Blancen: hau da tragedia gertatu den lekua
Chamonixeko Jendarmeriaren erreskate taldeko bozeramaile batek azaldu duenez, alpinistak 100 metroko altueratik erori dira, Gervasuttiko korridorean. Erreskate helikoptero batek hildakoen gorpuak berreskuratu ditu arratsaldean, eta Chamonixera eraman ditu.
2024/08/12 - 21:16
Mendizale nafar bat hil da Huescako Pirinioetan, erori eta harri batekin burua kolpatu ondoren
Hildakoak 54 urte zituen, eta tafallarra zen. Goriz aterpetik gertu erori da, Fanlo udalerrian (Huesca).
2024/08/08 - 00:23
Anetora material egokirik gabe edo nola erabiltzen den jakin gabe igotzeko arriskua
Jordi Richart mendi gidariak Anetoko glaziarra material egokirik eta prestaketarik gabe zeharkatzeko arriskuaz ohartarazi gaitu. Berak grabatu zuen Anetora igotzeko zailtasunak zituen mendizale baten bideo bat. Aurten 120 erreskate baino gehiago egin dituzte Pirinioetan eta 25 pertsona hil dira.
2024/07/13 - 17:17
Giro paregabea, aurten ere, Tourmaleten
Jendez gainezka egon da Tourmalet aurten ere. Hainbat lekutako jendea joan da bertara, eta euskal jarraitzaileak ez dira atzean geratu. Familian edo lagun artean, giro ona eta umore ona izan dira nagusi.
2024/05/10 - 14:09
47 urteko gizon bat hil da Pirinioetan arroila jaitsiera egiten ari zela, 35 metrotik behera jausita
Zendutakoa Donostian bizi zen, baina sortzez Madrilgoa zen. Siako arroilan (Huesca) rappela ari zen egiten atzo, argitu gabeko arrazoiak tarteko erorikoa izan izan zuenean.
2024/05/10 - 12:33
Arroila jaitsiera egiten ari zen donostiar bat hil da Pirinioetan
35 metroko altueratik erori da 47 urteko donostiarra Sia arroilan rappel egiten ari zenean.
2024/04/21 - 23:06
Astea zerua estalita eta freskatzen hasiko da, eta asteartean euritara joko du
Eguneko tenperaturak behera egingo du, eta gauekoak leunagoak izango dira hodeiei esker, astelehenean zerua estaliz joango baitira. Asteartean euritara egingo du, eta 1.000 metrotik gorako kotetan elurra egingo du.
2024/04/02 - 09:32
Iruñeko 14 urteko neska bat hil da Pirinioetan erorikoa izan eta gero
Nerabea aitarekin zegoen mendi buelta bat egiten Ereta inguruan, labain egin eta 100 metrotik behera amildu zenean. Erreskate taldeek hiru ordu geroago erreskatatu zuten gorpua.
2024/03/26 - 11:21
Nafarroako erdialdea eta Pirinioak abisupean daude oraindik, elurra dela eta
EAEko barnealdean 09:00ak arte egon da indarrean elurragatik ezarritako abisu horia, eta 600 metrotik gora zuritu du. Ipar Euskal Herrian elur jausiengatik eta prezipitazioengatik daude ezarrita abisuak.
2024/03/25 - 19:07
Abisu horia ezarri dute elurragatik 600 metrora astearte honetarako Euskadin
Goizaldean prezipitazio txiki-ertainak espero dira Gipuzkoako ekialdean eta Araban, 600 metrotik gora. Kotak gora egingo du goizean, eta 1.000 metro inguruan kokatuko da egunaren bigarren partean.
2024/03/08 - 11:20
Abisu laranja ezarri dute gaurko Nafarroan, elurragatik eta haize bolada zakarrengatik
Haizeagatik ezarritako abisua 20:00etatik 00:00etara egongo da indarrean, eta elurragatik jarritakoa 10:00etatik 00:00etara.
2024/03/03 - 21:05
Elurra kentzeko makinak astelehenera arte ezingo dira lanean hasi Belaguako errepidean
Belaguako mendatea itxita dago. Bart gauean, elurra mara-mara egin du, eta elurra kentzeko makinek ezin dute errepidea garbitu, elur-jausiak izateko arriskua nabarmen handitu baita. Segurtasuna bermatze aldera, astelehenera arte ez dira bertan lanean hasiko.
2024/02/05 - 10:59
Txema Errea arkitekto iruindarra zendu da Ezterenzubin jazotako mendi istripuan
Atzo, igandean, gertatu zen ezbeharra, Harpeako kobazulotik gertu. 150 metroko altueratik amilduta hil zen Errea.
2024/01/13 - 20:53
27 urteko mendizale iruindar bat hil da Aspe mendia (Aisa, Huesca) eskalatzen ari zela
Mendizale nafarrak erorikoa izan du Huescako Pirinioetako Aspe (2.645 metro) mendiaren ipar aurpegitik igoera klasikoa egiten ari zela.
2024/01/06 - 18:19
Elur-arriskuagatik ezarritako abisu horia astelehenera arte luzatu dute EAEn-
Negu giroan jarraitzen dugu Euskal Herria osoan. EAEn ez ezik, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ere abisu horiak ezarri dituzte elurragatik. Nafarroan abisu laranja ezarri dute, elur-arriskuagatik, gauerdira arte.
2024/01/05 - 14:46
Abisu horiak asteburu osorako EAEn elurragatik eta euriagatik
Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ere abisu horiak ezarri dituzte elurragatik eta euriagatik gutxienez larunbat gauerdira arte.
2023/12/16 - 20:11
Eski denboraldia inauguratu da Aragoiko Pirinioetan
Eskiak eta taulak Astun, Candanchu, Cerler eta Formigaleko pistetan behera ikus daitezke jada, eta oraindik eskiatzeko kilometro gutxi dituzten arren, lehen bisitarien gozagarri izan dira. Estazio horien erabiltzaileen erdiak baino gehiago euskal herritarrak dira.
2023/11/26 - 16:14
Makilak trukatuta abiatu dute eski-denboraldia aurten ere Larra-Belaguan
Tradizioari eutsiz, eskiatzaileek eta abeltzainek makilak trukatuta eman diote hasiera neguko sasoiari, urteroko ekitaldi sinbolikoan.