47 urteko gizon bat hil da Pirinioetan arroila jaitsiera egiten ari zela, 35 metrotik behera jausita
47 urteko gizonezko bat, Donostiako bizilaguna baina sortzez madrildarra, zendu zen atzo Pirinioetan arroila jaitsiera egiten ari zela 35 metrotik behera erorita, Guardia Zibilak jakinarazi duenez.
Zendutakoa polizia nazionala zen, duela urtebete Donostiara bidali zuten lanera. Aurrez Jakan (Huesca) egon zen urte luzez, eta han zaletu omen zen mendi kiroletara.
Hildakoa Siako arroilan (Yesero udalerria, Huesca) kirol hori praktikatzen ari zen, beste taldekide batzuekin batera. Uneren batean eta argitu gabeko arrazoiak tarteko, rappel bat egin eta 35 metroko altueratik jausi zen.
Hain justu, berarekin batera zihoan beste pertsona batek eman zien abisua larrialdi zerbitzuei, 17:24 zirenean.
Gizona konorterik gabe geratu zen arroken artean, eta mendi dibisioko agenteak heldu zirenerako hilda zegoen.
Hilotza helikopteroan eraman zuten Aragoiko Auzitegi Medikuntzako Institutura, Huescara, eta bertan egingo diote autopsia.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka pertsonak justizia eskatu dute Anderrentzat Santurtzin
Bertaratutakoek "Justizia Anderrentzat" eta "Inpunitate polizialari ez" bezalako mezuak oihukatu dituzte ibilbidean zehar. Geldialdi bat egin dute taser pistola bat erabilita gaztea atxiki zuten lekuan, eta loreak utzi dizkiote haren oroimenean.
Aita Marik 19. misioa abiatu du, "itsasoan giza eskubideak defendatzen jarraitzeko"
EAEn bi hilabetez mantentze-lanak, prestakuntza eta ate irekien jardunaldiak egin ondoren, Itsas Salbamendu Humanitarioaren ontzia Mediterraneora itzuliko da, migrazio-politikak gogortzen ari diren testuinguru batean.
Larunbat honetan jarriko da martxan Altza eta Galtzaraborda lotuko dituen Topoaren linea berria
Proiektuaren berritasun nagusien artean, nabarmentzekoak dira Pasaia eta Amara arteko trenen maiztasuna handitzea (7,5 minuturo igaroko dira lanegunetan) eta Pasai Antxoko lurpeko geltoki berria martxan jartzea.
Haizearen aldaketak Petilla Aragoitik urrundu du Zaragozako sutea, nahiz eta herritarrek etxetik kanpora jarraitzen duten
Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuko teknikariak eta suhiltzaileak Nafarroako herriko defentsa-lanetan jarraitzen dute. Aragoin, sugarrek 12.600 hektarea inguru kiskali dituzte eta bost herri hustu behar izan dituzte.
Osasun Sailak Benzogutuna tresna jarri du martxan, bentzodiazepinak behar bezala erabiltzea sustatzeko
Gutun pertsonalizatuak bidaliko zaizkie bentzodiazepinak luzaroan erabiltzen dituzten 20.000 paziente ingururi, insomnioa tratatzeko erabiltzen diren bentzodiazepinak pixkanaka murriztuz edo kenduz joan litezkeen kasuetan.
Adingabe bat ikertzen ari dira Donostian Espainiako selekzioaren elastikoa zeraman pertsona bati eraso egiteagatik
Ertzaintzak beste lau adingaberen aurkako eginbideak ere abiatu ditu, biktimari irain egin ziotelakoan
Ertzaintza gizon bat ikertzen ari da Azkoitian, baimenik gabe bi adingaberi musu emateagatik
Udalak "gaitzespen irmoa" adierazi du asteartean bi adingabek jasan zuten sexu-eraso horren aurrean, eta "emakumeen sexu-askatasunaren aurkako edozein jokabide matxista" ere gaitzetsi du.
Euskadik biztanle kopuruari eutsiko dio 2075ean, baina hiru euskaldunetik batek 65 urte baino gehiago izango ditu
Eustatek bost agertoki demografiko argitaratu ditu ostiral honetan, eta horietan guztietan adierazten da migrazioa erabakigarria izango dela biztanleriaren bolumenari eusteko.
Arartekoak atxilotuen jatorriaren argitalpena datua garrantzitsua den kasuetara mugatzea gomendatu dio Segurtasun Sailari
Ebazpenak eskatzen du kasu bakoitza banan-banan baloratzea eta kaltetuen interesak eta eskubideak neurtzea. Ikertuen eta biktimen jatorriaz ere gomendio berbera egiten du.
Zazpi eraso matxista salatu dituzte Baionako besten lehen bi egunetan
Ipar Euskal Herriko Itaiak Pontrik kalean duen erasoen kontrako babesgunean jaso dituzte salaketa horiek, bost lehen gauean eta bi bigarrenean.