Pirinioak
2018/04/29 - 22:07
Euskal mendizale bat hilda aurkitu dute Pirinioetan
Dirudienez, lagun batekin atera zen mendira, bi eguneko ibilaldia egitera. Midi d´Ossau menditik itzultzen ari zirela, 100 metroko altuerarik erori zen.
2018/03/23 - 11:28
Vall d'Araneko elur-jausiak oso larri zauritu zuen pertsona euskal herritarra da
44 urteko zauritua Vall de Boin (Lleida) bizi da. Hasiera batean, Viellako ospitalera eraman zuten, baina zaurien larritasuna ikusita, azkenean Bellvitgera (Bartzelona) eraman behar izan zuten.
2018/03/22 - 22:29
Bergarako mendizale bat hil da Lleidan, elur-jausi batek harrapatuta
Gainera, beste pertsona bat hil eta hirugarren bat oso larri zauritu ditu elausoak. Elur-jausia Vall d’Aranen gertatu da, Vall de Conanglesen.
2018/03/22 - 22:06
Bergarako gizon bat hil da Lleidan, elur-jausi batek harrapatuta
44 urteko Unai Perez de Arenaza Bergarako (Gipuzkoa) bizilaguna hil da gaur Vall d’Aranen (Lleida), elur-jausi batek harrapatuta, konkretuki, Vall de Conanglesen.
2018/01/31 - 22:06
Euskal Herriko bi mendizale onik atera dira gaua Aspeko harkaitzean pasa ondoren
Mendizaleak 33 urteko Berriozarreko eta 35 urteko Bergarako bizilagunak dira. Astearteko azken orduan Aspe mendiko Murcielagos ertzean ez atzera ez aurrera geratu ziren.
2018/01/24 - 16:59
'Lurraren Bidean', Euskal Herriko geologia erakusten duen dokumentala
Pirinioetan hasi eta Bardearaino, Euskal Herriko geologia erakusten duen dokumentala egin dute Euskal Herriko Unibertsitateak eta Aranzadi elkarteak. “Lurraren Bidean” du izena.
2017/12/18 - 14:20
Euskal Herriko eta Pirinioetako mendiak, mendiko aplikazio berri batean
Euskal Herriko mendiak eta Pirinioak klik bakar batean gure mugikorrean. Sua argitaletxeak aplikazio bat aurkeztu du gaur bertan, inguruko mendi eta ibilbideak 3 dimentsiotan eskuratzeko.
2017/11/06 - 22:20
Lehen elur malutak Nafarroan, Pirinioetan, Aralarren eta Abaurregainan
Zuritu ez du egin, baina lehenengo malutak ikusi dira Nafarroan. Eta aste honetan, osteguna aldera, gehiago egingo du.
2017/08/16 - 23:12
Aretxabaletak hunkituta eman dio azken agurra Mikel Crespori
20 urteko mendizalea, oso maitatua bere herrian bera, Balaitus mendian hil zen aurreko asteburuan.
2017/08/16 - 03:55
Aretxabaletak azken agurra emango dio gaur Mikel Crespori
19:00etan, herriko parrokian, gaztearen aldeko hileta egingo dute. Hil-kapera Arrasateko beilatokian izango da irekita, 10:00etatik 13:00etara.
2017/08/15 - 22:31
Dolua Aretxabaletan, Mikel Cresporen heriotzagatik
Aretxabaletan oso ezaguna eta maitatua zen Mikel Crespo. Guardia Zibilaren erreskate-taldeak astelehen arratsaldean aurkitu zuen gorpua, Balaitus mendiaren hego aurpegian. Hileta asteazkenean da.
2017/08/15 - 16:59
Mikel Crespo mendizalearen gorpua gaur iritsiko da Aretxabaletara
Asteazken arratsaldean egingo diote hileta-elizkizuna herriko parrokian.
2017/08/15 - 01:09
Aretxabaletako mendizalearen gorpua topatu dute Panticosan
Guardia Zibilak aurkitu du hilotza astelehen honetako arratsaldean. 20 urte zituen, eta ostiraletik zegoen desagertuta.
2017/08/14 - 22:03
Panticosan desagertutako Aretxabaletako mendizalearen gorpua aurkitu dute
Erreskate-taldeek astelehen honetako arratsaldean topatu dute gorpua. Ostiralean desagertu zen, bakarrik ibilbide bat egitera irten ostean, goi-mendiko gune batean.
2017/08/14 - 12:34
Aretxabaletako mendizalea bilatzeko lanetan, arrastorik ez oraingoz
20 urteko gaztea ostiralean desagertu zen, bakarrik ibilbide bat egitera irten ostean, goi-mendiko gune batean.
2017/08/13 - 13:03
Panticosan desagertutako Aretxabaletako mendizale baten bila ari dira
Badirudi 20 urteko gaztea ostiralean desagertu zela Panticosa inguruan, bakarrik ibilbide bat egitera irten ostean.
2017/04/23 - 17:35
Artzainek eta eskiatzaileek denboraldi amaierako makila-trukea egin dute
Urtero egin ohi duten moduan, artzainek eta eskiatzaileek denboraldi amaierako makila-trukea egin dute, eski-denboraldiaren amaiera dela eta.
2017/04/16 - 15:01
Datozen orduetan helduko da Euskadira Huescan hildako mendizalearen gorpua
Jacan (Huesca) eduki dute igande honetan, autopsia egin zain.
2017/04/15 - 22:36
Portugaleteko mendizale bat hil da Panticosan, erorketa bat izan ostean
Hildakoa 69 urteko gizon bat da eta Panticosan (Huesca) dagoen Arnales tontorra ari zen igotzen.
2017/04/14 - 21:19
Zarauzko mendizale bat erreskatatu dute Hiru Erregeen Mahaian
37 urteko emakumeak istripua izan du eta 15:15 inguruan erreskatatu dute.