Plentzia
2020/07/03 - 12:56
Lehen Mailako Arretan baliabide falta salatu dute Uribeko ESI zerbitzuko langileek
Gaur egun zerbitzu publiko horren baliabideek ez dutela Lehen Mailako Osasun Arretan zerbitzua indartzeko Osakidetzak agindu zuen % 10 ere betetzen esan dute.
2020/06/30 - 19:37
Euskadiko lau hondartzari bandera beltzak eman dizkie Ekologistak Martxan taldeak
Ekologistak Martxan taldeak aurkeztutako "Bandera Beltzen" txostenean Espainian emandako 48 banderetatik lau Euskadin eman ditu: Plentzian, Gaztelugatxen, Pasa-Donibanen eta Santa Clara Uhartean.
2020/06/15 - 10:54
Ibarbengoako geltokia martxan da jada, urteetan zain egon ondoren
Getxoko geltokiaren irekiera aurreikusitakoa baino gehiago atzeratu da, horren ondoko disuasio-aparkalekuaren obrak amaitutakoan koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz.
2020/05/30 - 16:22
Plentziako hondartzan nahasmena egon da: eguzkia hartu bai ala ez?
Udaletik jakinarazi digute hondartza dinamikoaren kontzeptua lortu nahi dutela; ezin gara hondartzara eguna pasatzera joan. Pilaketak sortzen badira, neurriak zorroztuko dira Bizkaiko hondartzetan.
2020/05/28 - 10:44
Auto batek gizon bat harrapatu du Plentzian eta larri eraman dute ospitalera
Ibilgailu batek gizon bat harrapatu du Plentziako Erribera kalean. Gizona larri eraman dute Gurutzetako ospitalera.
2020/05/02 - 16:03
Plentzia eta Gorliz ondoan daude baina mugaren alde bietan arauak desberdinak dira
Herri txiki eta handien arteko bereizketa honek kasu bitxiak utzi dizkigu, Gorlizen eta Plentzian esaterako. Elkarren ondoan daude baina mugaren alde bietan arauak erabat desberdinak dira.
2020/03/06 - 13:42
Bizkaian martxoaren 8rako deitutako manifestazio nagusiak
Greba feminista dela eta, hainbat mobilizazio antolatu ditu Mugimendu Feministak Bizkaiko hiri eta herrietan.
2020/02/18 - 12:37
Bilboko metroak normaltasuna berreskuratu du, matxura batek atzerapenak sortu ostean
Astearte honetako 07:30 aldera, Metro Bilbaok jakinarazi du "atzerapen orokorrak" zeudela sare osoan, Larrabasterran izandako matxura batengatik.
2020/01/27 - 09:53
Ibarbengoako geltokia martxan jartzeko administrazio-izapideak amaitzear daude
Getxoko geltokiaren inaugurazioa aurreikusitakoa baino gehiago atzeratu da, geraleku horren ondoko disuasio-aparkalekuaren obrak direla eta.
2020/01/27 - 07:17
Horrelakoa da Ibarbengoako geltokia (Getxo)
Getxon kokatuta dagoen geltokiaren inaugurazioa aurreikusitakoa baino gehiago atzeratu da, geraleku horren ondoko disuasio-aparkalekuaren obrak direla eta.
2019/12/15 - 19:49
1.800 pertsona baino gehiago bildu dira Plentzian, pantalanen aurka protesta egiteko
Protesta egin dute, "Pantalanik ez. Horrela ez. Asi no" lelopean. Udalerriko 12 kolektibok manifestazioa babestu dute.
2019/11/30 - 15:16
Plentzia, Barrika eta Gorlizko eragileak, 'elkarrizketa eskaintzarekin' itxaropentsu
Portuetako agintariei, Euskal Kirol Portuei (EKP) eta udalei "mahai bateratu bat" osatzea eskatu diete, "herri osoaren eta itsasadarreko erabiltzaileen iritzia errespetatzeko".
2019/11/24 - 15:53
Itsasadarreko pantalan proiektua gelditzea eskatu du giza kate batek Plentzian
SOS Itsasadarra plataformaren hitzetan, "XXI. mendekoa baino XX. mendeko egitasmo bat gehiago ematen du".
2019/11/24 - 15:04
Kezka zabaldu da Plentzian, Jaurlaritzak jarri nahi dituen pantalanengatik
SOS Itsasadarra izeneko plataforma sortu dute, ingurugiroari egingo liokeen kalteen gainean ohartarazteko.
2019/11/13 - 13:41
Itsas kutsaduraren aurkako simulazioa egin dute Gorlizeko eta Plentziako hondartzetan
Ehun bat lagunek parte hartu dute gaur goizean Gorlizko eta Plentziako hondartzetan egin den itsas kutsaduraren aurkako simulazio batean.
2019/09/05 - 15:09
Lauzpabost lagunek jipoitu dutela salatu du 23 urteko gizon batek Plentzian
Salaketaren arabera, lauzpabost pertsona gerturatu zitzaizkion eta jipoia eman zioten eskuko telefonoa lapurtzeko.
2019/09/04 - 00:10
Jazarpena eta erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute Plentziako herritarrek
Eraso honen aurrean, biktimei babesa erakutsiz herritarrek elkarretaratzea egin dute Plentzian.
2019/09/03 - 22:31
Plentzian erasoa jaso zuen gizona: 'Berriro egingo nuke'
Plentziako jaietan jipoitu egin zuten urdiliztarra eta ospitalean amaitu zuen. Bi saihets-hezur apurtu zizkioten eta masailezurrean 6 puntu eman behar izan dizkiote.
2019/09/03 - 12:11
Gizon bat jipoitu dute Plentzian, jazarriak izaten ari ziren bi emakume babesteagatik
Bi emakumek laguntza eskatu zioten biktimari, hainbat gizon segika zituztela esanez. Eskaera onartu ostean, sei gizonek eraso egin zioten.
2019/08/30 - 12:25
Neguko ordutegian sartuko da astelehenean Bilboko metroa
Ostiral gauetako zerbitzua irail osoan mantenduko da. Maiztasunak 5 minutukoak izango dira berriz puntako orduetan.