Podemos
2019/08/29 - 14:26
Unidas Podemos prest legoke PSOEren uztaileko eskaintza onartzeko, ñabardurekin
Pablo Iglesiasen esanetan, Unidas Podemos koalizio gobernu batean sartuko litzateke, presidenteordetza sozial bat, Osasun, Etxebizitza eta Berdintasun ministerioen eta enplegu politika aktiboen truke.
2019/08/28 - 15:45
Unidas Podemos eta PSOEren arteko harremana epeltzen hasi da
Badirudi gobernua eratzeko Sanchezek egingo duen hurrengo proposamenean, Podemosek gustuko dituen neurriak azalduko direla.
2019/08/27 - 18:36
PSOEk ez du Podemosen asmoa ulertzen, aurrekoan koalizio gobernua ‘galarazi’ ostean
Bestalde, Unidas Podemosek Kongresuan duen bozeramailearen ustez, PSOEren "xantaia eta negoziazio ezaren estrategia akats bat da". PSOEk irailean abiatuko ditu elkarrizketak.
2019/08/21 - 16:03
Iglesias harrituta dago PSOEk berehala egin diolako muzin Podemosen eskaintzari
Carmen Calvo presidenteordeak adierazi du uztailean baztertu zuten eskaintza bera egin dutela eta ez dagoela onartzerik.
2019/08/01 - 22:51
Gobernu bazkideek leialtasuna eskaini diote Chiviteri, baina zuhur egongo dira
Eskuinari aurre egin eta politika aurrerakoiak bultzatzeko herritarrekin duten konpromisoagatik defendatu dute akordioa Geroa Baik, Podemosek eta Izquierda-Ezkerrak.
2019/08/01 - 09:28
'Ezberdinen arteko akordioen' alde egin du Chivitek inbestiduran
"Bere eserlekua" ETAko biktimen "gainetik" jartzea egotzi dio Esparzak Chiviteri."Gainbeheran dagoen" eskuinaren "nortasun eztabaida faltsuetan" ez erortzeko eskatu dio Barkosek presidentegaiari.
2019/07/31 - 22:57
Podemosen babesa lortzen saiatuko da Sanchez, baina koalizio gobernua proposatu gabe
Portugalen bezala, gobernua kanpotik babestea proposatu nahi dio Sanchezek alderdi moreari. Podemosek esan du buruzagi sozialistak "boterea osorik bereganatu" nahi duela, "negoziatu gabe".
2019/07/28 - 16:15
Lakuntzaren iritziz, PSOEk ez du lan erreforma atzera botatzeko asmorik
Akordiorik lortzen ez dutenez, Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak lan gatazken aurrean grebarako eskubidea aldarrikatu du. Era berean, politika publikoetan aldaketa beharrezkoa dela dio.
2019/07/27 - 17:30
Koalizioa oztopatzea leporatzen dio Podemosek Sanchezi
Akordioaren porrotaren ostean, izugarrizko frustrazioa erakutsi du Podemoseko Pilar Garridok. Gaurkoz negoziaketekin jarraitzeko deia egin du.
2019/07/26 - 17:14
Calvok itxitzat eman du koalizio gobernua eta beste bide batzuen alde agertu da
PPri eta Ciudadanosi egotzi die inbestidura saioaren porrotaren errua; bi alderdiek, haren ustez, ez dutelako zegokien ardura hartu.
2019/07/26 - 10:46
Hasierako puntura itzuli eta beste bide batzuk aztertu behar direla esan du Sanchezek
Alderdi bakoitzaren interesak lehenbailehen alde batera utzita, Espainiak gobernua izan dezan laguntzeko eskatu die buruzagi sozialistak PP, Cs eta Podemoseko buruzagiei.
2019/07/25 - 16:20
PSOEren eta Unidas Podemosen arteko negoziazioak tirabiraz beteta egon dira
Azken orduetan etengabeak izan dira elkarrenganako akusazioak, eta behin baino gehiagotan harremanak hausteko zorian egon dira.
2019/07/22 - 22:08
Iglesiasek Sanchezi: 'Ez dugu onartuko zure gobernuan dekoratu gisa egotea'
Pedro Sanchez eta Pablo Iglesiasen artean tentsioa izan da gaur inbestidura eztabaida osoan. Unidas Podemosekoak, serio, oso serio egon dira eta gogor Sanchezen jarreraren kontra.
2019/07/22 - 18:12
Sanchezek eskuzabaltasuna eskatu die talde guztiei
Eskerrak eman dizkio Unidas Podemosi elkarrizketarako prest egoteagatik eta akordioaren alde lan egiten jarraitzeko deia egin die.
2019/07/22 - 12:57
Roberto Uriarte: 'Lan eta Ogasun ministerioak kontrolatzea garrantzitsua da'
Unidas Podemosen diputatuak azaldu duenez, sailen banaketa botoen edo eserlekuen arabera erabaki behar ote den negoziatzen ari dira bi alderdiak.
2019/07/22 - 11:15
'Podemoseko negoziatzaileei eskatuko nieke prudentzia eta umiltasuna'
PSE-EEk Gipuzkoako idazkari nagusiak uste du Pedro Sanchezen inbestidurarako akordioa ez dela gaur iritsiko. Ez dio arazorik ikusten, hala ere, Podemoseko ministroak izateari
2019/07/21 - 19:13
'Espainia hautsi nahi dutenen gustukoa' da PSOE-Podemos Gobernua, Alonsoren ustez
PPren buruzagiak esan du EAJk horregatik emango diola babesa. Bestalde, Marotok esan du PPk "Espainia modernoa eta batua" eskaintzen duela.
2019/07/21 - 18:18
PSOE eta Unidas Podemos erlojuari begira ari dira lanean, akordio bat lortzeko asmoz
Inbestidurarako 24 ordu baino gutxiago falta direla, ez da zalantzan jartzen Pedro Sanchez presidente izango dela. Beste kontu bat da, Espainiako lehen koalizio gobernuak zenbat iraungo duen.
2019/07/21 - 13:17
Espainian gobernua osatzeko negoziatzen jarraitzen dute PSOEk eta Unidas Podemosek
Exekutiboari "egonkortasun politikorik sendoena" emango dion ituna sinatzen ahaleginduko dela ziurtatu du Carmen Calvok.
2019/07/19 - 19:40
Pablo Iglesias Espainiako Gobernuan sartzeari uko egiteko prest agertu da
Iglesiasek esan du albo batera egingo duela, horrek betoen amaiera ekarri eta PSOEk eta Podemosek koalizio gobernua osatzea ahalbidetuko badu.