Polizia abusuen biktimak
2023/03/22 - 21:25
Lore-eskaintza egin dute Azpeitian, Pasaiako segadaren biktimak gogorarazteko
Gaur lore-eskaintza egin da Azpeitian, Enparan Dorretxearen atzean dagoen monolitoan, eta larunbatean, ekitaldi berezi bat antolatu dute, hori ere, Azpeitian. Ekitaldi horretan, senitartekoek orain ezagutu duten txosten horren inguruko iritzia emango dute.
2023/03/22 - 20:46
Biktimen senideak: ''Oso minduta gaude sailburuordearekin''
Pello Aizpuruk uste du "barkamen arin batekin" ez dagoela gertatutakoa konpontzerik. Salatu duenez, txostena "hiru urteetan zehar kajoi batean ezkutaturik izan ondoren" entregatu diete.
2023/03/22 - 15:10
Jaurlaritzak esan du Pasaiako sarraskiari buruzko txostena publiko egin zela, baina ez familiari zuzenean eman
Jose Antonio Rodriguez Ranz Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordeak azaldu du ulertzen duela Pasaiako biktimen familien mina, eta gehitu du inolaz ere ez diola txostena familiari ezkutatu, balorazio batzordean eman behar ziola uste duelako.
2023/03/11 - 16:30
Aingeru Zudaire ofizialki gomazko piloten biktima gisa aitor dezatela eskatu diote Nafarroako Gobernuari
Justiziak 100.000 euroko kalte ordaina emango dio Zudaireri 2012ko greba orokorrean, manifestazio batean parte hartzen ari zela, poliziak jaurtitako gomazko pilota baten ondorioz begia galdu zuelako. Nafarroan horrelako pilotak debekatzeko eskatu dute gaur Atarrabian.
2023/03/09 - 21:34
Gasteizko bi udaltzain salatu dituzte 16 urteko Aimar gaztea jipoitu izana egotzita
Lesio parteak aurpegian, genitaletan, zangoetan eta sabelean jaso zituen kolpeak jasotzen dituela dio gaztearen aitak. Auzokideek gaztearen patinete elektrikoaren eta polizia motorren arteko jazarpena grabatu zuten.
2023/03/06 - 08:49
Albiste izango dira: Emakume gazteen ahotsa, Lanbide Heziketa duala euskaraz eta Martxoaren 3ko Memoriala
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/03/03 - 20:14
Beste manifestazio jendetsu bat Gasteizen, 76ko hilketak eta errepresioa gogoratzeko eta gaitzesteko
18:00etan, ELA, LAB, ESK eta Steeilas sindikatuek eta Martxoak 3 elkarteak deitutako omenaldia eta ondoren manifestazioa egin dituzte. Mobilizazioa, ohikoa den bezala, oroitarritik abiatu da.
2023/03/03 - 17:10
Manifestazio jendetsu batek "Espainiako inpunitate ereduak indarrean" jarraitzen duela salatu du Gasteizen
Martxoak 3 elkarteak ekitaldian ohartarazi duenez, 1976an izandako sarraskia oroitzeko memorialaren proiektua "bideraezina izango da biktimen benetako parte-hartzerik gabe". Erakundeek, indar politikoek eta sindikatuek omenaldia egin diete Poliziak tiroz hil zituen bost langileei.
2023/03/03 - 08:35
Albiste izango dira: Martxoaren 3ko sarraskiak 47 urte, kontrol saioa eta Donibane Lohizuneko hilketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/02/28 - 19:24
Martxoaren 3ko Memoriala Fundazioaren eraketa eta estatutuak onartu dituzte
Martxoak 3 Elkarteak "erakundeek azken unean egindako norabide aldaketa" azpimarratu du. Elkarteak salatu duenez, "azken hilabeteak seriotasun faltak eta gidoiaren ustekabeko birek markatu dituzte".
2023/02/21 - 18:08
Iruñeko emakume batek kereila bat aurkeztu du frankismoan jasandako torturengatik
Maria Concepcion Edoren salaketarekin batera, beste hiru kereila aurkeztu dituzte beste epaitegi batzuetan gizateriaren aurkako krimenengatik, Argentinako Kereilari Laguntzeko Estatuko Koordinakundeak azaldu duenez.
2023/02/21 - 13:17
Martxoak 3 elkarteak ez du nahi Espainiako Gobernuak Biktimen Oroimenezko Zentroan parte hartzea
Martxoak 3k eta Memoria Garak akordioa sinatuko dute Gogora Institutuarekin, biktimek ere fundazioan ordezkaritza izan dezaten. Horretarako, negoziazioetan aritu dira azken hilabetean.
2023/02/12 - 16:28
Omenaldia Zizurkilen Joxe Arregiri, torturen ondorioz hil zela 42 urte betetzear direnean
Arregirena, trantsizioko tortura-kasu dokumentatuena da. Eta hala ere, apenas izan zuen zigorrik. Soilik bi polizia kondenatu zituzten lau eta 3 hilabeteko kartzela zigorrera. Eta ondoren, indultua eman eta saritu egin zituzten. Carabanchelgo espetxean ia hil arteraino kolpatu zuten.
2023/02/11 - 19:35
Torturatuek aitortza eta erreparaziorako konpromisoa eta ekimen irmoak eskatu dizkete gobernuei
Egiari Zor Fundazioak Intxaurrondon egin duen agerraldian, Hegoaldean 5000tik gora tortura kasu egiaztatu direla salatu dute, eta isildu eta ezkutatu egin direla horien erantzukizun eta ondorioak. Nafarroako eta EAEko gobernuei horiek aintzat hartu eta erreparaziorako ekimen irmoak eskatu dizkiete.
2023/02/09 - 21:50
Elkarrizketa Kate Wilsoni, polizia infiltratu batekin bizi izan zen ekintzaileari
Biktima ingurumen aktibista zen, eta urtebeteko harreman sentimentala izan zuen polizia agente batekin, polizia infiltratua zela jakin gabe. Argitara atera zenean, emakumeak epaitegietara jo, eta auzia irabazi zuen.
2023/02/07 - 21:37
Pasaiako sarraskia argitzeko gizartearen eta erakunde publikoen laguntza eskatu dute senideek
Duela 39 urte Komando Autonomo Antikapitalisten kontrako operazioan, Espainiako Poliziak lau lagun hil zituen, Dioni Aizpuru eta Pedro Mari Isart azpeitiarrak eta, Jose Mari Izura eta Rafael Delas iruindarrak. Erlo Telebistak utzitako irudiak.
2023/02/04 - 21:32
Tarajalgo operaziotik 9 urtera, migrazio politika ankerrek jarraitzen dutela salatu dute Santiago Zubian
Marokotik Ceutara pasa nahian 14 lagun hil ziren itzalez betetako Guardia Zibilaren operazio batean. Haiek gogoratzeko kontzentrazioak egin dira hainbat lekuetan, besteak hainbat migratzaileren bizitza irentsi duen Bidasoa Ibaiaren gaineko Santiago Zubia, Irun eta Hendaia artean.
2023/02/04 - 10:05
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Pasaiako badiako segadaren auzia irekiko du berriro
Atariko froga gisa ezagutze erronda bat egingo dute martxoaren 28an, Joseba Merinok, segadatik bizirik atera zen bakarrak, polizia bat ezagutu duela eta.
2023/01/29 - 18:52
Tyre Nichols hiltzeaz akusatutako bost poliziek otsailean deklaratuko dute epaile baten aurrean
Ikustaldi judizialaren helburua da agenteak fidantzapean aske irten daitezkeen edo atxilotuta jarraitu behar duten zehaztea. Guztiek zazpi zigor karguri egin beharko diete aurre, bigarren mailako erailketarena barne.
2023/01/29 - 14:17
Memphiseko Poliziak desegin egin du SCORPION taldea, Tyre Nichols hil zuena
Biktimaren familiarekin, komunitateko buruekin eta gertakarian parte hartu ez zuten agenteekin hitz egin ostean hartu dute erabakia.