Polizia abusuen biktimak
2021/02/23 - 13:23
Guardia Zibilak euren zuloak eginarazi zizkien Lasa eta Zabalari, audio baten arabera
Perote koronelaren eta Gomez Nieto Guardia Zibileko kapitainaren arteko elkarrizketaren beste zati batean entzun daitekeenez, Lasari eta Zabalari "buruan bi tiro" eman zizkieten "kaputxarik gabe".
2021/02/22 - 22:23
EH Bilduk eta Geroa Baik azalpenak eskatuko dituzte Mikel Zabalzaren heriotzagatik
Publicok zabaldutako grabazio batek baieztatu du Mikel Zabalza torturapean hil zutela Intxaurrondon. EH Bilduk eta Geroa Baik Grande-Marlaskaren agerraldia eskatuko dute.
2021/02/22 - 15:59
Zabalza torturapean hil zutela frogatu du Guardia Zibilen arteko elkarrizketa batek
Audioa Publico egunkariak kaleratu du gaur, eta bertan Luis Alberto Perote koronela eta Pedro Gomez Nieto Guardia Zibilaren kapitaina entzuten dira hizketan.
2021/02/22 - 15:41
''Non dago Mikel?'' dokumentala ostiralean estreinatuko da
1985eko azaroaren 26an atxilotu zuen Guardia Zibilak Mikel Zabalza eta 20 egun geroago azaldu zen bere gorpua Bidasoa ibaian. Dokumentala memoria ariketa bat baina gehiago da.
2021/02/22 - 15:25
Zabalza torturapean hil zutela frogatu du guardia zibilen arteko elkarrizketa batek
Luis Alberto Perote koronel ohiaren eta Pedro Gomez Nieto Guardia Zibileko kapitainaren arteko elkarrizketa "Non dago Mikel?" dokumentala egiteko ikerketari esker eskuratu dute.
2021/02/17 - 15:58
Gasteizko San Frantzisko eliza Martxoaren 3ko memorial bihurtuko dute
Zaramagako auzoan dagoen tenpluan jazo ziren 1976ko martxoaren 3ko gertakari lazgarriak: Poliziak bost langile hil zituen tiroz. Akordioaren nondik norakoak bihar azalduko dituzte.
2021/02/14 - 16:02
Rodriguez Galindo, torturari lotutako gizona Euskal Herriko historian
Lasa eta Zabala bahitu, torturatu eta hil zutenetik 17 urte pasa eta gero 75 urteko kartzela zigorra eman zioten Galindori, baina oso denbora gutxi egin zuen kartzelan; lau urte pasatxo besterik ez.
2021/02/14 - 15:46
Galindori agindua nork eman zion argitzea nahi du Pili Zabalak
Lasa eta Zabala hiltzeagatik zigortua izan zen guardia zibil ohia, baina familiak autoretza intelektuala argitzea nahi du. "Felipe Gonzalezek orain badaki nork ezingo duen salatu", esan du Zabalak.
2021/02/13 - 21:05
Joxe Arregi torturengatik hil zela 40 urte bete diren egunean, ekitaldia Zizurkilen
Torturaren kontrako egunean, Joxe Arregi torturen ondorioz hil zela 40 urte bete diren egunean, biktimentzat aitortza eskatu du, Egiari Zor fundazioak. Bilbon, Sastreren "Zutoin Beltza" aurkeztu dute
2021/02/13 - 18:49
Milaka tortura izan direla onartzen duen "memoria publikoa" eskatu du Egiari Zorrek
Joxe Arregiren hilketaren 40. urteurrenean, fundazioak torturaren kontrako ekitaldiak egin ditu Zizurkilen (Gipuzkoa) eta Bilbon.
2021/02/13 - 09:27
Aitortzaren eta erreparazioaren zain, 40 urtez
1981eko otsailaren 13an hil zen Joxe Arregi zizurkildarra Polizia Nazionalak egindako torturen ondorioz. Haren izena ez da biktimen zerrenda ofizialetan ageri.
2021/01/19 - 12:08
Estrasburgok Espainia zigortu du Iñigo Gonzalezen tortura salaketa ez ikertzeagatik
Gonzalezekin batera atxilotu zituzten Patxi Arratibelen eta Xabier Beortegiren kasuetan ere berdin ebatzi zuen Giza Eskubideen Europako Auzitegiak. 20.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote.
2020/12/19 - 14:51
Mikel Zabalzak erakundeen aurreneko omenaldia jaso du Donostian
"Auzia behin betiko argitu" behar dela esan du Goiak. Lourdes Zabalza hildakoaren arrebak azpimarratu duenez, Udalaren babesa sentitzea "oso garrantzitsua" da familiarentzat.
2020/11/29 - 19:34
Ehunka lagunek lore-eskaintza egin diote Mikel Zabalzari Orbaitzetan
"Egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak" eskatu dituzte. Guardia Zibilak duela 35 urte atxilotu zuen gazte nafarraren heriotza ez da inoiz ofizialki argitu.
2020/11/28 - 21:42
Omenaldia egin diote Mikel Zabalzari bere heriotzaren 35. urteurrenean
Guardia zibilak atxilotu zuen gazte orbaiztarra, Donostiako altzako bere etxean, eta Intxaurrondora eraman zuten. Bidasoa ibaian hilik aurkitu zuten, eskuburdinak lotuta zituela.
2020/11/28 - 16:34
Mikel Zabalzaren heriotza argitzeko eskatu dute Auritzen
"Gaur-gaurkoz Mikel ez dute biktima bezala inon ere aitortzen. Oraindik haren senideek ez dute egia, justizia eta erreparaziorik izan", salatu du Mikel Zabalza Gogoan ekimenak.
2020/11/26 - 17:17
Mikel Zabalzaren gertukoek "justizia, aitortza eta erreparazioa" eskatu dute
Guardia Zibilak atxilotu ostean hilik agertu zen gaur 35 urte, eta "Mikelen txokoa" ekimena aurkeztu dute Donostiako Altza auzoan.
2020/10/08 - 01:17
George Floyd belaunarekin ito zuen polizia, libre
Milioi bat euroko bermea ordainduta kaleratu dute, eta martxoan epaituko dute homizidioa egotzita.
2020/09/30 - 15:20
Jaurlaritza: "Balorazio-batzordeak hasitako lana legitimatu du Konstituzionalak"
Eusko Jaurlaritzaren arabera, "albiste bikaina" da PPk uztailaren 28ko 12/2016 Legeari jarritako helegitearen inguruan Auzitegi Konstituzionalak emandako epaia.
2020/09/29 - 22:43
Konstituzionalak bigarren aldiz babestu du polizia gehiegikerien legea
Auzitegiak atzera bota du PPk aurkeztutako helegitea, uztailean Ciudadanosek sustatutakoarekin egin bezala.