Polizia abusuen biktimak
2021/03/28 - 22:46
Derek Chauvin polizia ohiaren aurkako epaiketa hastear da George Floyd auzian
Eraso arrazistak jasan dituzten afro-amerikarren zerrenda tragikoa da AEBetan; 1991ean, Los Angelesen, Rodney King izan zen biktima, eta duela hamarkada bat, Floridan, Trayvon Martin, besteak beste.
2021/03/27 - 21:35
Justizia eskatu dute Guardia Zibilak Pasaian duela 37 urte hil zituen lau lagunentzat
"Estatuak sorrarazi duen sufrimendu guztia aitortu eta diskriminazioa gainditzeko bide luzea dago egiteko", salatu dute.
2021/03/26 - 18:57
Javier Batarrita omendu dute, euskal gatazka politikoaren lehen biktima aitortua
Polizia kontrol batean tirokatu zuten, duela 60 urte, Bilboko Bolueta auzoan. Gaur, Gogora Institutuak eta Bilboko Udalak haren memoria berrekuratzeko ekitaldia egin dute.
2021/03/26 - 15:40
1961ean Boluetan hil zuten Javier Batarrita omendu dute
Gatazkaren lehenengo biktimatzat har daiteke. Gogora institutuak eta Bilboko udalak haren memoria erreskatatu dute. Batzuen ustez Julen Madariaga hiltzeko helburua zuten baina ez dago jakiterik.
2021/03/25 - 20:26
Kongresuak atzera bota du 'Zabalza kasua'ren dokumentuak argitaratzeko eskaera
Unidas Podemosek babestu egin du EAJren ekimena, EH Bilduk eta beste alderdi independentista batzuek bezalaxe.
2021/03/25 - 01:09
Kongresuak errefusatu egin du Mikel Zabalzaren kasua berriro irekitzera behartzea
EAJrena zen ekimena, eta horrekin batera mozio bat aurkeztu du Espainiako Gobernuak kasuari buruzko dokumentazioa argitara eman dezan.
2021/03/22 - 19:51
Egiari Zor Fundazioak legea baliatzeko deia egin die polizia-indarkeriaren biktimei
Bestalde, Fundazioak zenbait ekimen antolatu ditu Poliziak Pasaian hil zituen Komando Autonomo Antikapitalistak erakundeko lau kideen oroimenez.
2021/03/17 - 15:41
Marlaskak berretsi du ez dela egokia Zabalza auziaren "ikerketa paraleloa egitea"
Barne ministroak esan du Botere Judizialak erabaki behar duela berriro irekitzeko elementurik dagoen ala ez. EAJk, bitartean, dokumentazio ofiziala desklasifikatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.
2021/03/14 - 21:12
Torturen biktimak babesteko "pausoak" txalotu ditu Foro Sozialak
Foro Sozialaren hitzetan, "erakundeek pauso garrantzitsuak" eman dituzte azken egunetan, "errealitate izugarri honen inguruan dagoeneko gizartean nagusi den egia soziala baieztatzeko".
2021/03/13 - 16:41
Egiaren eskakizunean lagundu nahi izan dio Gogorak Zabalzaren familiari
Egiaren bila Mikel Zabalzaren heriotza argitzeko bide guztiak berriro aktibatzeko eskatu dio Estatuari Beatriz Artolazabal, Berdintasun sailburuak, "Non dago Mikel?" dokumentalari buruzko solasaldian
2021/03/13 - 15:20
Zabalza auzia argitzeko "bideak" berriz martxan jartzea eskatu du Jaurlaritzak
Gogora Institutuak antolatuta, 'Non dago Mikel?' dokumentalaren inguruko mahai-ingurua egin dute Bilbon.
2021/03/12 - 15:05
Zabalza sendiak jasotako babesa eskertu du baina auzia argitzeko pausoak eskatu ditu
Idoia eta Lourdes Zabalza ahizpen ustez, Nafarroako Parlamentuko adierazpen instituzionala ezin da "ekintza formal hutsean" geratu. "Badago ikertzeko aukera", azpimarratu dute.
2021/03/11 - 12:54
Zabalza auzian 'egia, justizia eta erreparazioa' eskatuko dituela agindu du Chivitek
"Egia oinarrizkoa da demokrazian. Lan egin dezagun memoria horren alde", dei egin du presidenteak Terrorismoaren Biktimen Egunean.
2021/03/10 - 08:32
Hasi da George Floyden heriotza argitzeko epaiketa, epaimahaiaren aukeraketarekin
George Floyd afroamerikarra belaunarekin lepoa estututa hiltzea leporatzen diote Derek Chauvin polizia zuriari. Gutxienez hiru aste iraungo du epaimahaikideak hautatzeko prozesuak.
2021/03/10 - 01:02
Marlaskak dio Mikel Zabalzarena "zoritxarreko kasua" izan zela
Espainiako Barne ministroak azpimarratu du agintari judizialak eta Fiskaltza direla kasua berriro ireki ala ez erabaki behar dutenak.
2021/03/04 - 22:42
Zabalzaren familia, "hunkituta eta babestuta" Parlamentuko akordioarekin
Txalotu egin du audioen eta gertakariaren beraren ikerketa eskatzeko aho batez lortu duen akordioa. Iruñeko Udalak, bere aldetik, kasua desklasifikatzeko eskatu du.
2021/03/03 - 21:44
Martxoaren 3ko biktimentzat memoria eta justizia aldarrikatu dituzte Gasteizen
Lore eskaintza eta manifestazio jendetsua egin dituzte Gasteizen, 1976ko martxoaren 3an Poliziak hil zituen bost langileak gogoratzeko.
2021/03/03 - 21:19
Martxoaren 3ko biktimentzat memoria eta justizia aldarrikatu dituzte Gasteizen
Lore eskaintza eta manifestazio jendetsua egin dituzte Gasteizen, 1976ko martxoaren 3an Poliziak hil zituen bost langileak gogoratzeko.
2021/03/03 - 20:20
Martxoaren 3ko manifestazioa
45 urte bete dira gaur Poliziak Gasteizen bost langile hil zituenetik, eta haien omenez manifestazioa egin dute Gasteizen.
2021/03/03 - 18:31
Gasteizek omenaldia egin die martxoaren 3ko sarraskiaren biktimei
Alderdi eta sindikatuek lore eskaintza egin dute martxoaren 3ko monolitoan, eta arratsalderako manifestazioa deitu dute, 18:30erako, Arabako hiriburuan.