Polizia abusuen biktimak
2023/01/09 - 18:32
Kriminologiaren Euskal Institutuak 1.068 tortura kasu identifikatu ditu Nafarroan
"Azken hamarkadetan Nafarroan gertatu den giza eskubideen urraketa handia agerian uzten du txostenak", eta Ana Ollo kontseilariak “beharrezkotzat” jo du.
2023/01/07 - 15:23
ETAren, torturaren eta dispertsioaren hainbat biktima bildu ditu Sarek mahai-inguru batean
Rosa Roderori ETAk senarra hil zion, Joseba Goikoetxea ertzainburua eta, gaurko aldarrikapenekin bat eginez, euskal presoen eskubideak bete egin behar direla esan du.
2022/12/30 - 13:10
Espainiako Gobernua polizia frankisten intsigniak kentzen hasi da; tartean, Billy El Niñorenak
Gainera, Barne ministerioak batzorde bat sortuko du Elkarteen Legea erreformatzeko eta ikur frankistak ezabatzeko.
2022/12/26 - 13:38
Memoria Garak salatu du M3ko Oroimenerako Zentroa eraikitzeko proiektua "geldirik" dagoela
"Jarrera irmoarekin proiektuari bultzada ematea eta biktimen parte-hartzea bermatzea aldarrikatzen dugu", esan du Memoria Gara ekinbideko Josu Santamariak.
2022/12/23 - 12:46
Mikel Zabalzaren senideek polizia indarkeriaren biktima gisa aitortzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari
1985ean Guardia Zibilak atxilotu eta handik 20 egunera hilda topatu zuten gipuzkoarraren senitartekoak Denis Itxasorekin bildu ziren asteartean. Gogorarazi ziotenez, Estatuak bakarrik eusten dio bertsio ofizialari, eta berari dagokio froga gehiago biltzea.
2022/12/08 - 15:00
"Biktimen egia" bilatzeko lanetan liderra izatea eskatu dio Foro Sozialak gizarte zibilari
"Euskal kasuan", Egiaren Batzordea sortzeko adostasun politikorik edo instituzionalik ez dago, Foroaren iritziz, eta horregatik eskatu dio gizarte zibilari "ekimen eta baliabide berriak" bidera eta erabil ditzan.
2022/11/26 - 19:25
Espainiako Gobernuak Zabalza indarkeria polizialaren biktima gisa aitor dezala eskatu diote Denis Itxasori
Guardia Zibilak Mikel Zabalza atxilotu zuela 37 urte igaro direnean, senide eta lagunek omenaldia egin diote Donostiako Altza auzoan. Atxilotu ostean, Intxaurrondon torturatuta hil zutela onartzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari.
2022/11/24 - 10:43
Eusko Legebiltzarrak Santi Brouard ekarri du gogora, GALek hil zuela 38 urte bete direnean
Eusko Legebiltzarrak minutu bateko isilunearekin gogoratu du Santiago Brouard. Herri Batasuneko buruzagi eta legebiltzarkidea 1984ko azaroaren 20an GALek Bilbon hil zuen.
2022/11/17 - 11:19
Ranz: "Nola begiratu iraganari? Hor dugu desadostasunik handiena memoriaren txostenean"
Jose Antonio Rodriguez Ranz Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordeak esan duenez, adostu berri duten memoriaren inguruko txostenak "bi kontsentsu sendo" ditu: "ahanzturarik ez eta indarkeriarik gabeko etorkizuna eraiki". Iraganerako begiradan dago desadostasuna.
2022/11/11 - 19:51
Egiari Zor Fundazioak "erantzukizunak bere gain hartzeko adierazpen argia" eskatu dio Espainiako Gobernuari
Era berean, Begoña Galdeanok eta Edurne Brouardek Espainiako Exekutiboari eskatu diote "desklasifikatu" ditzala "Estatu terrorismoak eragindako krimenak ebaztea" ahalbidetzen duten agiriak.
2022/11/10 - 20:33
''Memoria duen etorkizuna nahi dugu'', adierazi du lehendakariak
Memoriaren Eguneko ekitaldi nagusian izan da Iñigo Urkullu arratsaldean. Bertan, "Memoriaren gizarte eraikuntzarako oinarriak" dokumentua landu duten historialariak eta biktimak zoriondu ditu, haien ekarpenagatik.
2022/11/10 - 20:02
"Ahanztura publiko gabeko" eta autokritika eta memoria anitzak ardatz dituen etorkizuna aldarrikatu dute
Jaurlaritzak eskatuta, sentsibilitate ezberdineko hiru biktimek eta hiru historialarik dokumentu "partekatua" egin dute Euskadin bizikidetza eraikitzeko oinarriak zehaztu nahian. Aurkezpen ekitaldian, begirada etikoa eskatu du lehendakariak, gertatutakoa "bidegabea" izan zela aitortzea, alegia.
2022/11/10 - 15:20
Legebiltzarrak Melillako gertaeren inguruko ikerketa independentea eskatu du
Elkarrekin Podemos-IUk Legebiltzarrera eramandako proposamena aurrera atera da EAJren babesarekin. Ebazpenak zatiketa eragin du Jaurlaritzako kideen artean.
2022/11/10 - 13:52
Biktimak gogoan hartu ditu Eusko Legebiltzarrak, beste behin PP+Cs eta Vox falta zirela
Memoria Egunaren ekitaldi nagusia arratsaldean (18:00etan) izango da Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko egoitzan, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela.
2022/11/09 - 14:00
Denis Itxaso: ''GAL ez zen inoiz gertatu behar''
Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak adierazi duenez, "GAL izugarrikeria bat izan zen, gurea den min bat eragin zuena eta Estatuari kreditua eta zilegitasuna kendu ziona".
2022/11/08 - 13:58
Irudi berriek zalantzan jarri dute Marokok eta Espainiak Melillako tragediari buruz emandako bertsioa
Ekainaren 24ko tragediaren ondorengo egunetan, Espainiako eta Marokoko agintariek euren jokabidea defendatu zuten, migratzaileak bortitzak izan zirela argudiatuta. Azken orduetan argia ikusi duten irudi berriek zalantzan jartzen dituzte bi bertsioak.
2022/11/07 - 14:33
Marlaskak uste du Barrionuevok GALen "ekintza terroristen" inguruan esandakoa "oso larria" dela
Elkarrizketaren harira hitz egin duen Gobernuko lehen ordezkaria izan da Barne ministroa.
2022/11/07 - 14:01
Anduezak Barrionuevoren hitzak "onartezintzat" jo ditu biktimak "mespretxatu" dituelakoan
Nahiz eta PSOEko inork ez duen oraindik adierazpenik egin, Ferrazeko iturriek EITB Mediari baieztatu diotenez, Anduezaren adierazpenak "erabat babesten" dituzte.
2022/11/05 - 15:22
Barne Ministerioak 100.000 euroko kalte-ordaina emango dio pilotakada batez begia galdu zuen Aingeru Zudaireri
Atarrabiarrak 2012an jaso zuen Espainiako Poliziaren pilotakada, greba orokor batean. Polizia absolbitu egin zuten, baina orain helegitearen zati bat onartu diote kalte-ordaina jasotzeko.
2022/11/05 - 15:21
Aingeru Zudaire nafarrari 100.000 euroko kalte-ordaina emango dio Espainiako Estatuak
Begi bat galdu zuen Espainiako Poliziak jaurtitako pilotakada baten ondorioz, eta polizia absolbitu ostean, aitortza lortu du.