Polonia
2022/12/24 - 22:12
Pablo Gonzalez kazetariak hamar hilabete egingo ditu espetxean, eta Gabonak kartzelan igaroko ditu
Ukrainako gerra hasi eta hiru egunera atxilotu zuten Pablo Gonzalez euskal kazetaria, eta ordutik espetxean dago Polonian, espioitza akusazio pean. Datorren urtarrilean berrikusiko dute kasua. Haren familiarekin izan gara eta, beste behin, informazio falta salatu dute.
2022/12/13 - 16:16
EBko herrialdeek etena egin dute gasaren prezioari muga jartzeko egindako bileran, jarrerak hurbiltzeko
27ak erdibituta daude. Batetik, proposamena eraginkorra, baina nahikoa ez dela uste dutenak daude, eta bestetik, hornidurarako arriskutsua dela hautematen dutenak.
2022/12/11 - 20:08
Hitlerrek Polonian edo AEBk Iraken egindakoarekin parekatu du Chomskyk Ukrainako errusiar inbasioa
Hizkuntzalari, intelektual eta aktibistak "edonolako akordioak" bilatu behar direla azpimarratu du, "gatazka areagotu ez dadin".
2022/11/24 - 13:07
Auzitegiak beste hiru hilabetez luzatu dio prebentziozko espetxealdia Pablo Gonzalez kazetariari Polonian
Gorteko bozeramaile batek adierazi duenez, ebazpenaren arrazoia "isilpekoa" da, eta soilik aldeei jakinaraziko zaie.
2022/11/22 - 17:15
Otsailetik espetxeratuta dagoen Pablo Gonzalez, animotsuago bere bikotekidearen lehen bisita jaso ondoren
Euskal kazetariak zortzi hilabete daramatza Polonian eta atzo, astelehena, Oihana Goiriena bikotekidearen bisita jaso ahal izan zuen. Azken horrek dio Gonzalez "oso hunkituta" zegoela, eta bisitak indarra eman diola haren prozesuaren "inflexio puntua" dela uste dutelako.
2022/11/22 - 15:54
Lehen aldiz ia 9 hilabetean, Pablo Gonzalezek bere bikotekidearen bisita izan du
Bi orduz egon zen atzo Oihana Goiriena Pablo Gonzalez bikoterakin. Osasunez ondo aurkitu duela kontatu digu eta bisitarekin, animotsu.
2022/11/22 - 09:48
Oihana Goiriena, Pablo Gonzalezen emaztea: ''Osasunez ondo, baina urduri topatu dugu''
Aireportutik zuzenean sartu da Oihana Goiriena, Pablo Gonzalez kartzelan bisitatu ondoren. Zortzi hilabetez egon da senarra ikusi gabe, eta topaketa "oso emozionantea" izan dela azpimarratu du. Abokatuaren ekinez lortu dute Poloniako fiskaltzak lehen bisita baimentzea. Nahikoa argi du luzatu egingo diotela espetxealdia berriz, urtebete egin arte behintzat, baina inflexio puntu modukoa izan daiteke hau, Goirienaren ustez, hortik aurrera luzatzea zailagoa izan daitekeelako. Gonzalezek eskerrak eman nahi izan dizkie komunikabideei, bereziki, Euskal Herrikoei, bere egoeraren berri emateagatik eta babesa adierazteagatik.
2022/11/17 - 15:46
Polonian eroritako misila errusiarra dela dio Zelenskik, baina frogek ez diotela hori erantzun dio Bidenek
Une honetan, Polonia eta Estatu Batuetako adituak ari dira misila erori zen eremua aztertzen, eta ikerketa horretan Ukrainako adituek ere egon behar dutela uste du Zelenskik eta hala eskatu du.
2022/11/17 - 12:04
Zer dakigu Polonian eroritako misilei buruz?
Zelenskik Errusiaren erasotzat jotzen du Poloniako misilen erorketa, bere bazkideen bertsioaren aurka. Poloniako presidenteak eta NATOk uste dute "litekeena" dela misilak Ukrainako aire defentsa sistemek nahigabe botatzea.
2022/11/16 - 21:29
Polonian eroritako misila ez zela Ukrainak botatakoa dio Zelenskik
Ukrainak “errusiar arrastoa” deitu diona ikusten du Poloniako lurretan izandako gertakarian, baina ez du zehaztu zertan datzan hori. Bestalde, Polonian, misila eroritako tokian bertan egiten ari diren ikerketan parte hartu nahi du Ukrainak eta hala eskatu du.
2022/11/16 - 21:24
NATOk baztertu du Errusiak Poloniari eraso izana
Aliantza Atlantikoak uste du Polonian lehertutakoa Ukrainaren defentsa-misil bat izan zela, baina Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak ukatu egin du.
2022/11/16 - 15:23
Poloniak dio litekeena dela misila ukrainarra izatea eta ez du NATOko 4. artikulua aktibatuko
Oraingoz, ondorio katastrofikoak izan ahalko lituzkeen kontraerasoaren aukera bazterrean geratu da. Urak baretu dira beraz, Varsovian, Segurtasun eta Defentsarako Segurtasun Kontseiluaren bileraren atarian.
2022/11/16 - 14:48
NATOk baztertu egin du Errusiak Poloniari eraso izana, eta gertatutakoa Ukrainako defentsei egotzi die
Poloniako presidentearen esanetan, "ezerk ez du adierazten Poloniaren aurka nahita egindako erasoa" izan zenik. Bestalde, Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak berretsi du eroritako misila ez dela ukrainarra. "Ez dut zalantzarik, ez da gure misila izan", esan du.
2022/11/16 - 11:03
Polonian bi pertsona hil dituzten misilak Ukrainak botatakoak izan litezke
Joe Biden AEBko presidenteak berak esan du, ibilbidea ikusita, ez dirudiela Errusiatik jaurtitakoak direnik, eta Ukrainak berak botatako misil antiaereoak izan litezkeela. Ukrainak, ordea, "misil errusiarrak" direla berretsi du.
2022/11/16 - 08:46
Albiste izango dira: Poloniako leherketa, kontrolak joko aretoetan eta 2023ko aurrekontuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/11/15 - 21:33
Bi hildako Polonian, Ukrainako mugatik gertu ustez bi misil erorita
Baliteke misilek ale-lehorgailuak jo izana Przewodown, Lublin probintzian. Mateusz Morawiecki Poloniako lehen ministroak Ministroen Kontseiluko Segurtasun Nazional eta Defentsa Batzordearen premiazko bilera deitu du.
2022/11/15 - 21:05
Bi hildako Polonian, NATOko herrialdean, Ukrainako mugatik gertu ustez bi misil erorita
Errusiako Defentsa Ministerioak "nahita eragindako probokaziotzat" jo du Mosku misilen inpaktuarekin lotzea. Bestalde, Pentagonoa zuhur agertu da Errusiak Polonian ustez egindako eraso baten ondorioei buruz, baina oraingoz ezin izan du baieztatu.
2022/10/25 - 16:45
Pablo Gonzalezen kasuan gehiago inplikatzeko eskatu diote 150 kazetarik eta legelarik Espainiako Gobernuari
Madrilen, 150etik gora kazetari eta legelarik babestutako gutun bat eraman dute Atzerri ministeriora, Pablo Gonzalezen kasuan esku hartzeko eskatuz. Poloniak atxilotuta daukan kazetariaren egoera erabat bidegabea dela salatzeaz gain, Gonzalez lehenbailehen Espainiaratzea eskatu dute.
2022/10/14 - 20:10
Pablo Gonzalezek jaso du Adierazpen Askatasunaren Jose Maria Portell saria
Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak salatu dute Gonzalez inkomunikazio erregimenean dagoela Polonian espetxeratuta eta oraingoz ez direla ezagutzen egozten zaizkion delituak.
2022/10/12 - 22:22
Polonia ikertzen ari da Druzhba oliobidean atzeman duten petrolio isuria
Oliobidea kudeatzen duen enpresak isuria zerk eragin ote duen ikertzen jarraitzen du. Druzhba munduko oliobiderik handienetakoa da: 8,9 km hodi ditu. Poloniatik Alemaniara doanak du arazoa eta hain zuzen hortik iristen da Alemaniak behar duen petrolio kantitatearen zati handi bat.