Portugal
2020/04/30 - 23:28
Ia 3,1 milioi koronabirus kasu izan dira mundu osoan
Azken 24 orduetan 66.000 kutsatze eta 5.378 heriotza izan dira mundu osoan.
2020/04/07 - 11:54
Koronabirusaren pandemiak 75.000 hildako eragin ditu mundu osoan
Dagoeneko 184 herrialdetara iritsi da birusa, eta AEBak, Espainia eta Italia kasuei dagokienez zerrenda buruak dira.
2020/04/03 - 01:43
Milioi bat kutsatutik gora eta 51.485 hildako daude jada munduan
Ameriketako Estatu Batuak dira gaixo gehien duen herrialdea: 236.339 kasu positibo baieztatu dituzte. Heriotza kopuru handienak, berriz, Italian eta Espainian eman dira.
2020/03/24 - 11:38
380.000 kutsatu eta 16.500 hildako baino gehiago eragin ditu pandemiak mundu osoan
Txinan, Italian, Ameriketako Estatu Batuetan eta Espainian daude positiboen erdia baino gehiago, guztira 227.000 kasu baino gehiago.
2020/03/12 - 08:14
Europatik AEBra doazen hegaldiak mugatuko ditu Trumpek 30 egunez, koronabirusagatik
Neurriak salgaiei eta merkantziako produktuei ere eragiten diela nabarmendu du AEBko presidenteak. Dena dela, "tokian tokiko baldintzen arabera" doituko dituzte murrizketak.
2019/12/21 - 14:11
Legez kanpo harrapatutako hainbat tona almeja japoniar atzeman dituzte Getarian
Poliziaren arabera, Portugalgo uretan, kutsatutako eremu batean, harrapatutako almejak dira. Europako hainbat herrialdetan saltzea zen asmoa.
2019/12/03 - 15:39
Greta Thunberg Lisboara iritsi da
Datozen orduetan Lisboatik Madrilera joateko asmoa du Thunbergek, egunotan Espainiako hiriburuan egiten ari diren klimaren goi bileran parte hartzeko.
2019/10/07 - 15:49
Costak irabazi ditu hauteskundeak Portugalen, baina gehiengo osorik gabe
Alderdi sozialistak babes zabala lortu du eta Costak gobernuan jarraituko du. Horretarako nahikoa luke orain arte gobernukide izan dituen komunisten edo ezkerreko blokearen babesa.
2019/10/07 - 10:32
Alderdi Sozialistak irabazi ditu hauteskundeak Portugalen
PS alderdiak 106 eserleku lortu ditu, eta gehiengo absolututik hamar diputatura geratu da. Antonio Costa lehen ministroa pozik agertu da emaitzarekin.
2019/10/07 - 08:11
Sozialistak nagusitu dira Portugalen, abantaila handiarekin
Antonio Costaren PSk garaipen argia lortu du hauteskundeetan, baina ez du gehiengo osorik eskuratu. Abstentzioa oso handia izan da, parte-hartzea % 54,5ekoa izan baita.
2019/10/06 - 11:49
Inkestek Alderdi Sozialista jotzen dute faboritotzat Portugalgo hauteskundeetan, gaur
Egungo lehen ministro Antonio Costak aukera handiak ditu karguari eusteko, baina ziur aski beste alderdiren baten babesa beharko du.
2019/10/04 - 23:20
Sozialisten garaipena aurreikusten da Portugalen, baina gehiengoa zalantzan dago
Portugalen igandean egingo diren hauteskundeetarako faboritoa Antonio Costa lehen ministroaren alderdi sozialista da. Zalantza da ea bakarrik gobernatzeko adina boto eskuratuko dituen.
2019/10/02 - 14:28
Lorenzo urakanak Azoreetan kalte arinak eragin ditu
Lorenzo urakanak dagoeneko indarra galdu du. Gauean zehar batez ere Azoreetako mendebalde astindu du, 163 km/h-ko haize ufadekin.
2019/08/23 - 16:10
Maltan lehorreratuko dira ‘Ocean Viking’ ontziko migratzaileak
Erreskatatutako migratzaileak Frantzia, Alemania, Irlanda, Luxenburgo, Portugal eta Errumaniara eramango dituzte irailaren 9 eta 12a bitartean.
2019/08/21 - 19:30
Bost herrialdeetara eramango dituzte Open Arms ontziko migratzaileak
Nolanahi ere, Bruselak ez du argitu nola eta noiz egingo diren etorkinen leku-aldaketak. Herri-defendatzailea Espainiako Gobernuaren jarduera aztertzen dabil eta Open Arms zigortua izan liteke.
2019/07/21 - 22:19
Uda honetako suterik bortitzena itzaltzeko lanean ari dira Portugalen
800 suhiltzaile inguru ari dira lanean, baina dagoeneko 8.500 hektarea kiskali dira. 55 urteko gizon bat atxilotu dute, suteekin zerikusia duelakoan.
2019/05/05 - 19:06
Susmagarri berri bat agertu da Madeleine McCannen desagerketarekin lotuta
Alemaniako Poliziak hiru haurren hilketagatik zigorra betetzen ari den gizon baten inguruko informazioa helarazi die Portugalgo eta Erresuma Batuko poliziei eta pista hori aztertzen ari dira.
2019/04/18 - 12:33
29 pertsona hil dira Madeiran, autobus istripu batean
Biktima guztiak turista alemaniarrak dira. Antza denez, autobusa bidetik irten, eta etxebizitza baten gainean erori da.
2019/04/18 - 12:19
Gutxienez 29 pertsona hil dira Madeiran, autobus turistiko baten istripuan
Biktima guztiak turista alemaniarrak dira. Antza denez, gidariak autobusaren kontrola galdu eta bidetik irten zen, etxebizitza baten gainean eroriz.
2019/04/12 - 23:09
'Aita Mari' erreskate-ontziak Mediterraneorako bidean da dagoeneko
Eguerdian utzi du Aita Marik Lisboako portua, Portugaleko gobernuaren baimena lortuta. Helmuga: Greziako Lesbos uhartea.