Inkestek Alderdi Sozialista jotzen dute faboritotzat Portugalgo hauteskundeetan, gaur
Inkesten arabera, Alderdi Sozialistak irabaz litzake gaur Portugalgo hauteskundeak, eta egungo lehen ministro Antonio Costak karguari eutsiko lioke. Costak, baina, Gobernuburu izaten jarraitzeko, beste alderdiren baten edo alderdi batzuen babesa beharko luke.
Bederatzi milioi portugaldarrek baino gehiagok dute aukera, igande honetan, botoa eman eta Errepublikako Asanblada berritzeko. Parlamentu horrek Ganbera bakarra du, eta 230 diputatu daude bertan. 2015eko azarotik, Costak zuzentzen du; izan ere, Alderdi Sozialistak, Ezkerreko Blokearekin eta Alderdi Komunistarekin adostutako akordio berri bati esker, koalizio kontserbadoreari boterea kendu zion.
Sozialistak, orduan, gobernatzen hasi ziren. Hasiera batean, zalantzak zeuden, kanpoko babesen mendean zeudelako; baina nahiko egonkorra izan da Gobernua. Ekonomiari dagokionez, suspertu egin da Portugal; azken urteotan, alde batera utzi du finantza-krisian zegoela eskatutako erreskate-plana.
Inkesten arabera, Alderdi Sozialista garaituko da; Alderdi Sozial Demokratikoari (PSD), alegia, alderdi kontserbadore nagusienari, 15 punturainoko aldea atera liezaioke. Gehiengo osotik urrun leudeke sozialistak, baina garaipen argia lortuko lukete, eta Costak, beste alderdi batzuen botoekin, lehen ministro jarraitzeko aukera izango luke.
97-107 diputatu, inkesten arabera, sozialistentzat
Alderdi Sozialistak 97-107 aulki lortuko lituzke. Azken legealdian, 86 izan ditu, eta aise gaindituko luke muga hori, baina babesik gabe agindu ahal izateko 116 beharko lituzke. RTP kate publikoak eta Publico egunkariak zabaldu dituzte inkesta horren emaitzak.
Costak, hortaz, hainbat aukera izango lituzke; besteak beste, komunistekin eta Ezkerreko Blokearekin izandako ituna berrestea (biekin batera, ala batarekin edo bestearekin). Nolanahi ere, sozialisten eta bi alderdi horien arteko harremanek okerrera egin dute azken hilabeteotan, eta Costak argi utzi du ez duela onartuko koalizio Gobernurik.
Ezkerrean dauden desadostasun horien ondorioz, gakoa Pertsonak-Animaliak-Natura (PAN) alderdia izan liteke. Inkestek gutxienez lau aulki ematen dizkiote, eta goraka doa. Haren diputatuekin, baliteke PSk gehiengoa izatea; dena dela, PANek ohartarazi du ingurumenari buruzko proposamenak egingo dituela, negoziazioan.
Aurreikuspen txarrak, PSDrentzat
Inkestek, baina, ez diote aurreikuspen onik ematen 2018tik Rui Rio zuzentzen duen PSDri. Alderdiak emaitza txarrak izan zituen maiatzean, Europako hauteskundeetan: botoen % 22 lortuta, historiako balantzerik txarrena, hain zuzen ere. Orain, inkestek % 30 ematen diote, baina 2015eko hauteskundeekin alderatuta, behera egingo luke.
Egungo Gobernuak duen argudiorik sendoena da Portugaleko ekonomiak Europako batezbestekoak baino gehiago egin duela gora (2019rako, BPGa % 1,9 egin lezake gora), eta defizita azken lau hamarkadetako punturik baxuenean dagoela. Aurtengo aurreikuspena da defizita bi hamarren bakarrik haztea, eta Gobernuak hitzeman du 2020rako superabita izango dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Horrela geratu da Venezuela lurrikaren ondoren
Venezuelak bere historiako hondamendi natural handienetakoa jasan zuen asteazkenean. Kaosa areagotu da hainbat hiritan, eta kalte oso handiak eragin ditu; batez ere, La Guairan. Horrela geratu da Venezuela airetik ikusita.
Lurrikarek eragindako kaosa areagotu egin da La Guairan
La Guairako errepideak blokeatuta daude, eta, hori dela eta, sarbideak mugatzea erabaki du Venezuelako Gobernuak. Dena galdu ostean, kalean, kanpamentu inprobisatuetan ari dira bizirauten, senideekin komunikatu ezinik. Une honetan, premiazkoa da La Guairara iristeko bideak libre uztea, laguntza bertara irits dadin.
Bilaketa lanek ez dute etenik Venezuelan, lurrikarak utzitako hondakinen artean
Datu ofizialen arabera, 920 hildako eta 50.000 desagertu baino gehiago utzi dituzte lurrikarek. Espainiako Estatuko herritarrei dagokienez, 5 espainiar hil eta 133 desagertu omen dira.
Erlojuaren aurka ari dira Venezuelan, lurrikarak izan ostean bizirik egon daitezkeenak erreskatatzeko
Nazioarteko lehen laguntza-taldeak eta baliabide logistikoak iristen eta zabaltzen hasi dira. Bitartean, hildakoen eta zaurituen kopuruak gora egiten jarraitzen du etengabe: azken datuen arabera, 1.000 inguru dira hildakoak eta 3.360 baino gehiago dira zauritutakoak.
AEBk Iran bonbardatu du, Ormuzko itsasartean itsasontzi batek erasoa jaso ostean
AEBk drone eta misil biltegien aurka egindako erasoek, beraz, arriskuan jarri dute itsasartea berriro irekitzeko akordioa, eta bake prozesuari buruzko negoziazioek kolokan jarraitzen dute.
Israelek eta Libanok bake akordioa lortu dute Estatu Batuen bitartekaritzarekin
Benjamin Netanyahuk iragarri duenez, Washingtonen lortutako akordioaren ostean, Libano hegoaldean dauden indar israeldarrak bi eremutatik erretiratuko dira. Hezbollah-ek, bere aldetik, ez du akordioa onartu.
Bi euskal herritar desagertuta daude Venezuelako lurrikaren ostean
Zehazki, emakume donostiar bat eta gizon bilbotar bat dira. Orduak igaro ahala, bizirik aurkitzeko aukerak murriztu egiten dira, baina senideek eta lagunek onik topatzeko itxaropenari eusten diote. Bestalde, atzo baieztatu zen Alazne Solabarrieta euskal jatorriko emakumea hil dela.
Emakume batek hondakinen artean izan du umea Venezuelan
Emakumea erreskatatzen ari zirenean hasi zen erditzen, kaosaren eta hondamendiaren erdian. Erreskate-taldeen lanari esker, ama eta jaioberria bizirik atera zituzten. Gertakari horrek itxaropena piztu du, tragediaren kontrapuntua baita; erreskate-taldeak erlojuaren aurka ari dira lanean, lurrikarak izan ostean hondakinen artean harrapatuta geratu diren pertsonak bizirik erreskatatzeko.
Bi lurrikara gogorrek Venezuela astindu dute eta, gutxienez, 235 hildako eta 4.300 zauritu utzi dituzte
Venezuelako agintariek larrialdi egoera ezarri dute, eta nazioarteari laguntza eskatu diote. AEBko Zerbitzu Geologikoaren arabera, hildakoen kopurua 10.000 eta 100.000 artekoa izan liteke.
Honela jazo dira Venezuelako lurrikarak: bi seismo, minutu bat baino gutxiagoan
Dardara indartsu horiek 280 eraikin ingururi eragin diete, batez ere La Guaira estatuan, eskualde kaltetuena izan baita. Horrez gain, kalte handiak izan dira Caraballedako eta Hondartza Handiko eremuetan. Lurrikara bortitzen ondoren, 30 erreplika izan dira, bereziki La Guaira, Caracas eta Yaracuy estatuak astindu dituztenak.