Kataluniako prozesuaren epaiketa
2021/06/13 - 17:02
Protesta Colonen: indultuen kontra eta ''batasuna''ren alde, segurtasun neurririk gabe
PP, Vox eta Ciudadanoseko buruzagiek Union 78 plataformak deitutako protestan parte hartu dute, milaka herritarrekin batera, 'proces' auziko agintarien indultuen kontra.
2021/06/13 - 17:02
PP, Vox eta Cs berriz elkarrekin, oraingoan Kataluniako politikarien indultuen aurka
Union 78 plataformak deitu du elkarretaratzea. Pedro Sanchezen Gobernu "ezgai, parasito eta autoritarioaren" aurka egin du plataformak manifestuan.
2021/06/12 - 20:04
"Indultuak lotsagarriak dira", oihu egiteko Colonen izango dela esan du Iturgaizek
EAEko PPren presidenteak Euskadiko Belaunaldi Berrien ekitaldi bati amaiera eman dio Gasteizen. "Espainiarekin eta espainiarrekin jolasten ez" dela argi uzteko Madrilera joango dela adierazi du.
2021/06/09 - 16:31
Eskuinak indultuen asmoa aurpegiratu diote Espainiako Gobernuari
Igandean Colon Plazan Espainiako hiru eskuinak bilduko direla aurpegiratu die Carmen Calvok, Katalunia eta Espainia aurrez aurrez jartzen jarraitzeko.
2021/06/07 - 16:44
Indultuek "gatazka arindu" dezaketela uste du Junquerasek
ERCko buruak berretsi du aldebakartasuna ez dela bideragarria eta adostutako erreferenduma proposatu du. Gainera, ausardia politikoaren eta adiskidetze sozialaren garaia dela esan du.
2021/06/07 - 16:30
Indultuek gatazka arindu dezaketela esan du Oriol Junquerasek lehen aldiz
Amnistia litzateke Junquerasen hitzetan irtenbiderik onena baina edozein keinu gatazka desjudizializatzeko lagungarria izango da.
2021/06/07 - 13:49
Carlos Iturgaitzek ''proces'' auziko presoen indultuen aurka sinatu du
Carlos Iturgaizek adierazi duenez, indultuekin "Sanchez prezio politiko bat ordaintzen ari da Espainia hautsi nahi dutenengandik jasotzen ari den babesagatik".
2021/06/01 - 09:21
Sanchezek garrantzia kendu dio balizko indultuen kostu politikoari
Espainiako Gobernuko presidentearen ustez okerragoa litzateke gauzak 2017tik Katalunian dauden bezala uztea.
2021/05/31 - 12:03
Aitor Esteban: "Katalunian elkarrizketa abiatzeko modurik egokiena indultua da"
Aitor Estebanek "Egun on Euskadi" saioan adierazi duenez, Kataluniako gizartearen zati handi bat indultuen aldekoa da.
2021/05/28 - 16:42
Indultuen aldeko ahotsak altxatu dira gaur PSOEn
PSOEren barruan azken orduotan izan diren indultuen kontrako iritziak alde batera utzi dituzte gaur sozialistek eta kataluniako preso independentisten barkamenaren aldeko ahotsak altxatu dira.
2021/05/27 - 16:57
PSOE, zatituta, "proces" auzikoen indultuekin
PSOEko hainbat kidek ez dute begi onez ikusten "proces" auzian epaitutakoak indultatzea. Gainera, PPk Sanchezen agerraldia eskatuko du Kongresuan eta mozioak aurkeztuko dituzte herri guztietan.
2021/05/27 - 12:56
''Barkamen guztiak kontuan hartuz gero, hauek justifikatuenen artean egongo lirateke''
Iñigo Urkullu lehendakaria "proces" auziko zigortuei buruz aritu da. Elkarbizitza lortze aldera, politikariak indultatzea erabaki justifikatua dela azaldu du.
2021/05/27 - 12:22
Torra inhabilitatzeko eskatu du Fiskaltzak lazo horien bigarren auzian
Desobedientzia egotzi diote Torrari, 2019ko irailaren 23an Auzitegi Nagusiak presoen askatasuna eskatzen zuen pankarta bat kentzeko eman zion ultimatuma "ez betetzeagatik".
2021/05/26 - 16:24
Pedro Sanchezek indultuen alde egin du Diputatuen Kongresuan
Auzitegi Gorenaren jarrera ezagutu aurretik, Pedro Sanchezek argi egin du indultuen alde Kongresuan. Gobernuaren erabakia konkordiaren eta elkarbizitzaren aldekoa dela esan du.
2021/05/26 - 14:26
"Preso eta erbesteratuak erabat aske geratzeko" konpromisoa azaldu du Aragonesek
Gobernuko 14 kontseilari berrien kargu hartze ekitaldian, "gatazka autodeterminazio eskubidea baliatuz" konpontzeko deia egin du Generalitateko presidenteak.
2021/05/26 - 14:08
'Proces' auzian zigortutakoei indultua ematearen aurka agertu da Auzitegi Gorena
Epaileen ustez, ez da zigorren proportzionaltasun printzipioa urratu, eta ez dago frogarik edo damu zantzurik.
2021/05/26 - 13:55
"Zigortzeko aldi bat dago eta beste bat adiskidetzeko", berretsi du Sanchezek
Bien bitartean, Josu Erkoreka Jaurlaritzako lehendakariordearen ustez, indultuek "gauzak lasaituko" lituzkete eta "adostasunerako beste prestutasun bat" erakutsiko lukete.
2021/05/26 - 12:13
Gorka Knörr, indultuei buruz: "Ez da adiskidetasun kontua, justizia kasua baizik"
Gorka Knörrek "Egun on Euskadi" saioan adierazi duenez, "Katalunian arazo politiko bat dago eta horri heldu behar zaio politikaren bidetik".
2021/05/26 - 11:39
Sanchezek, indultuei buruz: ''Zigorrerako eta adiskidetasunerako denbora dago''
Herritarren elkarbizitzaren alde hartuko dela erabakia agindu du Pedro Sanchez presidenteak.
2021/05/20 - 14:28
Puigdemontek helegitea jarri du Europan immunitatea bertan behera utzi izanaren aurka
Salaketa atzo aurkeztu zuten, hori baitzen azken eguna Europako Justiziak horrelako erabakien aurrean helegitea aurkezteko.