Kataluniako prozesuaren epaiketa
2021/06/24 - 12:11
Ortuzar: ''Elkarrizketa hasteko indultuak abiapuntu ona dira, baina ez dira nahikoa''
Andoni Ortuzarren ustez, bai Kataluniarentzat eta bai EAErentzat "estatus berri" bat lortzeko hiru zubateak nazio aitortza, aldebikotasuna eta berme sistema dira.
2021/06/23 - 15:31
Indultua jaso duten presoek ''Els Segadors'' abestuz amaitu dute ekitaldia
Lledonersetik atera diren zazpi preso indultatuek eta harrera egitera joan diren pertsonek "els Segadors" abestu dute espetxearen atarian.
2021/06/23 - 14:57
Dolors Bassa, espetxetik irtetean: ''Ez da ezer amaitu''
Dolors Bassa kontseilari ohiak Kataluniaren askatasuna eta autodeterminazioa aldarrikatu ditu Puig de les Basses espetxetik indultatuta atera ostean.
2021/06/23 - 14:36
Carme Forcadell Wad-Raseko espetxetik irten da
Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohia izan da 12:00etan espetxetik ateratzen lehena.
2021/06/23 - 14:17
Junqueras, Cuixart, Sanchez, Romeva, Forn, Rull eta Turull irten dira Lledonersetik
Oriol Junqueras, Quim Forn, Josep Rull, Jordi Turull eta Raül Romeva, Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez Bartzelonako Lledonerseko kartzelatik atera dira indultua jaso ostean.
2021/06/23 - 14:13
Bederatzi politikari independentista katalanak aske daude jada
Kartzelatik atera ostean, presoek Kataluniako independentzia eta auzipetuen amnistia gauzatzeko lanean jarraituko dutela agindu dute.
2021/06/23 - 12:27
Sanchezen dimisioa eskatu du Casadok Espainiari traizioa egiteagatik
Espainiako Gobernuko presidentea Diputatuen Kongresura joan da Kataluniako bederatzi presoei indultuak onartzeagatik oposizioak egindako kritikei aurre egiteko.
2021/06/23 - 12:19
BOEk argitaratu ditu dagoeneko preso independentisten indultuei dagozkien dekretuak
Graziazko neurri hau ematen zaie bakoitzaren kasuan desberdina den epe jakin batean delitu larririk ez egiteko baldintzarekin; gainera, epe hori iraungi artean ezingo dute kargu publikorik bete.
2021/06/23 - 11:56
Dimisioa emateko eta indultuak hautestontzietara eramateko eskatu dio Casadok Sanchezi
"Duintasun pixka bat geratzen bazaizu, dimisioa eman beharko zunuke eta hauteskundeak deitu beharko zenituzke", esan dio Pablo Casadok Pedro Sanchezi Diputatuen Kongresuan.
2021/06/23 - 09:10
Kataluniako preso independentistak gaur aterako dira kartzelatik
Bederatzi politikariak eguerdian utziko dituzte aske. Generalitateko ordezkariek harrera egingo diete espetxe-atarian.
2021/06/22 - 21:19
Politikari katalanen indultuei buruzko gako nagusiak
Espainiako Gobernuak onartutako indultuari buruzko xehetasunak eta neurri horren harira sortutako hainbat galderaren erantzunak bildu ditugu gida honetan.
2021/06/22 - 21:01
Puigdemont eta atzerrira jo zuten politiko kataluniarrentzat ez dago indulturik
Immunitateak Clara Ponsati eta Toni Comin kontseilari ohiak eta eurodiputatuak ere babesten ditu, baina ez die eragiten ez Carles Puigdemonti ezta atzerrira atera ziren kontseilari ohiei ere.
2021/06/22 - 20:48
Alderdi politikoen erreakzioak preso independentistei egindako indultuei buruz
Sanchezen Gobernuko kideek txalotu egin dituzte indultuak, baina Kataluniako independentistek uste dute ez direla nahikoak. PPk, Ciudadanosek eta Voxek auzibidea berretsi dute eta Gorenean helegitea aurkeztuko dutela iragarri dute.
2021/06/22 - 18:59
Kataluniako preso independentistei indultuak ematea onartu du Ministroen Kontseiluak
Pedro Sanchezen hitzetan, indultuekin ez zaie eskatzen beren ideiak aldatzeko edo horiei uko egiteko, baina bai legearen esparruan defendatzeko.
2021/06/22 - 16:44
Sanchez: ''Indultuak ematea aholkatzen duten onura publikoko arrazoiak daude''
Pedro Sanchezek adierazi duenez, "bizikidetza eta adiskidetasuna berrezartzeko beharra" dago Kataluniako eta Espainiako gizarte osoan.
2021/06/22 - 15:44
Kataluniako prozesuaren ibilbide judiziala 2017an hasi zen
2017ko irailaren 20an Polizia Ekonomia sailean sartu zen eta milaka lagun protestan bildu ziren. Handik egun gutxira Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez kartzelan sartu zituzten.
2021/06/22 - 14:49
Jaurlaritza: ''Proces auziko presoen indultuak ongi etorriak dira''
Katalunian era guztietako harremanak berbideratzeko hartu daitezkeen neurrien alde agertu da Eusko Jaurlaritza.
2021/06/22 - 02:30
Espainiako Gobernuak gaur onartuko du U-1eko preso independentistak askatzea
Ministroen Kontseiluaren ostean, Pedro Sanchezek indultuen onarpena azalduko du adierazpen instituzional batean.
2021/06/21 - 23:33
Preso independentistentzako indultuak babestu ditu Europako Kontseiluko Ganberak
Horrez gain, erbestean dauden politikariak, tartean Carles Puigdemont, estraditatzeko eskariak erretiratzeko eskatu du. Halaber, sedizio eta matxinada delituak erreformatzearen alde egin du.
2021/06/21 - 14:25
U-1eko presoen indultuak bihar onartuko dituela iragarri du Sanchezek
Pedro Sanchezek ziurtatu duenez, Gobernuak "arazoari aurre egitea eta adiskidetasuna bilatzea" erabaki du, eta hori dela eta, astearte honetan indultuak proposatuko dizkio Ministroen Kontseiluari.