Kataluniako prozesuaren epaiketa
2021/09/11 - 16:55
Pandemia betean eta mugimendua zatituta dagoela ospatu dute Diada eguna
Zehazki, buruzagi independentistak kartzelatik irten zirenetik egindako lehena da honakoa. Independentismoaren sektore bat, ordea, behea jota dago, oraindik ez baita haien ametsa bete.
2021/09/11 - 16:41
Diada eguna Katalunian, Espainiako Gobernuarekin elkarrizketa mahaia hasteko atarian
2017tik goizeko lore-eskaintzan parte hartu ezin izan ostean, preso egon diren buruzagi independentistak lehen lerroan jarri dira. Arratsaldean, gobernuko kideak bertan direla izango da manifestazio jendetsu nagusia.
2021/08/20 - 22:33
Fiskaltzak CDRetako 13 kide auzipetzea eskatu du, terrorismoa egotzita
2019ko irailean atxilotu zituzten CDRetako 13 kideak, Auzitegi Gorenak buruzagi independentisten aurka emandako epaiari erantzunez indarkeriazko ekintzak bultzatzea leporatuta.
2021/07/28 - 20:23
Kataluniako Finantza Institutuak emandako abalak ikertzen ari da Fiskaltza
Dekretu baten bidez, Ciudadanosek Kataluniako Gobernuko kideen aurka jarritako salaketa artxibatzea erabaki du, legeak hori egitera behartzen duela argudiatuta, gertaera berberengatik epailearen prozesua abian dagoenean.
2021/07/27 - 21:02
Kontu Auzitegiak zalantzan jarri ditu Generalitatearen bermeak, eta txostena eskatu dio Estatuko Abokatutzari
Auzitegiak zalantzan jarri du, bereziki, "kaltetutako administrazio autonomikoak bere gain hartzen dituen min edo erru larriagatik izan daitezkeen kontabilitateko erantzukizunak babestu ditzaketen ala ez".
2021/07/21 - 13:48
Generalitateak bermatuko ditu, azkenean, Espainiako Kontu Auzitegiak eskatutako fidantzak
Kataluniako Gobernuak atzera egin eta Kataluniako Finantza Institutura (ICF) joko du azkenean, auzipetutako Generalitateko goi-kargudun ohiei eskatutako fidantzak bermatzeko. Kataluniako prozesu independentista nazioartean sustatzeko dirua bidegabe erabiltzeagatik daude auzipetuta.
2021/07/20 - 21:29
Kontu Auzitegiak ezarritako bermeak abalatzeko bankurik ez du aurkitu Generalitateak
Alderdi eta eragile independentistak bermeak ordaintzeko dirua premiaz biltzeko lanean ari dira. Epea asteazken honetan amaituko da.
2021/07/07 - 18:22
Puigdemont eta Junqueras Waterloon elkartu dira, lau urteren ostean
Bestalde, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak "iraganean ez geratzeko" eskatu dio Kataluniako Gobernuari.
2021/07/06 - 19:09
Kataluniako Gobernuak 10 milioiko funtsa sortu du Kontu Auzitegiaren fidantzak ordaintzeko
Generalitateko Institut Català de Financesek bermatuko du abala, finantza-erakunde baten kontura joango den gordailu batekin. Organo horrek kudeatuko ditu funtsak, harik eta erakunde propioa sortu arte.
2021/07/03 - 16:50
Sanchez, Kataluniaz: "Elkarrekin bizi gara eta elkarrekin hartuko ditugu erabakiak"
Pedro Sanchezek "proces"eko auziperatuen indultuak izan ditu hizpide PSOEren Batzorde Federalean. Kataluniako independentzia "iragan mendeko" kontua dela nabarmendu du.
2021/07/03 - 16:36
3.000 lagun daude oraindik epaiketaren zain, Katalunian
Joel Muñoz, Marcel Vivet eta Esther Canet auzipetuak elkarrizketatu ditu ETBk, bakoitzaren egoera azaltzeko.
2021/07/03 - 15:48
Sanchezek indultuak defendatu eta independentzia iraganeko kontua dela azpimarratu du
PSOEren Batzorde Federalean, Pedro Sanchezek esan du kataluniar politikarien indultuak "elkarbizitza zaharberritzeko" lehenengo urratsa direla.
2021/07/02 - 01:13
Auzitegi Gorenak tramitera onartu ditu PPk indultuen aurka jarritako helegiteak
Tramite automatikoa da, eta ez du indultuei eta errekurtsoa jartzeko legitimazioari buruzko erabakirik aurreratzen. Kontu horiek aurrerako ebatziko dira.
2021/06/30 - 17:22
Pedro Sanchez: "Ez da autodeterminazio erreferendumik egingo"
Diputatuen Kongresuan egin duen agerraldian, argi eta garbi utzi du PSOEk ez duela inoiz erreferendumik onartuko. Aldi berean, ez du uste gatazka epaitegietan konponduko denik.
2021/06/30 - 16:45
"Konstituzioa aldatzeaz gain, badaude erreferenduma egiteko beste bide batzuk"
Pere Aragonesekin alkarrizketa mahaia irailean berrabiatuko dela adostu eta biharamunean itxi dizkio ateak erreferendumari Pedro Sanchezek.
2021/06/30 - 16:39
Oposizioak legealdia amaitutzat ematea eskatu dio Sanchezi
Alderdi kataluniarrek, aldiz, argi utzi dute independentzia aldarrikapenari eutsiko diotela. Rufianek Sanchezi gogoratu dio bere garaian indultuak ere ukatu zituela.
2021/06/30 - 13:30
Jordi Sanchez: "Erreferendumik gabe zaila izango da gatazka politikoa konpontzea"
Jordi Sanchez espetxetik atera berri den bederatzi buruzagi katalanetako baten iritziz, ez da zentzuzkoa elkarbizitzaren izenean indultuak ematea, baina inhabilitazioak mantentzea.
2021/06/30 - 11:52
Pedro Sanchez: ''Ez da autodeterminazio erreferendumik izango''
Sanchezek esan du ez dela erreferendumik egingo, defendatzen dutenek Kongresuko hiru bostenak konbentzitzea lortzen ez badute. Baina hori ezinezkoa dela aurreratu du, PSOEk ez duelako onartuko.
2021/06/30 - 02:15
Elkarrizketarako mahaia irailean biltzea adostu dute Sanchezek eta Aragonesek
Bi agintariek arratsalde honetan egin dute lehen batzar ofiziala Moncloa Jauregian. Elkarrizketarako mahaia iraileko hirugarren astean bilduko da, Bartzelonan.
2021/06/28 - 23:02
Oriol Junquerasek ezin du elkarrizketarako mahaian parte hartu, Sanchezen ustez
Espainiako presidenteak gogorarazi du Kataluniako auzia konpontzeko eztabaidagunea "gobernuen artekoa" dela eta ERCko buruzagiak "hainbat urteko gaitasungabetzea" duela oraindik.