Kataluniako prozesuaren epaiketa
2022/10/01 - 16:19
Bost urte U-1a izan zela: herritarren eta alderdien elkarlan estuak ekarri zuen erreferenduma
Kataluniako Gobernuak herritarren esku utzi zituen hainbat auzi, eta gizarte zibila antolatu egin zen. 2,2 milioi pertsonak bozkatu zuten, errepresioaren eta tentsioaren itzalpean.
2022/09/30 - 23:40
Junqueras: "Independentismoa orain duela hamar urte baino askoz indartsuagoa da"
Arantza Ruizek '12 minutos' saioan egindako elkarrizketa batean, Junquerasek esan du ez dela unerik kritikoena, ezta kasualitatez ere. "Une kritiko asko bizi izan ditugu, eta egungoa baino askoz ere larriagoak", erantsi du.
2022/09/30 - 11:09
Carme Forcadell: “Juntsek Gobernuan jarraitzea nahiko nuke”
Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohiak Junts Gobernuan mantentzearen aldeko jarrera erakutsi du.
2022/09/20 - 16:36
Urriaren 1eko erreferendumaren 5. urteurrenaren atarian, Katalunian irailaren 20ko gertakariak dituzte gogoan
Egun horretan 41 miaketa egin zituen Guardia Zibilak Katalunia osoan, eta hein batean Jordi Cuixart eta Jordi Sanchezen sententziak idazteko ere balio izan zuen. 14 pertsona atxilotu zituen guztira Guardia Zibilak erreferendumaren logistika zapuzteko helburuarekin.
2022/08/31 - 20:48
NBEk ebatzi du Espainiako Estatuak Kataluniako politikari independentisten eskubideak urratu zituela
Giza Eskubideen Batzordeak arrazoia eman die Junqueras, Romeva, Rull eta Turulli, zigortu gabe kargugabetu zituztelako.
2022/07/14 - 18:08
Europako Auzitegiko Abokatu Nagusiak ez du arrazoirik ikusi Puigdemont Espainiaratzeko eskaera ukatzeko
Arrazoia eman dio Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileari, ez baitago Espainian auzipetuen eskubideak arriskuan jar ditzaketen akats "sistemiko edo orokortuen" frogarik, eta ezin dituelako Gorenak euroagindu horiek emateko agintaritza gisa dituen eskumenak zalantzan jarri.
2022/05/25 - 14:13
'Proces' auziko zigortuen indultuak berrikustea ''ulergaitza'' dela uste du Iñigo Urkulluk
"Elkarrizketan oinarritutako" politikaren balioa aldarrikatu eta haren "judizializazioa" errefusatu du Iñigo Urkulluk. Lehendakariarentzat "erabat ulertezina" da indultuak "berrikustea" Auzitegi Goreneko Salaren osaeran izandako aldaketa batengatik.
2022/05/24 - 18:18
Auzitegi Gorenak atzera egin eta 'proces'-eko indultuak berrikusiko ditu
Auzitegi Gorenak urtarrilean ukatu egin zituen indultuen aurkako jarritako helegiteak, partikularrenak nahiz alderdienak (PP, Vox eta Ciudadanos), Estatuko Abokatutzak eskatzen zuten legitimazio aktiborik ez zutela argudiatuta. Erabakiaren aldaketa Salaren osaera aldatu ondoren etorri da.
2022/05/18 - 16:12
Kataluniar independentistei ustelkeria kasu faltsuak leporatzeko plan bat sustatu zuen Rajoyren Gobernuak
"El País" egunkariaren arabera, Mariano Rajoy gobernuan zegoenean Barne Ministerioak plan bat abiatu zuen Kataluniako independentismoaren kontra egiteko. Hauteskunde kanpaina betean, ustezko ustelkeria salatzen zuten txosten faltsuak erabili omen zituzten, buruzagi independentistak jomugan jarrita.
2022/05/11 - 15:02
15 hilabeteko inhabilitazioa ezarri dio Justiziak Torrari desobedientziagatik egindako bigarren epaiketan
Epaileak 24.000 euroko isuna ere ezarri dio. Generalitatearen eraikinetik pankarta bat ez kentzeagatik ezarritako bigarren zigorra da.
2022/05/02 - 20:59
Indultuen eta Marokorekin izandako krisiaren testuinguruan zelatatu zuten Sanchezen mugikorra
Bartzelonan, ekainaren 21ean, iragarri zuen Sanchezek biharamunean Ministroen Kontseiluak indultuak onartu behar zituela. Maiatzaren 17an eta 18an, 6.000 pertsona iritsi ziren Ceutako kostaldera, Marokoko segurtasun indarrek oztoporik jarri gabe.
2022/04/29 - 17:05
Espiatutako independentisten abokatuek kereila jarriko dute Pegasus enpresaren aurka
Exoterismo juridikotzat jo dituzte Robles ministroaren hitzak espioitza defendatzeagatik. Europan ez dituztela onartuko horrelako jarrerak eta ziurtzat jo dute ondorio juridikoak izango dituela.
2022/03/24 - 17:05
Auzitegi Konstituzionalak ontzat eman du Bassa eta Forn sedizio delituagatik zigortu zituen Gorenaren epaia
Datozen egunetan emango dute argitara epaiaren edukia, baina aurreratu dute Konstituzionalak atzera bota dituela Kataluniako prozesu independentistagatik zigortutako Bassa eta Fornen babes helegiteak.
2022/03/23 - 16:50
'Proces' auziko epaiaren kontra Junquerasek eta Romevak aurkeztutako helegitea baztertu du Konstituzionalak
Auzitegi Gorenak sedizioagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatuta ezarritako zigorra berretsi du, beraz, Auzitegi Konstituzionalak.
2022/03/17 - 11:22
Torra ez da agertu gaur desobedientziagatik bere aurka egitekoak ziren bigarren epaiketara
Hala ere, auzi-saioarekin aurrera jarraitzea erabaki dute. Fiskaltzak 8 hilabeteko inabilitazioa eta 30.000 euroko isuna eskatu du Torrarentzat. Generalitateko presidente ohiak, bere aldetik, babesa eskatu die nazioarteko auzitegiei.
2022/01/20 - 16:51
Kataluniako buruzagi independentisten indultuen kontrako helegiteak baztertu ditu Gorenak
Auzitegiak Estatuko Abokatutzaren argudioari men egin dio. Horren arabera, helegitea aurkeztu zuten alderdi eta norbanakoek ez zuten hori egiteko legitimotasunik. Argudioak datozen egunetan ezagutaraziko ditu Gorenak.
2021/10/15 - 23:00
Kontu Auzitegiaren fidantzak ordaintzeko bi milioi euro jarri ditu ERCk, enbargoak saihesteko saiakeran
Kontu Auzitegiak eskatutakoaren (5,4 milioi) zati bat jarri du ERCk, Generalitateak Institut Catala de Financesen bidez aurkeztutako abalak ostegunean atzera bota ondoren.
2021/10/04 - 22:11
Puigdemont Espainiaratzeko prozedura bertan behera utzi du Sardiniako Auzitegiak
Europako Justiziak buruzagi independentistaren immunitatearen eta epaitu aurreko arazoen inguruan erabaki arte, prozedura bertan behera uztea erabaki du Sassariko apelazio Auzitegiak.
2021/09/30 - 19:32
Sardiniako Auzitegiari Puigdemont entregatzeko eskatu eta Estatuko Abokatutzaren aurka egin du Llarenak
Puigdemonti immunitatea kentzeko prozeduran, Estatuko Abokatutzak Europako Auzitegi Orokorrari president ohia atxilotzeko agindua bertan behera zegoela jakitera ematea aurpegiratu du magistratuak.
2021/09/24 - 01:09
Puigdemont atxilotu dute Sardinian
Espainiako Auzitegi Gorenak emandako agindu baten ondorioz atzeman dute Kataluniako Gobernuko presidente ohia L'Alguer hiriko aireportuan. Gonzalo Boyek azpimarratu du agindu hori "indargabetuta" dagoela. JxCat-eko eurodiputatua ekitaldi batean parte hartzeko asmoz joan da Bruselatik Sardiniara.