PSN
2019/08/03 - 14:46
Erkorekak 'koherentzia' eskatu dio Navarra Sumari
Josu Erkorekaren hitzetan, ezker abertzalearen botoak interesatzen zaizkionean baliozkotzat jo, eta kalte egiten dietenean, antidemokratikotzat hartzen ditu Navarra Sumak.
2019/08/03 - 01:22
Maria Chivite Nafarroako presidente izendatu dute
Gehiengo soilarekin eta EH Bilduren bost parlamentariren abstentzioarekin aukeratu dute. Nafarroako presidente hautetsiak asteartean jabetuko da karguaz.
2019/08/03 - 00:58
Remirez (PSN) eta Ayerdi (Geroa Bai) presidenteorde izango ditu Chivitek
Elma Saizek Ekonomia eta Ogasuna zuzenduko ditu, eta Santos Indurainek Ogasun Departamentua hartuko du. Ana Ollok Herritarrekiko Harremanetan jarraituko du.
2019/08/02 - 20:26
Maria Chivite Nafarroako presidente izendatu dute bigarren bozketan
PSN, Geroa Bai, Podemos eta Ezkerraren babesa jaso du sozialistak, eta baita EH Bilduko bost parlamentariren abstentzio erabakigarria ere. Presidente hautetsiak asteartean jabetuko da karguaz.
2019/08/02 - 10:52
Gaur izendatuko dute Maria Chivite Nafarroako presidente
Hautagai sozialistak 19:15ean hasiko den bozketara arte itxaron beharko du. Gehiengo soilarekin eta EH Bilduko bost parlamentariren abstentzioarekin aukeratuko dute.
2019/08/01 - 22:54
Inbestidura saioa jarraitzeko ordezkariak bidali dituzte PPk, Ciudadanosek eta PSOEk
Nafarroako Gobernua osatzeko negoziazioak oso gertutik jarraitu dituzte Madriletik, eta gaur Nafarroan izan dira. Eskuinak Sanchezen aurka egin du.
2019/08/01 - 22:51
Gobernu bazkideek leialtasuna eskaini diote Chiviteri, baina zuhur egongo dira
Eskuinari aurre egin eta politika aurrerakoiak bultzatzeko herritarrekin duten konpromisoagatik defendatu dute akordioa Geroa Baik, Podemosek eta Izquierda-Ezkerrak.
2019/08/01 - 22:48
EH Bilduk bost abstentzio emanda ahalbidetuko du Chivite Nafarroako presidente izatea
Azken hilabeteotan politika fikzioa egin duela leporatu dio Bakartxo Ruizek Chiviteri, eta akordioak lortzeko orduan, Navarra Suma edo EH Bilduren babesa bilatuko duen galdetu dio.
2019/08/01 - 22:44
Eztabaida bizia izan dute Javier Esparzak eta Maria Chivitek Nafarroako Parlamentuan
Aulki baten truke bere burua saldu duela aurpegiratu dio eskuineko indarren bozeramaileak Chiviteri. Horren aurrean, EH Bildurekin ez dutela akordiorik sinatu esan dio hautagai sozialistak Esparzari.
2019/08/01 - 21:28
Chivitek ostiral honetara arte itxaron beharko du Nafarroako presidente izateko
Espero zen bezala, PSNko presidentegaiak ez du beharrezko babesa lortu aurreneko bozketan. Chivitek aldeko 23 boto jaso ditu, eta kontrako 27.
2019/08/01 - 17:59
23 urte geroago, Nafarroak presidente sozialista izango du
Indar ezkertiar eta abertzaleen arteko hiruko gobernu baten buru izango da Maria Chivite, zailtasunez betetako negoziazioaren ostean.
2019/08/01 - 17:04
Lau alderdien arteko akordio programatikoa defendatu du Chivitek
Maria Chivite presidentegaia Nafarroako, Euskadiko eta Estatuko buruzagi sozialistek babestuta iritsi da Parlamentura. Lana, kompromisoa, elkarrizketa, ausardia eta autoexigentzia agindu ditu.
2019/08/01 - 09:28
'Ezberdinen arteko akordioen' alde egin du Chivitek inbestiduran
"Bere eserlekua" ETAko biktimen "gainetik" jartzea egotzi dio Esparzak Chiviteri."Gainbeheran dagoen" eskuinaren "nortasun eztabaida faltsuetan" ez erortzeko eskatu dio Barkosek presidentegaiari.
2019/07/31 - 17:51
Eskuinari ateak ixteko abstenitu da EH Bildu
Maria Chivitek nahikoa babes izango du Nafarroako presidente izateko, PSNren, Geroa Bairen, Podemos-Ahal Duguren eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoa eta EB Bilduren abstentzioa jasoko baitu.
2019/07/29 - 20:59
Chivite Nafarroako presidente izendatzeko saioa abuztuaren 1ean hasiko da
Goizean taldeetako eledunekin bildu ostean, Hualdek Chiviteren hautagaitza proposatu eta inbestidurarako data iragarri du. Seguruenik, bigarren bozketan izendatuko dute presidente, ostiralean.
2019/07/29 - 17:43
Hualde taldeetako eledunekin bildu da, Chiviteren inbestidurarako
Erronda amaitutakoan, baliteke, Maria Chivite lehendakari izendatzeko inbestidura saioaren data iragartzea Hualdek. Hainbat iturriren arabera, datorren ostegunean bertan izan daiteke saio hori.
2019/07/29 - 16:34
Ostegunean hasiko da Chivite Nafarroako presidente izendatzeko saioa
Unai Hualdek ostegunerako deitu du inbestidura saioa. Lehen bozketan gehiengo osoa jaso beharko du; lortu ezean, hurrengo egunean bozketa errepikatuko dute, eta horretan gehiengo sinplea nahiko da.
2019/07/29 - 02:21
PSNko militanteen % 89 Nafarroan Gobernua osatzeko akordioaren alde agertu da
Nafarroako Parlamentuko presidenteak bilera sorta deitu du astelehen honetarako. Hala, 10:30etik aurrera, Parlamentuan ordezkatuta dauden talde guztietako bozeramaileekin bilduko da.
2019/07/29 - 01:08
PSNko militanteen gehiengoak begi onez ikusten du Nafarroako koalizio gobernu berria
Nafarroako militante sozialistek berretsi egin dute haien botoekin PSNk, Geroa baik eta Podemosek adostutako gobernu akordioa.
2019/07/28 - 16:26
Chivitek lortutako akordioaren inguruan barne galdeketa egiten ari dira sozialistak
PSNko militanteak euren egoitzetan bozkatzen ari dira, jakiteko babesa ematen dioten ala ez Chiviteren zuzendaritzak lortutako akordioari.