Qatar
2022/12/19 - 15:45
Giza eskubideen inguruko polemika eta kritiken gainetik negozioa eta espektakulua gailendu dira Qatarren
Emmanuel Macron Frantziako presidentea bart palkoan izan da Qatarreko emirrarekin batera. Messi garaikurra altxatzen ikusi du "Besth" izeneko tunika beltza jantzita, kultura arabiar eta musulmanean murgilduta. Festa eta ospakizun itxura eskasagoa izan zuen Munduko Kopak hasieran.
2022/12/19 - 10:02
Argentinako jarraitzaileak kalera atera dira munduko titulua ospatzeko
Kantu, oihu eta su artifizialen artean, ehunka mila pertsona Buenos Aireseko etorbide nagusian bildu dira, Obelisco inguruan Argentinak lortutako munduko titulua ospatzeko
2022/12/15 - 16:53
Parlamentuko presidenteak 'Qatargate' auziaren inguruko informazioa eman die 27 gobernuburuei
Roberta Metsola Europarlamentuko presidenteak auziaren inguruko xehetasunak eskaini dizkie Hogeitazazpiei. Ordezkariek babes osoa adierazi diote presidentear, eta, Europarlamentuan indarrean jarriko diren neurriak iragarri ditu, ustlkeria saihesteko helburuarekin.
2022/12/14 - 14:06
Qatarreko ordezkariei sarrera oztopatzea eskatu du Euroganberak, Qatargate auzia argitu bitartean
Ostegun honetan bozkatuko dute testua, eta Qatarrekin lotutako espediente oro geldiaraztea eskatzen du.
2022/12/13 - 15:36
Ia aho batez erabaki du Europarlamentuak Eva Kaili kargugabetzea
Bozketa Estrasburgoko egoitzan gertatzen zen bitartean, Bruselan ikerketak irekita jarraitzen du. Belgikako poliziak 20 bat miaketa egin ditu, eta zenbait iturriren arabera dagoeneko milioi bat euro atzeman ditu, eta Roberta Metsola parlamentuko presidenteak zioenez, hau ez da hemen amaituko.
2022/12/13 - 13:24
Kaili presidenteorde kargutik kentzea erabaki du Europako Parlamentuak
Goizean Roberta Metsola Parlamentuko presidenteak jakinarazi du Presidenteen Konferentzia osatzen duten kide guztiek adostu dutela Eva Kaili kargugabetzea, eta Parlamentuak ere hala egin du, eta kargutik kentzea erabaki du.
2022/12/12 - 18:32
Qatarreko eroskeriaren itzalak Europako politikaren oinarriak astindu ditu
Von der Leyenek eskatu du EBko erakundeek "independentzia eta osotasun estandar altuak" bete ditzatela, Kailik bi urtean bere banku-gordailuak bikoiztu zituela jakin den egun berean.
2022/12/12 - 15:24
Belgikako Fiskaltzak hilabeteak zeramatzan Qatarreko mundialaren auzia ikertzen
Bruselako 16 etxebizitza miatu ondoren poliziak besteak beste 600.000 euro atzeman eta 6 lagun atxilotu zituen. Horien artean Eva Kaili, eurodiputatu sozialista greziarra eta Parlamentuko presidenteordetako bat.
2022/12/11 - 15:33
Marc Tarabella eurodiputatu belgikarraren etxea miatu du Poliziak eta ordenagailu batzuk konfiskatu dituzte
Belgikako Fiskaltzak ikertzen jarraitzen du Qatarreko mundialaren inguruan atzeman duten Europar Parlamentuko ustelkeria sarea. Bart, Marc Tarabella eurodiputatu belgikarraren etxea miatu du Poliziak eta ordenagailu batzuk konfiskatu dituzte.
2022/12/10 - 16:14
Qatarreko futbol txapelketa, denon ahotan beste behin: kazetari baten heriotzak polemika piztu du
Grant Wahl, Estatu Batuetako futbol kazetari ospetsua ostiral honetan hil da, Herbehereak eta Argentinaren arteko partiduaren amaieran. Kazetaria bera albiste izan zen duela egun batzuk, Qatarren LGTBI eskubideen aldeko kamiseta eramateagatik.
2022/12/10 - 10:44
Europako Parlamentuan esku hartzeko eroskeria sare batengatik Qatar ikertzen ari da Belgikako Fiskaltza
Bost pertsona atxilotu dituzte dagoeneko, tartean, Europako Parlamentuko presidenteorde bat, Eva Kailli sozialdemokrata greziarra, hain zuzen ere.
2022/12/06 - 16:36
Ertzaintzak segurtasun dispositiboa prestatu du Maroko eta Espainiaren arteko partiduaren harira
Marokoren aurreko garaipenaren ondotik Europako zenbait hiritan izandako liskarren ostean, Ertzaintzak eta Euskadiko hiru hiriburuetako udaltzaingoek dispositiboa antolatu dute elkarrekin koordinatuta.
2022/12/02 - 15:54
Qatarko mundiala izan da askorentzat mundu arabiarrarekin eta islamarekin izan duen lehen hartu-emana
Herrialde arabiarreko lehen txapelketa da Qatarrekoa eta jauzi kulturala handia da. Erlijioak eta tradizioak pisu izugarria dute herrialdean.
2022/12/01 - 17:32
Palestinako koloreak oso presente daude zale gehienak arabiarrak diren Munduko Kopan
Qatarreko Munduko futbol Kopak zerbait benetan zaila lortu du: arabiarrak batzea. Gobernuen arteko desadostasun politikoak alde batera utzi, eta zaleek arabiar zaleak gehiengoa diren Munduko Kopaz gozatzen dute. Bada gainera futbolaren gainetik zaleak batzen dituen arrazoi bat: Palestina.
2022/11/29 - 21:50
Iran eta AEBak, bi etsai historiko aurrez aurre Qatarko munduko futbol txapelketan
Kontraesanen eta tentsioaren Mundiala bilakatu den horretan, gaur izan da txapelketako partidurik gatazkatsuena.
2022/11/29 - 17:48
Goizean emandako kopurua zuzendu, eta txapelketaren prestaketetan hildakoak 40 izan zirela esan du Qatarrek
Hassan Al Thawadik, Qatarreko Munduko Futbol Txapelketako buruetako batek, goizean onartu du "400-500 langile migratzaile inguru" hil zirela txapelketaren prestaketa lanetan. Berehala etorri da zuzenketa.
2022/11/29 - 15:50
Qatarrera joan diren zale asko barrakoietan ari dira lo egiten
Ostatua munduko txapelketa honetako arazoetako bat da, eta milaka zale daude ostatu hartuta behin-behineko kanpamentuetan.
2022/11/29 - 15:43
Mario Ferri futbolari ohia askatzeko bitartekaritza egin du FIFAko presidenteak
Atzo, Portugal eta Uruguay arteko partida erdian, Marco Ferri aktibista italiarra zelaira sartu zen korrika eskuan ortzadarraren bandera zeramala, eta kamisetan, aurrealdean Ukrainaren aldeko mezua, eta bizkarrean berriz, Irango emakumeen aldekoa.
2022/11/28 - 22:29
Alkoholik ez Dohako ospakizunetan, eta edariak oso garesti
Herrialde arabiar batean ospatzen den lehen mundiala da, eta, beraz, alkoholik gabe ospatzen ari da. Mikel Ayestaran Dohako erdigunetik ibili da hiriko giroa ezagutzeko.
2022/11/24 - 21:29
Europako Parlamentuak FIFAren aurka egin du, Futbol Mundiala Qatarren egiteagatik
Europako Parlamentuak langileen heriotzak ikertzea eta Giza Eskubideak errespetatzea eskatu du.