Ertzaintzak segurtasun dispositiboa prestatu du Maroko eta Espainiaren arteko partiduaren harira
Ertzrtzaintzak eta Euskadiko hiru hiriburuetako udaltzaingoek segurtasun dispositibo berezia antolatu dute gaur Maroko eta Espainiako selekzioen artean egitekoa den partiduaren aurrean.
Segurtasun Sailak EITBri baieztatu dionaren arabera, dispositiboa badaezpada antolatu dute, eta Bilbo, Gasteiz eta Donostiako udaltzaingoekin koordinatuta, Europako hiri batzuetan izan ziren liskarren ostean, Marokok Munduko Futbol Txapelketan erdietsitako azken garaipena eta gero.
Aurreko ostegunean, Belgikako Poliziak 18 pertsona atxilotu zituen Bruselako erdigunean izan ziren liskarrekin zerikusia zutelakoan. Ehunka lagun atera ziren kalera Marokok final zortzienetarako txartela lortu zuela ospatzera.
Maroko eta Espainiaren arteko norgehiagoka gaur izango da, 16:00etan (Euskadin). Marokokarrek elastiko gorria jantziko dute, taldean buru izanda hala eskatu zutelako. Hortaz, Espainiako jokalariak urdinez jantzita aterako dira berdegunera, Katarreko txapelketa hasi zenetik lehen aldiz.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda