Repsol
2024/03/14 - 19:41
Repsolek erregai sintetiko eta neutroa ekoizteko asmoa du Bilboko Portuan
Etorkizuneko gasolina izan daitekeenarekin ari dira jada lanean Madrilgo laborategietan eta karrera ibilgailuen errendimendua maximizatzeko edo industria-berrerabilera optimizatzeko gai den teknologia izango du.
2024/03/14 - 12:17
Bilbon ekoitziko den erregai sintetikoa probatzen den Repsolen laborategia bisitatu du EITB Mediak
Erregai sintetiko horiek emaitza onak izan dituzte Mostoleseko laborategian egindako probetan, eta Bilboko Portukoa izango da ekoizpen-faktoria. Repsolen apustu handienetako bat da.
2024/01/19 - 10:58
Imazek deskarbonizazioarekin duen konpromisoa defendatu du Bilbaok, eta Riberaren hitzak desegokitzat jo ditu
Izaskun Bilbao EAJko europarlamentaria bat dator Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari ordezkariak trantsizio energetikorako proposatzen duen ereduarekin. Politikari jeltzaleak uste du "elektrifikazioak mendekotasun berriak" eragin ditzakeela.
2024/01/18 - 22:16
Imazek trantsizio energetikorako beste eredu bat eskatu du eta Riberak ''populista'' izatea leporatu dio
Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuak trantsizio energetikoaren "ikuspegi ulerkor eta inklusiboa" defendatu du Davosen. Teresa Ribera ministroak "negazionista" eta populista izatea leporatu dio, ereduari buruzko hausnarketa eskatzeagatik.
2023/11/01 - 12:59
Kortajarena: "Lotsagarriak dira Repsolen eta Petronorren jarrerak, xantaia egiten ari dira"
Nerea Kortajarena EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak esan du Repsoleko eta Petronorreko agintariak "autopista fiskala" eskatzen ari direla.
2023/11/01 - 12:23
Nerea Kortajarenarentzat ''lotsagarriak'' dira Repsolen eta Petronorren jarrerak: ''Xantaia egiten ari dira''
EH Bilduko Legebiltzarreko bozeramaileak "lotsagarritzat" jo ditu Josu Jon Imazek eta Emiliano Lopez Atxurrak egindako ohartarazpenak. Espainiako Gobernuak energia konpainien gaineko zergari eutsiz gero, Espainian egin nahi dituzten inbertsioak baldintzatuta geratuko liratekeela esan zuten biek.
2023/10/31 - 10:54
Iñigo Ansola: ''Enpresek egonkortasuna behar dute euren negozio planak funtzionatuko duen edo ez jakiteko''
Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak esan du bat datorrela Emiliano Lopez Atxurraren hitzekin, eta uste du enpresek "egonkortasun erregulatzailea" behar dutela.
2023/10/30 - 21:45
Tapiak aitortu du Petronorren iragarpena ez dela albiste ona, baina bere erreklamazioak ulertzen dituela
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen sailburuak aitortu du Repsolek eta Petronorrek Euskadin egindako inbertsio batzuk 'stand by'ean utziko dituztela iragarri izana ez dela albiste ona "ez Euskadirentzat ez Europar Batasun osoarentzat", nahiz eta haien erreklamazioak "ulertzen" dituen.
2023/10/26 - 20:56
Imazek esan du Repsolek "beste aukera batzuk" dituela Espainian inbertitzeko egonkortasuna bermatzen ez bada
Enpresako kontseilari delegatuak ziurtatu du azkeneraino joango dela Gobernuaren ezohiko zergaren aurkako borrokan, bai Espainiako Justizian, bai Europakoan. Repsolek 2.785 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu urteko lehen 9 hilabeteotan.
2023/10/09 - 14:26
Petronor hidrogeno berdea ekoizten hasi da EAEn jarri duen lehen elektrolizagailuan
2,5 megawatteko elektrolizagailua prest dute Muskizko findegian, eta urtean 350 tona hidrogeno berriztagarri inguru ekoiztuko ditu.
2023/07/09 - 19:22
Greenpeacek pankarta bat zabaldu du Zierbenan, "Petronorrek kirola zikintzen" duela salatzeko
Eusko Label Ligako Petronor Bandera estropada jokatzen zen bitartean egin dute ekintza. Bizkaiko findegiak eta Repsolek, bere taldeak, kirol-ekitaldiak "euren irudia garbitzeko" erabiltzen dituztela salatu dute.

2023/04/27 - 12:35
Repsolen mozkinak % 20 murriztu dira lehen hiruhilekoan, erregai gordinaren beherakadaren ondorioz
Enpresak 1.112 milioi euro irabazi ditu urtarrila eta martxoa bitartean, aurreko ekitaldian baino % 20,1 gutxiago.

2023/02/27 - 21:38
Hego Euskal Herriko jatetxeek 14 eguzki berri eskuratu dituzte
Euskadik guztira 68 jatetxe ditu gidan: 8k hiru eguzki dituzte, 19k bi eta 41ek bakarra. Nafarroak 19 jatetxe ditu zerrendan. Bestalde, Hilario Arbelaitzek ekitaldian emandako ohorezko eguzki bietako bat jaso du.

2023/02/17 - 18:13
ANk atzera bota du Repsolek energia enpresei ezarritako zerga behin-behinean indargabetzeko egindako eskaera
Josu Jon Imaz konpainiaren kontseilari ordezkariak uste du neurriak diskriminatu egiten duela, eta ez dela bateragarria Espainiako Konstituzioarekin eta Europako legediarekin.

2023/02/16 - 11:57
Repsolek 4.251 milioi euro irabazi zituen 2022an, aurreko urtean baino % 70 gehiago
2023rako, bere akzioak berriro erosteko programa bat jarriko du martxan petrolio konpainiak, baita 5.000 milioi euroko inbertsio "historikoa" ere.
2023/02/14 - 10:51
Industrian erabiltzeko lehen hidrogeno berriztagarria sortuko du aurten Hidrogenoaren Euskal Korridoreak
Jose Ignacio Zudaire elkarte publiko-pribatuaren presidenteak iragarri duenez, hidrogenoa gordetzeko bi biltegi handi eraikitzeko leku egokiak aztertzen ari dira. Biak Petronorretik 20 bat kilometrora daude, bata Kantabriarantz eta bestea, Burgoserantz.
2022/09/07 - 14:04
Trantsizio energetikoa "gaizki" egiten ari dela esan du Josu Jon Imazek
Repsoleko kontseilari delegatuak neutraltasun energetikoaren printzipioaren eta energia-iturri guztien erabileraren alde egin du, gasa eta petrolioa barne.
2022/08/29 - 16:04
Imazek energia konpainiei ezarriko zaien zerga kritikatu du, "enpresa-jardueraren kontra" doala argudiatuz
Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuaren ustez, kargak "ez du aberatsen aurka egiten", eta PFEZa eta kapital-errentak igotzea eta dirudunei zergak ezartzea eskatu du.

2022/07/28 - 12:02
Repsolek 2.539 milioi euro lortu, eta bere irabaziak bikoiztu ditu
Aurreko urtean 1.235 milioi euro irabazi zituen. Konpainiak 5.031 milioi eurora murriztu du bere zor garbia.