Salaketak
2022/06/20 - 15:01
Etxeratek salatu du sakabanaketaren aroa ez dela bukatu
ETAko presoen egoera hobetu dela onartu du senideen elkarteak, baina apiriletik gradu progresiorik ez dela egon gogorarazi du, eta oraindik dozenaka preso Euskal Herritik kanpo daudela salatu du.
2022/06/11 - 19:54
12 urteko mutil baten desagerketa salatu dute Beasainen
Ostegunean, ekainaren 9an, jarri zuen adin txikikoaren familiak salaketa Ertzaintzaren komisarian. Vost Euskadik jakitera eman duenez, Cadizen egon liteke.
2022/06/06 - 10:32
Beasainen bortxatutako emakumeak salaketa aurkeztu du
Erasoa igande goizaldean jazo zen, Zaldizurrieta plaza inguruan. Goierriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak deituta, sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo.
2022/05/23 - 17:29
Bortxaketaz akusatutako ministroaren kontua epaileen gain utzita, gaitzespen politikoa saihestu du Eliseoak
Olivia Grégoire Frantziako Gobernuaren bozeramaile berriak, birmoldaketaren ondorengo lehen bileraren ostean azpimarratu du "zero tolerantzia" egongo dela "sexu delitugileentzat", eta Damien Abad Elkartasun ministroaren kasuarekin lotutako "ustezko biktimen erabateko entzutea" izango dela.
2022/05/22 - 21:58
Damien Abad Frantziako Elkartasun ministro berriak bortxatu egin zituela salatu dute bi emakumek
Emakumeetako batek 2017an jarri zuen salaketa. Besteak aurtengo maiatzean salatu du 2010ean Abadek bortxatu egin zuela. Frantziako Gobernuko ministro berriak ukatu egin ditu salaketak eta ez bere alderdiak ezta Macronenak ere ez dute ofizialki ezer esan.
2022/04/27 - 15:07
Legasan kamioilari bat salatu dute ausarkeriaz gidatzeagatik
Kamioilaria beste ibilgailu bat aurreratzen grabatu dute, hiru marra jarraitu errespetatu gabe. Herritarren laguntzari esker, kamioia aurkitu dute, eta zigor-arloko errekisitoria bat duela egiaztatu dute.
2022/04/22 - 22:54
Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak Madrilgo PPk salatutako larrialdiko kontratuak ikertuko ditu
Fiskaltzako buruaren arabera, "faboratutako" enpresa horien artean dira 'Beedigital' (salaketak Nadia Calviñorekin lotzen du) eta 'Industrias Plásticas Playbol', Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen gurasoekin lotura izango lukeena.
2022/04/07 - 21:30
Facuak Gipuzkoako gasolindegi bat eta Nafarroako lau salatu ditu, deskontuaren ostean prezioak igotzeagatik
Guztira, 13 erkidegotako 230 hornitegiren salaketak helarazi dizkio elkarteak Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeari.
2022/04/04 - 10:08
90 pertsona baino gehiago hil dira Mediterraneoa zeharkatu eta Europara iritsi nahian ari zirela
Greziako petrolio-ontzi batek hondoratutako ontzian zihoazen lau pertsona erreskatatu ditu. Mugarik gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeak esan duenez, ontziak gutxienez lau egun zeramatzan itsasoan eta leporaino beteta zihoan.
2022/03/21 - 21:07
Ertzaintzak eta udaltzaingoek Ukrainarekiko elkartasunarekin erlazionatutako ziberiruzurrez ohartarazi dute
Euskadin orain arte salaketa bakarra jarri dute, baina kasu gehiago egon daitezke.
2022/03/11 - 17:00
Hego Euskal Herriko epaitegiek batez beste 19 salaketa jaso zituzten egunean iaz
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Genero Indarkeriaren kontrako Behatokiak iazko txostena atera du. Horren arabera, biktimak babesteko 697 agindu eta 1.309 zigor-epai eman zituzten, 2020an baino % 20 inguru gehiago.
2022/03/10 - 14:39
Berdindu zerbitzuak 34 LGTBIfobia salaketa jaso zituen iaz EAEn
Nabarmentzekoa da lan esparruan, sektore publikoan gainera, lesbiana izateagatik ustez lan-diskriminazioa jasan duen emakume baten salaketa.
2022/03/07 - 16:01
Caddy Adzube aktibistak Kongoko emakumeek egoera salatzeko elkartea salatu zuen 2003an
Kongon emakume asko oso egoera gogorrean bizi dira. Milaka emakumek euren etxeak utzi behar izan dituzte aurrera ateratzeko.
2022/02/27 - 13:37
Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegian salatu du Ukrainak Errusia
"Errusiari jarduera militarra bertan behera uzteko premiazko agindua eman diezaiola eskatzen dugu, eta prozedura datorren astean hastea espero dugu" adierazi du Volodimir Zelenski presidenteak.
2022/02/23 - 16:04
Oposizioak Ayusoren anaiaren kasuari buruzko salaketak zabaldu ditu datu gehiagorekin
Madrilgo Asanbladako ezkerreko talde parlamentarioek Isabel Diaz Ayuso presidentearen nebari lotutako maskarak erosteko kontratuetan "zatikatzeak" ikertzeko eskatu diote Fiskaltzari.
2022/02/23 - 10:11
Erkoreka: ''Abusuekin lotuta salaketa berriak datoz egunero. Une honetan, 41 kasu ari da ikertzen Ertzaintza''
Peskizak zailak izan arren, ikerketak egin beharra azpimarratu du Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak, "errealitate juridikoz gain, biktimek behar dutelako aitortza eta konpentsazio bat".
2022/02/22 - 18:32
Ustelkeriaren aurkako Fiskaltza Ayusoren anaiak kobratutako kontratua ikertzen ari da
Mas Madrid, PSOE eta Unidas Podemos Madrilgo indar politikoek dokumentazio gehiago aurkeztuko dute asteazken honetan, Isabel Diaz Ayusoren anaiak kobratutako "beste hiru faktura" ikertzeko eskatuz.
2022/02/22 - 13:47
Bermeoko Jose Done ikastetxean abusuak jasan zituzten hiru biktimak salaketa aurkeztu dute Ertzaintzan
Bilboko Elizbarrutia hasi da gutxienez bost pertsonak pairatutako sexu abusuak ikertzen. Poliziaren aurrean aurkeztutako salaketokin, baina, auzibidea abiatu da.
2022/02/18 - 20:27
Salaketa elektronikoa ertzain-etxe guztietara zabalduko dute aurten
Erkorekak azaldu duenez, batzuetan ertzain-etxeetan gertatzen diren "kolapsoak" arindu nahi ditu sistemak. Segurtasun sailburuak ziurtatu due sistemak aurrez-aurreko arretarik ez duela kenduko, "hobetu" baizik.
2022/02/17 - 21:15
Gerra lehertu da Casadoren eta Ayusoren artean, ustelkeria eta espioitza akusazio artean
Ayusoren anaiaren kontratu batek eta Genovak Madrilgo presidentearen aurka ustez abiatutako espioitzak erkidegoko PPren kontrola bereganatzeko azken hilabeteetako gerra hauspotu dute.