Hego Euskal Herriko epaitegiek batez beste 19 salaketa jaso zituzten egunean iaz
2021ean, indarkeria matxistaren biktimek egunean eta batez beste 19 salaketa aurkeztu zituzten euren erasotzaile gizonezkoen kontra. Guztira, 6.987 salaketa izan ziren, 2020ko datuen bueltan. Biktimak babesteko aginduak eta erasotzaileen kontrako zigor-epaiak, aldiz, hazi egin ziren.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Genero Indarkeriaren kontrako Behatokiak 2021eko txostena kaleratu du, eta bertan ageri dira datuok. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan ezberdina izan da salaketek aurreko urtearekiko, 2020arekiko, izan duten bilakaera. Izan ere, EAEn datu paretsuak izan ziren bi urteetan, baina Foru Erkidegoan 2020an % 9,2 jaitsi ziren aurkeztutako salaketak.
Joan den urtean zehar, organo judizialek (emakumeen aurkako indarkeriarako auzitegiek eta guardia epaitegiek) 1.145 babes-agindu ireki zituzten (% 18 gehiago). Aurkeztutako guztien artean, 697 onartu zituzten, 10etik 6 alegia, eta 448 ukatu, % 40.
Gainera, 1.309 zigor-epai igorri zituzten, aurreko urtean baino % 21 gehiago.
Espainiar Estatu osoan, iazko urtea salaketen % 8ko areagotzearekin amaitu zen, 2020ko zifren parean. Guztira, 162.848 salaketa jaso zituzten, 446 batez beste egunean.
Angeles Carmona Etxeko eta Genero Indarkeriaren Behatokiko presidenteak adierazi duenez, 2021eko datuek, laugarren hiruhilekoek bereziki, agerian uzten dute genero indarkeriaren biktima diren seme-alaben babesaren areagotzea. Izan ere, iaz indarrean sartu zen haurtzaroa eta nerabezaroa indarkeriaren aurrean babesteko Lege Organikoa.
Urte bereziki latza izan zen hildako adingabeei dagokienez, zazpi izan baitziren Espainiako Estatuan, 2020ko eta 2019ko zifrak bikoiztuz; hiru izan ziren urteotan. Behatokiak 2003tik jasotako datuek agerian uzten dute oraindik bikote harremanaren haustea, edo emakumeak harremana hautsi nahi duela iragartze soila, indarkeria matxistaren biktimentzako eta euren seme-alabentzako arriskua areagotzen duen faktorea dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadik Hezigiro abiatu du, ikastetxeetan konfort termikoa hobetzeko plana
Hezkuntza Sailak pilotajea jarri du martxan Bizkaiko lau ikastetxetan: Bagatza HLHI (Barakaldo), Luis Briñas-Santutxu BHI (Bilbo), Pagasarribide IPI (Bilbo) eta Indautxu HLHI (Bilbo).
Riglosko sutea "datozen orduetan" kontrolatuko dute
Ostiral honetan, sua kontrolatutzat emateko falta diren gune beroak itzaltzen saiatuko dira, eta Santa Cruz de la Serosko bizilagunak, aterperik gabe zeuden bakarrak, etxera itzuli ahal izango dira.
Bilboko Aste Nagusian galdu ezin diren 5 ekitaldi
Bilboko Aste Nagusiaz gozatzeko bost plan proposatzen dizkizugu. Ez galdu pregoia eta jaiei hasiera emateko txupinaren jaurtiketa, txosnak, lehiaketa gastronomikoak, balearen desfilea eta kontzertuak.
Bilboko Aste Nagusiko lehen kartela, 1978an sortua, egia bihurtuko da igande honetan
Ekitaldia Areatzan egingo da, eta zapi urdinak banatuko dituzte bertan, urte hartan jaien ikur gisa zabaldu baitziren.
Herritarrak konfinatu dituzte hainbat orduz Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz sortutako keagatik
Sua gaur goizean piztu da Pasaiako portuko desegite-gune batean, eta, batez ere, autoak eta bateriak erre dira. Ke-laino handiaren ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat aktibatu eta konfinamendua eskatu dute, batez ere Lezoko herritarrei. Airearen kalitatea normala zela egiaztatu ondoren kendu dute abisua.
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.