San Prudentzio 2025
2021/04/28 - 22:34
Araban konfinatuta ospatu dute berriro San Prudentzioko Erretreta
San Prudentzio eguna "Araba" zortzikoarekin hasi da Gasteizen. Ekitaldi itxia izan da, eta agintariak bakarrik egon dira bertan.
2021/04/28 - 16:55
Armentiako zelaiak itxita daude ezohiko San Prudentzio egun honetan
Armentiako zelaietan jende gutxi ibili da gaur goizean. 11:00etan meza nagusia izan da San Prudentzio basilikan eta han izan dira hiriko eta lurraldeko agintariak.
2021/04/28 - 11:44
''Araba'' zortzikoarekin hasiera eman zaio San Prudentzio egunari
Arabako Foru Aldundiko txistu, tronpeta eta atabalarien bandak hasiera eman diote San Prudentzio egunari, "Araba" zortzikoarekin.
2021/04/28 - 10:45
Danborradaren doinuak Gasteiz osoan entzun dira Radio Vitoriari esker
Gasteizko Alde Zaharreko lau dorreetan eta Gasteizko beste eliza batzuetan jarritako bozgorailuei esker, gasteiztarrek danborra jo ahal izan dute balkoietan.
2021/04/27 - 19:04
Pandemiak pandemia, barraskilo eta perretxikoen bila joan dira arabarrak
Pandemiak ez du mugarik ezarri sukaldean, eta gutiziekin ospatuko dute arabarrek San Prudentzio. Perretxiko eta barraskilo gutxi jaso da aurten eta prezioetan nabari da.
2021/04/27 - 16:57
San Prudentzioko Erretreta eskainiko du ETB1ek saio berezian, 20:55ean hasita
Ohi den bezala, 15 minuturik behin erretetreta entzungo dugu, Arabako lau txoko esanguratsutan grabatutakoak.
2021/04/26 - 18:51
San Prudentzio berezia aurten ere Gasteizen
Bigarren urtez jarraian, arabarrek etxetik ospatuko dute jaia asteazkenean. Erretreta zuzenean ikusi ahalko da streaming bidez eitb.eus-en.
2021/04/26 - 15:17
Armentiako zelaietarako sarbideetan kontrolak egongo dira San Prudentzio egunean
Gasteizko Udalak Armentiara ez joateko gomendatu du eta ezarritako neurriak betetzeko eta jende pilaketak saihesteko deia egin du.
2021/04/09 - 23:36
Gasteizek Internet bidez eta publikorik gabe ospatuko du San Prudentzioko erretreta
Erretreta bost ekitaldiko egitarau txiki baten baitan kokatuko da, aurten ere covid-19ak eragindako egoera dela eta.
2021/04/09 - 19:36
San Prudentzio eta Estibaliz erromeriarik gabe geratuko dira berriro
Erretreta eta danborrada etxetik jarraitzeko deia egin du Aldundiak, eta bost ekitaldi antolatu ditu.
2021/02/04 - 12:52
Ramiro Gonzalez: "Ez da ohiko erretretarik izango, ezta ekitaldi jendetsurik ere"
Arabako ahaldun nagusiak adierazi du San Prudentzio eta Estibalizko Andre Maria ondratzeko ekitaldiren bat egitekotan daudela, baina azpimarratu du ez dela ospakizunik izango.
2020/04/28 - 00:48
Indarra Kultur Elkarteak San Prudentzioko zortzikoa dantzatu du etxetik
Indarra Kultur Elkarteak San Prudentzioko Zortzikoaren bideo hau grabatu du dantzariekin etxean. Aurten ospakizun berezia izan da.
2020/04/28 - 00:26
San Prudentzio bezperan, perretxikoak eta karakolak afaltzeko
Koronabirusak ez die ohitura gastronomikoei eragin. Gaur, urtero bezala, perretxikoak eta karakolak izan dira afaltzeko Arabako etxe askotan.
2020/04/27 - 23:54
Arabarrak balkoietara atera dira San Prudentzio bezperako erretreta ospatzeko
Konfinamendurako neurriak direla eta, ohiko ekitaldiak bertan behera geratu dira eta herritarrak ezin izan dira kalera atera, baina, edonola ere, ospatzeko modua bilatu dute.
2020/04/27 - 23:35
San Prudentzio bezperako danborrada eta erretreta, balkoietatik
Leire Betolazak etxetik markatu behar izan du erritmoa, Aldundiaren Jauregiaren aurrean egin beharrean. Milaka gazteiztarrek euren danborrak jo dituzte balkoitik.
2020/04/27 - 13:46
San Prudentzioko eta Estibalizko jaiak konfinamendu egoeran ospatuko dira
Gaur, San Prudentzio jai-bezpera, balkoi zein leihoetatik ospatuko da, eta Arabako Foru Aldundiak jarduera ofizial zein herrikoiak #ArabakoJaiakEtxezetxe ekimenaren barruan biltzeko eskatu du.
2020/04/22 - 12:28
San Prudentzio egunean banderak haga erdian egongo dira Araban, dolu-seinale moduan
Arabako Foru Aldundiak "dolua ikusarazteko keinu sinboliko" gisa azaldu du ekimena, Araban COVID-19aren ondorioz orain arte hildako 323 pertsonen omeneza.
2020/04/21 - 00:36
San Prudentzio danborradarako entsegu orokorra streaming bidez egin dute
San Prudentzioak bertan behera geratu dira, baina gasteiztarrek balkoietara aterako dituzte danborrak eta, bertan ospatuko dute erretreta san Prudentzio bezperan.
2020/04/14 - 15:33
Balkoi eta leihoetan ospatuko dute Gasteizen eta Amurrion San Prudentzioko danborrada
San Prudentzio Arabako patroiaren ekitaldi ofizialak bertan behera utzi dituzte, koronabirusaren aurrean hartu diren konfinamendu neurriak direla eta.
2020/03/24 - 20:28
San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak bertan behera geratu dira
Apirilaren 27 eta 28ko ekitaldi guztiak eta maiatzaren 1eko erromeia bertan behera geratu dira koronabirusaren pandemiaren ondorioz.