San Prudentzio 2025
2019/04/26 - 15:07
San Prudentzio egunerako iragarpena: Euririk ez eta eguzkia nagusi Gasteizen
Eguna hodeitsu hasiko bada ere, orduek aurrera egin ahala ostarteak zabaldu eta eguzkia nagusituko da. San Prudentzio santu pixontzi gisa ezaguna bada ere, iragarpenaren arabera, ez du euririk egingo.
2019/04/09 - 20:18
San Prudentzio efektua: Mahaiko 1.006 kide berri aukeratu dituzte Gasteizen
Apirilaren 1ean 2.781 pertsona zozketa bidez hautatu zituen Udalak, baina Hauteskunde-batzordeak pertsona askoren alegazioak onartu ditu.
2019/04/01 - 21:04
Posta bidezko boto eskaerak % 333 egin du gora Araban, sanprudentzioen eraginez
San Prudentzio apirilaren 28an ospatzen da, baina aurten igandea da, eta jaieguna astelehenera pasa dute. Horrela, arabar ugarik zubi luzea izango dute, Maiatzaren Lehena barne.
2018/04/28 - 17:49
San Prudentzio eguneko tradizioko platera: barraskiloak zizekin
Patxi Ezeiza sukaldariarekin Gasteizko azokara joan gara, platera prestatzeko. Zaldiaran jatetxean hilabete daramate jo eta ke barraskilo beteak prestatzen. Bost ordu baino gehagoko prozesua da.
2018/04/27 - 16:27
Gasteiztarrak eta arabarrak festara deituko ditu San Prudentzioren Erretretak
Erretretak hasiera emango die jaiei, eta danborrada etorriko da gero. Egun handian, larunbatean, Armentiako zelaietara helduko da festa.
2018/04/27 - 10:41
Euria egingo du eta tenperatura minimoek behera egingo dute San Prudentzio egunean
San Prudentzio egunean zerua hodeitsu egongo da, euri zaparradak botako ditu, eta, tarteka, ekaitzak izango dira.
2018/04/15 - 22:55
Joselu Anaiak taldea, 2018ko San Prudentzio jaietako pregoilari
Biharko pregoia oso berezia izango dela aurreratu dute taldekideek.
2018/03/07 - 00:03
Joselu Anaiak taldeko kideak izango dira Arabako jaietako pregoilariak
Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak esan du talde arabarra 1978an jaio zenetik "festekin lotuta" egon dela beti.
2017/04/28 - 16:30
Jendea erruz eta giro ederra Armentiako zelaietan
Apirilak 28, San Prudentzio eguna. Huts egin behar ez den zita Armentiako zelaietan arabarrentzat.
2017/04/28 - 15:09
Giro aparta Armentiako zelaietan
Arabarrak euren patroiaren eguna ospatzen ari dira Armentiako zelaietako erromerian. Eguraldi ona lagun, jendetza gerturatu da bertara.
2017/04/27 - 12:42
Santu txizontziak Gasteiz bustiko du
Goizaldean ateri eutsiko badio ere, egunean zehar euria egin lezake. Hotz egingo du, 0 ºC-ko minimoekin. Eguerdian giro epelagoa izango da.
2017/04/20 - 11:26
Estibaliz Ruiz de Azuaren pregoia, 2017ko San Prudentzio jaietan
Estibaliz Ruiz de Azua EiTBko kazetaria izan da 2017ko San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaietako pregoilaria, eta, hori dela eta, berak irakurri du pregoia.
2017/02/21 - 15:49
Estibaliz Ruiz de Azua izango da San Prudentzio jaietako pregoilaria
Arabako Foru Aldundiak kazetariaren lana goraipatu du, landa eremuaren beharrizanei ahotsa emateagatik.
2016/04/28 - 16:18
Milaka arabar hurbildu dia Armentiako zelaietara
Urtero legez milaka arabar hurbildu da Armentiako zelaietara San Prudentzio eguna ospatzera. Erromeria eta jai giro nagusitu dira. Iñigo Urkullu Lehendakaria bertan izan da.
2016/04/28 - 15:23
Giro bikaina Armentiako zelaietan
Milaka arabar eta bisitari gerturatu dira gaur goizean Armentiako zelaietara jai-giro bikainaz gozatzeko asmoz.
2016/04/28 - 13:56
San Prudentzio 2016
Gasteizko Probintzia plazak danborraden erretreta hartu du eta San Prudentzio egunean Armentiako basilikarainoko erromeria herrikoa izaten da.
2016/04/28 - 11:55
'Ya vienen los blusas', Okerrak danborradaren eskutik
'Ya vienen los blusas' Arabako doinurik ezagunenetakoa da eta bart Okerrak danborradak gasteiztar guztiak dantzan jarri zituen pieza honekin.
2016/01/02 - 11:24
Honelakoa izango da 2016ko lan egutegia
Urriaren 7a jai izango da EAEn, lehenengo Jaurlaritzaren 80. urteurrena. Gainera, uztailaren 4a jai izango da Bizkaian, eta irailaren 9a, Gipuzkoan.
2015/04/28 - 22:47
Milaka lagunek San Prudentzioko ohituraz gozatu dute
Arabako erakundeen agintariak ere oinez, prozesioan, hurbildu dira Armentiara. Aurreko urteetan ez bezala, euria ez da oztopo izan astearte honetako festan.
2015/04/28 - 15:22
Giro paregabea, Armentiako zelaietan
Arabarrak San Prudentzio eguna ospatzen ari dira gaur, San Prudentzio eguna. Urtero bezala, erromeria ospatu dute Armentiako zelaietan.