Santu txizontziak Gasteiz bustiko du
San Prudentzio Arabako patroia da, eta bazterrak bustitzeagatik du ospea; hala, askok santu txizontzia deitzen diote. Bada, ospeari zor, aurten euri kontuak izango dira Gasteizen San Prudentzio jaietan.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak apirilaren 28rako prestatu duen iragarpenaren arabera, ateri eutsiko dio goizaldean, eta danborraden erretretak euri barik egin ahalko dituzte Probintzia plazan. Hotz egingo du, eta termometroak 0 ºC-raino jaitsiko dira. Hain justu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du Araban gauerditik 09:00ak arte muturreko tenperatura baxuak eta izotza espero baitituzte.
Egunean zehar, iparraldetik joko du haizeak, eta horrek itsasotik hodeiak eramango ditu barnealdera. Hori horrela, egunaren erdiko orduetan zirimiria egin dezake. Azken orduetan, ordea, ez da prezipitaziorik espero.
Tenperaturei dagokienez, eguerdian aurreko egunetan baino zertxobait gehiago epelduko du, eta beroenak 13-14 ºC-koak izango dira.
dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriteek alerta egoeran mantenduko dute Mediterraneoa asteburuan, aktibo jarraitzen duten hainbat abisurekin
Milaka pertsona kalera atera dira etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzera
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon