Saudi Arabia
2016/01/04 - 10:06
Saudi Arabia eta Iranen arteko tentsioa areagotu egin da
Iranekin zituzten harreman diplomatikoen haustura iragarri du Adel al Jubeir Saudi Arabiako Atzerri ministroak.
2016/01/04 - 08:13
Iranekin zituen harreman diplomatikoak hautsi ditu Saudi Arabiak
Teherango enbaxadari larunbatean egindako erasoan zehar Iraneko arduradunei laguntza hiru aldiz eskatu zieten, baina ez zuten jaramonik egin, Saudi Arabia Atzerri ministroak salatu duenez.
2016/01/03 - 12:37
Saudiek mendekuaren indarra jasango dutela esan du Khameneik
Al Nimr erlijioso xiitaren exekuzioak Saudi Arabiaren aurkako protestak eragin ditu gehiengo xiita duten herrialdeetan.
2016/01/03 - 12:11
Saudi Arabiako Enbaxadari sua eman diote Nimr al Nimren hilketagatik
Hainbat lagunek eraso egin diote Saudi Arabiak Teheranen duen Enbaxadari, Nimr al Nimr buruzagi erlijioso xiitaren exekuzioagatik protesta egiteko.
2016/01/03 - 10:16
Saudi Arabiaren Teherango enbaxadari eraso diote manifestariek
Eraso horren berri ematen duten irudiak eta bideoak zabaldu dituzte sare sozialetan.
2016/01/02 - 13:19
Saudi Arabiak 47 pertsona hil ditu, tartean, buruzagi xiita bat
Nimr al Nimr kleriko xiita ezagunari 2011ko eta 2012ko errebolten buruzagietako bat izatea leporatzen diote.
2016/01/02 - 13:10
Udaberri Arabiarraren buruzagietako bat hilarazi du Saudi Arabiak
2011ko eta 2012ko iraultzetan buru izandako Nimr al Nimr lider xiitarekin batera, beste 47 lagun exekutatu ditu gaur Gobernuak.
2015/12/16 - 12:34
Ensaf Haidar: 'Basakeriari ezetz esateko ausardia eduki du Badawik'
Blogari saudiarabiarraren emazteak jaso du, haren izenean, Europako Parlamentuak emandako Sakharov saria.
2015/10/29 - 21:45
Sajarov saria, Raif Badawi arabiar saudiar blogariarentzat
31 urteko gizona eta 3 seme-alabaren aita, espetxeratuta dago Saudi Arabian. 10 urtera eta 1.000 zigorrada hartzera kondenatu zuten, Estatuaren eta Erlijioaren arteko bereizketa defendatzeagatik.
2015/10/29 - 12:42
Raif Badawi saudiarabiar blogariak irabazi du Sakharov saria
Europako Legebiltzarrak ematen du urtero Kontzientzia Askatasunari aitortzen zaion Sakharov saria.
2015/09/25 - 13:01
Ikerketa abiatu dute Mekako erromesaldian gertatutakoa argitzeko
Jaled al Falij Osasun ministroak "jaramonik egiten ez duten erromesei" egotzi die 717 hildako utzi dituen ezbeharraren errua.
2015/09/24 - 22:51
Gutxienez 700 erromes hil dira Saudi Arabian, Mekako hiri santuan
Erromesaldian zihoazela jende olde erraldoi batek harrapatuta hil dira. Ezbeharra gainera larriagoa izan daiteke, bertan beste 800 lagun inguru zauritu direlako.
2015/09/24 - 13:19
700 erromes hil dira Mekara bidean, jende-olde batek harrapatuta
Zauritutakoak 800 baino gehiago dira. Jendetza pilatuta zegoen gune batera erromes oldea sartu da, eta horrek eragin du hondamendia.
2015/09/11 - 23:16
Ehundik gora hildako garabi bat Mekako meskita gainean erori ondoren
Meskita jendez lepo zegoen istripua gertatu den unean. Azken egunetan ekaitzek eta haize-bolada bortitzek astindu dute Meka, eta litekeena horrek zerikusia izatea ezbeharrean.
2015/09/08 - 10:19
Siriako errefuxiatuak: Non dago elkartasun arabiarra?
Siriako gerraren erantzule zuzenak diren arren, Golkoko herrialde arabiarrek ez dute errefuxiatu siriarrik hartu.
2015/07/25 - 16:03
Koalizioaren hegazkin-eraso batek 55 hildako utzi ditu Yemenen
Saudi Arabiaren koalizioak abiatutako erasoa izan da, Taizeko udalerrian, errebelde hutien aurka, hain zuzen ere.
2015/07/19 - 22:18
57 lagun hil dira Yemenen, hutiek egindako bonbardaketa batean
Halaber, 220 pertsona zauritu dira erasoan.
2015/07/18 - 17:52
Estatu Islamikoko ustezko 431 kide atxilotu ditu Saudi Arabiak
Hala iragarri du Saudi Arabiako Barne ministerioak. Atxilotuak bederatzi nazionalitate ezberdinetakoak dira. Halaber, sei atentatu suizida eta segurtasun indarren kontrako erasoak zapuztu dituzte.
2015/06/07 - 18:43
Berretsi dute blogari batek 1.000 zigorrada hartzeko jasotako epaia
Raef Badaui ekintzaile eta blogaria islam iraindu eta 'moralaren Polizia' kritikatzeagatik zigortu zuten. Zigorradak 20 astetan jasoko ditu.
2015/05/22 - 18:17
Gutxienez 21 hildako eta 100 zauritu atentatu batean, Saudi Arabian
Estatu Islamikoak hartu du bere gain erasoa. Erasotzaileak Bin Imam Ali Abi Talib meskitaren barruan leherrarazi du gerrikoan zeraman lehergailua, eguerdiko otoitzaren garaian.