Saudi Arabia
2015/09/24 - 13:19
700 erromes hil dira Mekara bidean, jende-olde batek harrapatuta
Zauritutakoak 800 baino gehiago dira. Jendetza pilatuta zegoen gune batera erromes oldea sartu da, eta horrek eragin du hondamendia.
2015/09/11 - 23:16
Ehundik gora hildako garabi bat Mekako meskita gainean erori ondoren
Meskita jendez lepo zegoen istripua gertatu den unean. Azken egunetan ekaitzek eta haize-bolada bortitzek astindu dute Meka, eta litekeena horrek zerikusia izatea ezbeharrean.
2015/09/08 - 10:19
Siriako errefuxiatuak: Non dago elkartasun arabiarra?
Siriako gerraren erantzule zuzenak diren arren, Golkoko herrialde arabiarrek ez dute errefuxiatu siriarrik hartu.
2015/07/25 - 16:03
Koalizioaren hegazkin-eraso batek 55 hildako utzi ditu Yemenen
Saudi Arabiaren koalizioak abiatutako erasoa izan da, Taizeko udalerrian, errebelde hutien aurka, hain zuzen ere.
2015/07/19 - 22:18
57 lagun hil dira Yemenen, hutiek egindako bonbardaketa batean
Halaber, 220 pertsona zauritu dira erasoan.
2015/07/18 - 17:52
Estatu Islamikoko ustezko 431 kide atxilotu ditu Saudi Arabiak
Hala iragarri du Saudi Arabiako Barne ministerioak. Atxilotuak bederatzi nazionalitate ezberdinetakoak dira. Halaber, sei atentatu suizida eta segurtasun indarren kontrako erasoak zapuztu dituzte.
2015/06/07 - 18:43
Berretsi dute blogari batek 1.000 zigorrada hartzeko jasotako epaia
Raef Badaui ekintzaile eta blogaria islam iraindu eta 'moralaren Polizia' kritikatzeagatik zigortu zuten. Zigorradak 20 astetan jasoko ditu.
2015/05/22 - 18:17
Gutxienez 21 hildako eta 100 zauritu atentatu batean, Saudi Arabian
Estatu Islamikoak hartu du bere gain erasoa. Erasotzaileak Bin Imam Ali Abi Talib meskitaren barruan leherrarazi du gerrikoan zeraman lehergailua, eguerdiko otoitzaren garaian.
2015/03/28 - 11:55
NBEk aterarazi egin ditu Yemengo hiriburuan dituen langileak
Yemengo Kanpo Arazoetarako ministroak adierazi duenez, "litekeena da" Saudi Arabiak gidatutako nazioarteko koalizioko indarrek esku hartzea herrialdean.
2015/03/27 - 10:33
Yemengo xake taula konplikatua
Yemengo gerra zibila nazioarteko gerra bihurtu da.
2015/03/26 - 11:18
Saudi Arabiak 150.000 soldadu bidaliko ditu Yemenera
Halaber, 100 gerra hegazkin ere bidali ditu, hutien kontrako nazioarteko operazioaren baitan.
2015/03/26 - 09:57
Gutxienez 13 hildako Sanan, Saudi Arabiaren eraso batean
Jaurtigai batek bost etxebizitza bete-betean jo ditu. Dirudienez, Sanako aireportuari eraso egin nahi izan diote, baina ez da bere jomugara iritsi.
2015/01/23 - 16:17
Salam Bin Abdelaziz, Saudi Arabiako errege berria
Bart hil da Abdullah, Saudi Arabiako erregea. Bere anaia Salmanek hartu du haren lekua. Berehala, bere bigarren ondorengoa izendatu du, orain arte Barne ministroa izan den Mohamen Bin Nayaf.
2015/01/23 - 08:28
Abdullah bin Abdulaziz Saudi Arabiako erregea zendu da
Salman anaiordeak (79 urte) hartuko du horren lekua. Pneumonia batek jota hil da Abdullah erregea.
2014/09/13 - 17:21
'Estatu Islamikoaren kontrako operazio militarrak ez dira nahikoa'
AEBko Estatu idazkariaren iritziz, Estatu Islamikoa garaitzeko, taldearen finantzazioa eta Irakera eta Siriara doazen jihadista atzerritarren joan-etorria kontrolatu beharko dira.
2014/04/16 - 14:29
Saudi Arabiak emazteari erasotzeagatik zigortuko ditu gizonak
Saudi Arabiako Gobernuak Kalteen aurkako Babes Legea aurkeztu du. Lege honek emakumeen aurkako indarkeria zigortzen du, eta kartzela-zigorrak eta isunak aurreikusten ditu.
2013/12/16 - 20:01
Herrialde arabiarrak, EAEko ekonomiarentzat gero eta garrantzitsuagoak
Azken hilabeteetan enkargu aipagarriak lortu ditu Euskadik. Mekako abiadura handiko trena eta Airbusek Arabiar Emirerri Batuei salduko dizkien 140 hegazkinen fabrikazioan parte hartuko du.
2013/12/16 - 15:17
Proiektuak partekatzea eskaini die lehendakariak arabiar embaxadoreei
Iñigo Urkullu lehendakaria eta bost sailburu, arabiar herrietako 17 enbaxadorerekin batzartu dira izan ditzaketen egitasmoak aztertzeko.
2013/12/16 - 12:56
Proiektuak 'partekatzea' eskaini die Urkulluk herrialde arabiarrei
Arabiako 17 enbaxadoreri egindako harreran, Euskadiren eredua defendatu du lehendakariak: "Adostasuna eta hitzarmena dira euskal hazkundearen ereduaren oinarria".
2013/11/07 - 13:14
Saudi Arabiako menuetan alkohola aipatzea debekatu dute
Ostalaritzan, alkoholarekin lotutako hitzak ("xanpaina", "ardoa"...) erabiltzea debekatu dute. Legez debekatutako edari alkoholdunen ordezko alkoholgabeak izendatzeko ere ezingo dira erabili hitzok.