Bisita garrantzitsua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Proiektuak 'partekatzea' eskaini die Urkulluk herrialde arabiarrei

Arabiako 17 enbaxadoreri egindako harreran, Euskadiren eredua defendatu du lehendakariak: "Adostasuna eta hitzarmena dira euskal hazkundearen ereduaren oinarria".
Iragarkia
18:00 - 20:00
Proiektuak partekatzea eskaini die lehendakariak arabiar embaxadoreei

Euskal enpresei mesede egingo dielakoan, proiektuak 'partekatzea' eskaini die Iñigo Urkullu lehendakariak arabiar herrialdeei. Izan ere, horren esanetan, Euskal Autonomia erkidegoa "akordioen irla da", eta, hain justu, "adostasuna eta hitzarmena dira euskal hazkundearen ereduaren oinarria".

Urkulluk Leioako Artatza Jauregian harrera egin die Arabiako herrialdeetatik etorritako 17 enbaxadoreei, eta mezu hori helarazi die bertan. Harreraren ondotik, bilera egin dute Eusko Jaurlaritzako bost sailburuk eta Arabiar Estatuen Ligako enbaxadoreek, negozio aukerak aztertzen jarraitzeko.

"Arabiar herrialdeekin enpresa-proiektuak partekatzeko prest dago Euskadi. Akordioen irla gara. Adostasuna eta hitzarmena dira euskal hazkundearen ereduaren oinarria", agertu du lehendakariak.

Urtebete da gaur Urkullu Ajuria Enera heldu zela, eta ordutik dagoen "adostasun giroa" azpimarratu du lehendakariak: "Anbizio handiko 12 akordio lortu ditugu erakunde eta alderdiekin, eta egonkortasuna eman diote Euskadiri".

Aljeria, Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Kuwait, Qatar, Maroko, Libia, Egipto eta Jordaniako enbaxadoreak etorri Euskadira. Harreraren ostean, Eusko Jaurlaritzako bost sailburu batu dira batzarrera: Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua; Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua; Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua; Jon Darpon Osasun sailburua; eta Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X