Hutien kontrako operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Saudi Arabiak 150.000 soldadu bidaliko ditu Yemenera

Halaber, 100 gerra hegazkin ere bidali ditu, hutien kontrako nazioarteko operazioaren baitan.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Gutxienez 13 hildako Sanan, Saudi Arabiaren eraso batean

Saudi Arabiako Armadak ehun gerra hegazkin eta 150.000 soldadu bidaliko ditu Yemenera, hutien kontrako nazioarteko operazio militarraren baitan, Al Arabiya telebista kateak berri eman duenez.

Aipaturiko hedabidearen esanetan, operazio horretan partzen ari dira Arabiar Emirerri Batuetako, Kuwaiteko, Bahraingo, Qatarreko, Jordaniako, Marokoko, Egiptoko eta Pakistango hegazkinak. Gainera, Egiptok eta Pakistanek itsas armadako kideak ere bidali dituzte. Bestalde, Egipto, Pakistan eta Sudan balizko lurreko operazio militarrean parte hartzeko prest agertu dira.

Hutiak eta Ali Abdula Sale Yemengo presidente ohiaren aldeko indarrak Aden hirira gerturatzen hasi ziren atzo, hain zuzen ere, Abdo Rabbu Mansur Hadi egungo presidentea dagoen tokira. Izan ere, Sana hiriburutik ihes egin zuenetik bertan ezkutatu da.

Saudi Arabiak AEBn duen enbaxadoreak baieztatu du nazioarteko operazioaren hasiera. Adel al Yubeir enbaxadorearen arabera, operazio militarraren helburua Hadiren Gobernu legitimoa babestea eta defendatzea da.

Reuters albiste agentziari egindako adierazpenetan, Al Yubeirrek adierazi du hamar herrialdek osatzen dutela nazioarteko koalizioa eta AEB ez dagoela horien artean.

Hala ere, Etxe Zuriak baieztatu du Barack Obama presidenteak baimena eman duela operazio militarrari "inteligentzia eta babes logistikoa" emateko.

Bestalde, hutien goi kargudun batek gerra deklaraziotzat jo du operazio militarraren hasiera.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X