Sekretu Ofizialen Legea
2024/10/08 - 20:22
Zabalzaren kasuari gardentasuna emateko konpromisoa hartu du Bolañosek, segurtasunari eragiten ez badio
Hala erantzun dio ministroak Uxue Barkosi (Geroa Bai), Defentsa Ministerioak Inteligentzia Zentro Nazionalaren dokumentazioa desklasifikatzeko asmoa duela jakin ostean egin dion galderari.
2024/03/20 - 12:39
Sekretu Ofizialaren Legearen erreformaren alde ''zorroztasunez'' lan egiteko deia egin dio Bolañosek EAJri
Felix Bolaños Presidentetzarako eta Memoria Demokratikorako Espainiako ministroak horrela erantzun dio Aitor Esteban EAJren diputatuak Diputatuen Kongresuan egindako galderari.
2022/08/30 - 20:48
Informazio Sailkatuaren Legea hobetzeko eta behartutako desagertzeak argitzeko eskatu du Foro Sozialak
Foro Sozial Iraunkorrak gogora ekarri du Ipar Euskal Herrian 70eko eta 80eko hamarkadetan desagertutako zazpi pertsonaren kasuak oraindik argitu gabe daudela. Ildo horretan, azpimarratu du "biktima guztientzat" dela ezinbestekoa egia jakitea.
2022/08/04 - 13:10
Patxi Lopez, energia aurrezteko dekretuaren inguruan: "Denok batera borrokatu behar dugu"
PSOEren bozeramaileak Kongresuan Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean adierazi du, sekretu ofizialen legearen harira, ez dagoela GALekin "arduratuta", izan ere, "epaituta eta kondenatuta" daude.
2022/08/03 - 20:54
Patxi Lopez: 'Ona litzateke 90eko hamarkadan ETAko komandoak atxilotzen lagundu zutenen izenak argitaratzea?'
Patxi Lópezek esan du ez duela batere kezkatzen GALeko dokumentuak desklasifikatzeak, baina zalantzan jarri du ETAko kideak atxilotu zituzten agenteen berri ematea.
2022/08/02 - 19:24
GALi eta O-23ari buruzko agiriak desklasifikatzearen alde agertu da Robles
Espainiako Gobernuko Defentsa ministroaren arabera, Sekretu Ofizialen Lege berria "guztiz beharrezkoa" da, "ezagutza" eta "gardentasuna" bultzatzen dituelako.
2022/08/02 - 17:52
Espainiako Gobernuak abian jarri du sekretu ofizialen legearen aurreproiektua
Informazio klasifikatuen legearen aurreproiektua aurrera ateratzeko Espainiako gobernuak babesak beharko ditu, hala ere, Margarita Robles Defentsa ministroak uste du ahalik eta babes handiena lortuko dutela. GAL eta Estatu kolpe saiakeraren dokumentuak desklasifikatzearen alde agertu da ministroa.
2022/08/02 - 00:32
EAJk uste du sekretu ofizialen legea "berandu datorrela", eta EH Bilduk "inpunitatea betikotuko duela"
"Albiste ona da, baina berandu dator, oso berandu", azpimarratu dute jeltzaleek. Aurreproiektua zuzentzea eskatu dio EH Bilduk Espainiako Gobernuari "emandako hitza betetzen ez duelako, ezta eskakizunei erantzun ere".
2022/08/01 - 23:42
Horrelakoa da Espainiako Gobernuak onartutako sekretu ofizialen legearen aurreproiektua
Goi sekretuak desklasifikatzeko 50 urteko epemuga ezarriko du, baina beste 15 urtez luzatzeko aukera ere, sekretua 40 urte (10 urtez luzatzeko aukera), informazio konfidentziala 7 urtetik 10era eta informazio mugatua 4 urtetik 6ra.
2022/08/01 - 20:04
Agiri ofizialak desklasifikatzeko epeak eta pausoak beste estatu batzuetan
Dokumentu ofizialak publiko egiteko epearen inguruan ez dago estatu guztien adostasunik: segurtasunarentzako garrantziaren menpe dago dena.
2022/08/01 - 09:51
Sekretu ofizialak gutxienez 50 urtean klasifikatuta mantentzea proposatu du Espainiako Gobernuak
Gaur-gaurkoz, mugagabe gorde daitezke klasifikatuta. Ministroen kontseiluak gaur onartzekoa duen proiektuaren arabera, Defentsa Ministerioak Presidentetza Ministerioari eskuordetuko dio agiri klasifikatuen ardura.
2022/07/13 - 18:22
Espainiako Gobernuak Sekretu Ofizialen Lege aurreproiektua hilabete honetan onartuko du
Aitor Esteban EAJko bozeramaileari erantzuteko txandan iragarri du Pedro Sanchezek. "Konpromisoa aurreproiektua uztailean onartzea da", azpimarratu du Espainiako gobernuburuak.
2022/05/26 - 12:43
Pedro Sanchezek sekretu ofizialen lege berria eta CNIren kontrolaren erreforma iragarri ditu
Pedro Sanchezen ustez, "atzeraezina" da informazio sailkatuari buruzko lege berri bat onartzea, oraingoa 1968koa baita, eta azpimarratu du CNIren kontrol judizialaren erreformarekin are berme gehiago egongo direla pertsonen eskubide indibidualentzat.
2022/05/26 - 12:40
CNIan kontrolak areagotu eta sekretu ofizialen legea aldatzea proposatu du Sanchezek
Pedro Sanchezek agerraldia egin du Kongresuan, 'Pegasus' programa informatikoaren bidez egindako espioitza kasuei buruz azalpenak emateko. Ziurtatu duenez, Gobernu espainiarrak ez du "CNIaren operazioei buruzko erabakirik hartu, eta ez du egingo".
2022/05/10 - 17:20
CNIko zuzendaria kargutik kentzea nahikoa ez dela esan dute Sanchezen Gobernua sustengatzen duten alderdiek
Kataluniako Gobernuak ere adierazi du Paz Estebanen kargugabetzea ez dela nahikoa eta iragarri du akusazio partikular gisa aurkeztuko dela Auzitegi Nazionalean abiatutako prozesu judizialean.
2022/05/10 - 13:00
Paz Esteban CNIko zuzendaria kargutik kendu du Espainiako Gobernuak
Kargu-uztea Espainiako Gobernuko presidenteari eta Margarita Robles Defentsa ministroari egindako entzuketen polemikaren ondoren gertatu da. Orain arte Defentsako Estatu idazkaria izan den Esperanza Casteleiro CNIko zuzendari berria izendatu dute Estebanen ordez.
2022/05/05 - 19:27
"Atzerriko herrialdeak edo Estatuko beste erakunde batzuk" jo ditu "errudun" Estebanek, Rufianen arabera
Kongresuko Gastu Erreserbatuen Batzordean egindako bileratik atera berritan, ERCk Kongresuan duen bozeramaileak adierazi du "ziurrenez" Espainiako Gobernuko "goi-kargudun" gehiago zelatatu dituztela.
2022/05/05 - 16:34
CNIz gain, entzuketen egiletzat beste herrialde batzuk edo Estatuko zenbait erakunde jo ditu Rufianek
Eta CNIko zuzendariak Estatuko beste erakunde batzuei buruz hitz egiten duenean, "Barne Ministerioa seinalatzen ari da", ziurtatu du Rufianek komunikabideen aurrean, batzordea amaitu ostean egindako adierazpenetan.
2022/05/05 - 15:16
Bukatu da CNIko zuzendariaren agerraldia sekretu ofizialen batzordean
Paz Estebanek espioitza politikoen inguruko azalpenak eman ditu Kongresuan. EH Bilduk eta alderdi independentista kataluniarrek ez zuten ezer argitzerik espero, edukiaren izaera sekretua eta batzordearen "opakutasuna" dela eta.
2022/05/05 - 12:10
Paz Esteban agerraldia egiten ari da Kongresuan, espioitza kasuei buruzko azalpenak emateko
Sekretu ofizialen batzordea Paz Esteban CNIko zuzendariaren agerraldiarekin hasi da Kongresuan. ERCk eta EH Bilduk espioitza nork agindu zuen jakin nahi dute, baina ez dute "itxaropen handirik" saioan.