Diputatuen Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak Sekretu Ofizialen Lege aurreproiektua hilabete honetan onartuko du

Aitor Esteban EAJko bozeramaileari erantzuteko txandan iragarri du Pedro Sanchezek. "Konpromisoa aurreproiektua uztailean onartzea da", azpimarratu du Espainiako gobernuburuak.
Artxiboko irudia: EITB Media
Artxiboko irudia: EITB Media

Espainiako Gobernuak Sekretu Ofizialen Lege berriko aurreproiektua uztaila bukatu baino lehen onartuko du Espainiako Gobernuak, Pedro Sanchez presidenteak Nazioaren egoerari buruzko Eztabaidan, Kongresuan, iragarri duenez.

Aitor Esteban EAJko bozeramaileari erantzuteko txandan esan du Pedro Sanchezek. Legedia berritzeko Espainiako Gobernuaren konpromisoa gogora ekarri dio Estebanek Sanchezi Ganberan. Jeltzaleen aspaldiko eskakizuna da.

Maiatzaren 26an araudi berria iragarri zuen Exekutiboko presidenteak, Inteligentzia Zentro Nazionaleko (CNI) kontrol judizialaren legea erreformatzeko planaren berri eman zuenean; Pegasus sistemaren bidez Kataluniako politikari independentistak zelatatu dituztela jakin ondoren.

"Konpromisoa aurreproiektua uztailean onartzea da", azpimarratu du Sanchezek. Testua azken fasean dagoela erantsi du agintariak.

UPk PSOEri "zintzotasuna" eskatu dio

Sanchezen ahotan, lege berriaren xedea agiri konfidentzialen desklasifikazioa ordenamendu juridikora eta nazioarteko estandarretara egokitzea da.

"Demokrazia aurreratuenen mailan jarriko gaitu, EBren eta NATOren araudiak eta gure herriak sinatutako nazioarteko itunak betez", nabarmendu du presidenteak.

Bestalde,  Jaume Asens Unidas Podemoseko talde parlamentarioaren presidenteak PSOEri "zintzotasuna" eskatu dio, Sekretu Ofizialen Legeko erreforma elkarrekin egiteko; "sekretismoarekin" aurrera eramaterik ez dagoelako.

En Comu Podemeko buruzagiak Sanchezen "norabide aurrerakoia" txalotu du, baita Espainiak "anomalia demokratiko" bat zuzentzea ere. Indarrean dagoen Sekretu Ofizialen araudia (1968) diktadura garaian onartu zuten, gogorarazi duenez.

Hori bai, Koalizio Exekutibo bat diren heinean, lege proiektua "sekretismoarekin" egiterik ez dagoela uste du. Horregatik, "zintzotasuna eta elkarlana eskatzen dugu", azpimarratu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X