Sekretu Ofizialen Legea
2022/05/02 - 11:30
Denis Itxaso, Pegasus auziaz: "Azalpenak entzun gabe dimisioak eskatzea ez da oso logikoa"
Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak espero du Sekretu Ofizialen Batzordean emango diren azalpenak inbestidurako alderdientzat "nahikoak" izatea. Denis Itxasoren arabera, Espainiako Gobernuak garrantzi handia ematen dio inbestidurako blokeari, baina PPrekin negoziatzeari uko egin gabe.
2022/04/28 - 22:22
ERCko, EH Bilduko, Juntseko eta CUPeko diputatuak sekretu ofizialen batzordean egongo dira
Kongresuak blokeatuta egon den sekretu ofizialen batzordea berraktibatu du. Bertan hitz egingo da, besteak beste, espioitza auziari buruz. Eta lehen aldiz, EH Bilduk eta ERCk parte hartuko dute.
2022/04/28 - 18:38
ERCk, EH Bilduk, JxCATek eta CUPek sekretu ofizialen batzordean parte hartzea onartu du Kongresuak
Behe Ganberak gehiengo osoz eratu du lantaldea, bi urtez baino gehiagoz blokeatuta egon eta gero.
2022/04/26 - 15:47
ERCk edo EH Bilduk sekretu ofizialen batzordean parte hartzeari bide emango dio Espainiako Gobernuak
Meritxell Batet Kongresuko presidenteak ebazpena aurkeztu du batzorde horretan parte hartzeko beharrezkoa den gehiengoa aldatzeko. Gehiengo osoarekin nahikoa izatea du helburu Batetek.
2022/04/25 - 12:50
Sekretupeko dokumentuak desklasifikatuko ditu Espainiako Gobernuak, ikerketan "erabat laguntzeko"
Felix Bolaños espainiar Estatuko Presidentetzako ministroak nabarmendu duenez, Espainiako Gobernua "lanean" ari da gertatutakoa argitzeko, eta Kataluniako Gobernuaren "konfiantza berreskuratzea" da orain garrantzitsua.
2022/04/24 - 17:16
Sekretu ofizialen komisioa eratuko duela iragarri du Espainiako Gobernuak
Espainiako eta Kataluniako gobernuen arteko gaurko bileran, Felix Bolaños espainiar Estatuko Presidentetzako ministroak iragarri du barne kontrol bat irekiko dutela CNIn, eta baita sekretu ofizialen komisioa eratu ere. Generalitateak, bere aldetik, uste du erantzun hori "ez dela nahikoa".
2022/04/24 - 16:18
Ustezko espioitzaren inguruko CNIren "barne kontrola" iragarri du Bolañosek
Laura Vilagará kontseilariak, bere aldetik, Bolañosek bileran emandako erantzunak "eskasak, lausoak, zehaztugabeak eta zalantzazkoak" izan direla esan du, eta CNIren barne ikerketa batek ez diela berme handirik ematen zehaztu du.
2022/04/22 - 12:25
Espioitza ikertzeko Sekretu Ofizialen Batzordea martxan jartzeko eskatu du Fanjulek
PPko diputatuak ez du uste beste ikerketa batzorde bat behar denik. EAEko PPren balizko berritze batez galdetuta, Iturgaizek "hala nahi badu behintzat", presidente berriro hautatzeko "denon babesa" izango duela azpimarratu du.
2022/04/20 - 17:22
Sekretu Ofizialen Legea, lege anakronikoa garai berrietan
Sekretu Ofizialei buruzko 9/1968 Legea da, gai batzuk "sailkatu" edo "erreserbatu" izaera emateko bide eman eta, hain zuzen, CNIren jarduera babesten duena.
2022/04/19 - 16:48
Espainiako Gobernuak dio ez duela Pegasusen auzian "ezkutatzeko ezertxo ere"
Espainiako Estatuaren zuzenbide-izaera demokratikoa azpimarratu du Espainiako gobernu-bozeramaileak. Ez du baieztatu, ez ukatu, CNIk Pegasus sistema erabili duenik, "badira legez, sekretupean tratatu behar diren gaiak", esan du.
2022/03/09 - 10:48
Epaitegiek eskatzen badute, Gobernuak Zabalzari buruzko dokumentuak desklasifikatuko dituela esan du Sanchezek
Aitor Esteban EAJko diputatuak Espainiako Gobernuko presidenteari gogorarazi dio Mikel Zabalzaren auzia "behar bezalako oinarririk gabe" itxi zela Administrazioak uko egin ziolako dokumentuok erakusteari.
2022/03/09 - 10:45
Sanchez: ''Agintari judizialak eskatuz gero, Mikel Zabalzaren inguruko dokumentuak desklasifikatuko ditugu''
Aitor Estebanek (EAJ) Espainiako Gobernuko presidenteari gogorarazi dio Mikel Zabalzaren kasua argitu gabe itxi zela, Administrazioak dokumentu horiek erakusteari uko egin ziolako.
2021/12/06 - 15:34
Espainian izandako gobernuek ez dute Sekretu Ofizialen Legea erreformatzeko aurrerapausoa eman
Espainiako Kongresuak duen erronka garrantzitsuenetako bat Franco diktadoreak sortutako Sekretu Ofizialen Legea berritzea da. Arau horren baitan, gobernuak edo armadak erabakitzen dituen sekretu bereziak bizitza osorako izan daitezke.
2021/07/20 - 18:11
Memoria Demokratikoaren Legea onartu du Espainiako Gobernuak
Primo de Riveraren gorpuzkiak Erorien Haranetik aterako dituzte eta Francok emandako tituluak kenduko dituzte. Eusko Jaurlaritzak Sekretu Ofizialen Legea erreformatzea eskatu du eta elkarteek ohartarazi dute frankismoko krimenak ez direla ikertuko.
2020/06/23 - 20:58
Sekretu Ofizialen Legea erreformatzeko proposamena tramitatzea onartuko du Kongresuak
Ekimen horren bidez araudia aldatu nahi dute, besteak beste, Trantsizioari, 1981eko estatu-kolpe saiakerari edo GAL taldearen sorrerari buruzko dokumentuak argitara ateratzeko.