Sekretupeko dokumentuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sekretu Ofizialen Legea erreformatzeko proposamena tramitatzea onartuko du Kongresuak

Ekimen horren bidez araudia aldatu nahi dute, besteak beste, Trantsizioari, 1981eko estatu-kolpe saiakerari edo GAL taldearen sorrerari buruzko dokumentuak argitara ateratzeko.
Antonio Tejero guardia zibila 1981eko estatu-kolpe saiakeran, Kongresuan.
Antonio Tejero guardia zibila 1981eko estatu-kolpe saiakeran, Kongresuan.

Sekretu Ofizialen Legea erreformatzeko lege-proposamena aurkeztu du EAJk Espainiako Kongresuan eta ekimena tramitatzea onartuko dutela iragarri dute PSOEk, Unidas Podemosek, ERCk, EH Bilduk, JxCatk, Mas Paisek eta CUPek.

Aurrez, beste bi alditan onartu du Kongresuak lege hori erreformatzea, baina ondoren tramiteak behin eta berriro atzeratu zituzten eta proposamena inoiz ez da gauzatu.

Aitor Esteban EAJko Kongresuko bozeramaileak azaldu duenez, sekretupean dauden dokumentuak gehienez 35 urteko epean ezagutaraztea proposatzen dute. Paper erreserbatuen kasuan epe hori 10 urtekoa izango litzateke.

Horrela, bada, hainbat dokumentu publiko egin beharko lituzkete, tartean, Trantsizio garaikoak, 1981eko otsailaren 23ko estatu-kolpe saiakerari buruzkoak edota GAL taldearen sorrerari lotutakoak.  

Gizarte demokratiko batean "gardentasuna" ezinbestekoa dela eta jendarteak informazio horren berri izan behar duela azpimarratu du Estabanek.

Hortaz, EAJk uste du legea aldatu egin behar dela sekretupean gordetako dokumentuei epemuga bat ezartzeko: 25 urtekoa sekretu ofizialen kasuan eta 10 urtekoa paper erreserbatuei dagokienez.

Ministroen Kontseiluak aukera izango luke agiri sekretuak beste 10 urtez gordeta mantentzea erabakitzeko.  Halaber, organo horren esku egongo litzateke gai jakin bati buruzko txostenak sekretupean gordetzea edo publiko egitea erabakitzea.

Egun, eskumen hori Espainiako Gobernuak eta Estatu Nagusien Batzordeak; eta paperak argitaratzeko erabakia sekretupean gordetzea erabaki zuen erakundearen esku dago soilik.  

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X