Sexu erasoak
2024/07/31 - 17:45
24 urteko gazte bat atxilotu dute Algortako jaietan izandako bi sexu-erasorekin zerikusia duelakoan
Algortako mugimendu feministak deituta, elkarretaratzea egin dute arratsaldean, jaietako 'puntu morean' salatutako sexu-erasoen aurka protesta egiteko.
2024/07/29 - 12:53
31 urteko gizon bat atxilotu dute Tuterako jaietan bi emakumeri ukituak egiteagatik
Zerbitzutik kanpo zeuden bi agentek atxiki zuten gizonezkoa, agenteak iritsi bitartean. Bestalde, beste gizon bat atxilotu dute udalerri horretan bertan, genero-indarkeriako delitu bat egotzita, bikotekide ohiari eta bi seme-alabaren amari erasotzeagatik.
2024/07/28 - 18:52
Aske utzi dute Garesen sexu-erasoa egitea leporatuta atxilotutako gizona
Biktimak ez du salaketarik jarri oraindik, eta epaileak ez dio kautelazko neurririk ezarri atxilotuari. Foruzaingoak gertatutakoa ikertzen jarraitzen du.
2024/07/28 - 14:17
Aisialdiko lokal batean eraso sexista jasan duela salatu du emakume batek Garesen
Foruzaingoa "oraindik zehazteke" dauden gertakari batzuk ikertzen ari da. Erasoa larunbat goizaldean jazo da, Garesko aisialdirako lokal batean. Herriko jaiak ospatzen ari dira egunotan bertan.
2024/07/24 - 21:42
Alaba adingabeari sexu erasoak egiteagatik bikote bati ezarritako 12 urteko zigorra berretsi dute
EAEko Auzitegi Nagusiko Arlo Zibil eta Penaleko Salak zigortutakoen errekurtsoak baztertu ditu, eta Bizkaiko Auzitegiak ezarritako kondena berretsi du. Aitaordeak bikotekidearen alabari eraso zion, horrek 10 eta 11 zituenean. Amak bortxaketak "baimendu" zituela ebatzi du Auzitegiak.
2024/07/18 - 19:00
Zazpi emakumek Pierre abadeak, Emauseko Trapuketarien sortzaileak, egindako sexu-erasoak salatu dituzte
Emaus Gizarte Fundazioak babesa adierazi die biktimei, eta "gogor" gaitzetsi ditu edozein motatako botere-abusuak, akusazioak argitara atera ostean.
2024/07/18 - 13:29
Elkarretaratzea deitu dute Santurtzin, festetan izandako sexu erasoa salatzeko
12:00etan izango da festetako lehen asteburuan jasandako sexu erasoa salatzea helburu duen kontzentrazioa.
2024/07/18 - 11:50
Gizonezko bat atxilotu dute Tuteran kirol-instalazio batean hainbat emakumeri musu ematen saiatzeagatik
58 urteko gizonezkoa Tuterako Udaltzaingoak atxilotu zuen asteazken arratsaldeko 18:00etan.
2024/07/17 - 15:40
Santurtzin emakume bati egindako sexu erasoaren ustezko egileak atxilotu dituzte
19 eta 21 urteko bi gizonezko dira atxilo hartutakoak. Barakaldon eta Muskizen atzeman zituen Ertzaintzak, asteartean.
2024/07/17 - 13:09
Sanferminetan Logroñoko neska bati egindako sexu erasoa ikertzen ari dira
Biktima, 26 urteko neska, Iruñera joan zen hilaren 9an jaiaz gozatzera. Ustezko erasotzailea Logroñoko beste gazte bat da, eta duela lau bat urtetik elkar ezagutzen zuten.
2024/07/15 - 15:30
''Sexu erasoen aurrean eta mugimendu feministaren gidaritzapean, Iruña mobilizatu da''
Sanferminetako balorazioa egin du Joseba Asiron Iruñeko alkateak. Sexu-erasoei dagokionez, aurtengo jaietan 24 salaketa izan dira, eta ustezko erasotzaileetako 23 atxilotu dituzte. Asironen hitzetan, genero-indarkeria "gizarte osoari dagokion arazo bat da".
2024/07/15 - 14:04
Zupiria: ''Atestatua zabalik dago eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du''
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak azpimarratu duenez, "emakumeei errespetua zor zaie, giza eskubideen oinarrizko kontua baita", eta giza eskubideen edozein urraketa salatzera animatu du, "hori baita ikertzeko eta horren aurka borrokatzeko bide bakarra".
2024/07/15 - 11:09
Sexu-eraso bat salatu dute Santurtziko jaietan
Sexu-eraso batekin amaitu dira Karmengo jaietako lehen asteburua. Oraingoz, Ertzaintzaren esku jarraitzen du ikerketak.
2024/07/14 - 16:08
Baionako bestetan izandako sexu-erasoak gaitzesteko elkarretaratzea egin dute
Ipar Euskal Herriko Itaia mugimendu feministak salatu duenez, Baionako jaiak hasi zirenetik 11 eraso zenbatu dituzte, "bortxaketa ahaleginak, eraso fisikoak eta ahozko erasoak tartean". Azken egunean bakarrik, bi sexu-eraso salatu dituzte.
2024/07/13 - 15:41
Pertsona bat atxilotu dute Iruñean, sexu-eraso bat egotzita
Atxilotua beharrezko eginbideak betetakoan eramango dute epailearen aurrera. Bestalde, ostiral honetan salatutako beste sexu-eraso bat ikertzen ari dira. Sanferminetan izandako sexu-erasotzaile gehienak identifikatu eta atxilotu dituzte jada.
2024/07/13 - 12:42
Sanferminetako eraso sexisten aurrean ''aski da'' oihukatu dute ehunka pertsonak
Ehunka pertsona bildu dira ostiral honetan Iruñeko Gazteluko plazan, sanferminetan izandako eraso sexistak gaitzesteko, eta emakumeen "eskubideen urraketa" salatzeaz gainera, erasoen aurrean herritarrek emandako erantzuna txalotu dute.
2024/07/12 - 20:10
Bizkaiak sexu-erasoen biktimak artatzeko zentro bat ireki du Bilbon
Abenduan, beste zentro batek ireki zituen ateak, baina ez da iragarri haren kokapena. Bi zentroek arreta psikologiko indibiduala, aholkularitza soziojuridikoa, arreta soziala eta itzulpen-zerbitzua eskainiko diete biktimei. Zentroek eguneko 24 orduetan funtzionatuko dute, asteko egun guztietan.
2024/07/11 - 18:19
Sexu-eraso bat izan da Baionako besten lehen gauan
Prefekturak azaldu duenez, biktima larrialdi zerbitzuetan artatu dute. Bestalde, Itaia mugimendu feministak baieztatu duenez, festetarako espresuki jarritako babesgunean, beste bi emakumeren aurkako eraso fisikoak salatu dituzte.
2024/07/11 - 13:49
Tratu txar eta sexu erasoagatik ezarritako zigor bat baliogabe utzi dute, epaimahaia partziala izan zelakoan
EAEko Auzitegi Nagusiaren Arlo Zibil eta Penaleko Salak epaiketa berriro egitea agindu du. Gizonari 11 urteko kartzela zigorra ezarri zioten bikotekideari tratu txarrak ematea eta sexu erasoa egitea egotzita. Salaren iritzian, epaimahaiko bost epaileetatik bi ez ziren inpartzialak izan.
2024/07/11 - 12:50
Gizon bat atxilotu dute sanferminetan 15 urteko neska bati sexu erasoa egitea egotzita
Zehazki, Gaztelu Plazan adin txikiko neskato bati ukituak egiteagatik atxilotu dute.