Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emakume bati sexu-erasoa egiteagatik

Gertakariak asteazkenean izan ziren, 20:00etan, Arabako hiriburuko Arriaga auzoan. Epailearen aurretik igaro ondoren, aske utzi dute.

Ertzaintzak 40 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizen, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik.

Gertakariak asteazkenean izan ziren, 20:00etan, Arabako hiriburuko Arriaga auzoan. Gizonak ukituak egin zizkion emakumeari, haren baimenik gabe.

Gizona ostegunean eraman dute epailearen aurrera, eta honek aske uzteko agindua eman du.

Azken hamar egunetan sei sexu-eraso salatu dira Arabako hiriburuan, eta bi gizon espetxera bidali dituzte, behin-behinean.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X