Sindikatuak
2025/03/10 - 08:28
Albiste izango dira: Lehendakariaren bidaia, medikuen greba Nafarroan, Hondarribiko surf irakasleari epaiketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/09 - 18:16
Medikuak grebara itzuliko dira Nafarroan, lan-hobekuntzak eskatzeko
Nafarroako Medikuen Sindikatuak greba egiteko aldarrikapen asko dituen arren, medikuentzat lehentasunez negoziatu beharreko bi gai daude: "lan-gainkarga" eta "lan-baldintza guztiak hobetzea".
2025/03/06 - 18:44
Basauriko 30 bat bizilagun hotel batean "itxi" dira etxebizitza duina lortu arte
Urtarrilaren 31ko suteak kaltetutako bizilagunak dira. Basauriko Udalak azpimarratu du ez diela etxebizitza iraunkorrik emango, "eskubide hori ez" dagokielako. Alokairurako 2.640 euro eskaini dizkiete, eta bizilagun batzuk ukatzen ari dira laguntza hori.
2025/03/03 - 19:54
Martxoaren 3ko biktimen elkartea eta sindikatuak kalera atera dira ''faxismoaren aurka''
Martxoaren 3ko biktimen elkarteak eta ELA, LAB, Steilas eta ESK sindikatuek deituta manifestazioa egin dute arratsaldean Gasteizen, "Faxismoaren aurrean antolatu, eskubide sozialak borrokatu" lelopean.
2025/03/02 - 12:53
SATSE: ''Osasun itunak neurriak ekartzea eta etorkizunari begiratzea espero dugu'
Amaia Mayorrek, Osakidetzan ordezkari gehien dituen sindikatuaren bozeramaileak, esan du Osasun Mahaiak ituna egitea espero duela, eta ondoren "agintariei" egokituko zaiela gauzatzea. (JATORRIZKOA GAZTELERAZ)
2025/02/27 - 14:53
Sindikatuek "egiazko" negoziazioa eskatu diote Hezkuntza Sailari eta ez dute baztertzen greba gehiago egitea
EAEko hezkuntza publikoko irakasleen grebak % 75eko jarraipena izan du Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuen arabera. Eusko Jaurlaritzak, berriz, % 48ra apaldu du jarraipenaren zenbatekoa.
2025/02/27 - 12:44
Loli Garcia ez da CCOO Euskadiren buru izateko aurkeztu, eta Santi Martinez adostutako hautagaia izango da
Euskadiko CCOOren idazkari nagusiak iragarri du ez dela sindikatua hirugarren agintaldiz zuzentzeko hautagai izango, eta adierazi du Ekintza Soziopolitikoko eta Komunikazioko egungo arduraduna dela sindikatua zuzentzeko adostutako hautagaia.
2025/02/26 - 20:00
EHNE: "Otsoa Nafarroatik gero eta gertuago dago"
Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunak jakin duenez, beste otso bat agertu da Larhun mendiaren inguruetan, Lapurdiko mugan eta itsasotik kilometro gutxira.
2025/02/26 - 09:18
Gaurko eta biharko deitutako grebei eutsi diete sindikatuek, Hezkuntzaren azken proposamena baztertuta
Steilas, LAB, ELA eta CCOOren aburuz, zirriborroak ez die euren eskariei erantzuten, eta hala, lanuzteak mantendu dituzte. 27.000 irakasle daude grebara deituta, eta manifestazioak, hiru hiriburuetan (11:30ean).
2025/02/25 - 18:01
Sindikatuek elkarretaratzea egin dute, ''EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita'' lelopean
EITBko zuzendaritza-postuak hautatzeko prozesuetan euskararen ezagutzaren eskakizunak betetzeko deia egin dute EITBren Bilboko egoitza atarian bildutakoek.
2025/02/25 - 12:32
Euskotreneko segurtasun-langile bati eraso egin diote Zornotzako tren geltokian
CCOO sindikatuak astelehen goizean gertatutako "eraso bortitza" salatu du. Erasoaren ondorioz, biktima Galdakaoko Ospitalera eraman dute.
2025/02/24 - 14:55
EAEko sindikatuek beste bilera bat deitu dute gutxieneko soldata propioa patronalarekin negoziatzen saiatzeko
ELA, LAB, Steilas, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek beste batzar bat deitu dute martxoaren 20rako Euskadirako gutxieneko soldata propio bat Confebaskekin negoziatzen saiatzeko. Horien aburuz, EAEko gutxieneko soldatari buruz egindako proposamenak berme juridiko guztiak ditu.
2025/02/21 - 17:11
LABek eta EHI eta EIB patronalek hitzarmen berria sinatu dute, ikastoletan soldatak % 15,3 igoko dituena
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastoletarako lan-hitzarmenaren sinadurak amaiera eman dio sindikatuak 2022an EHI eta EIBrekin hasitako "negoziazio-bide luzeari".
2025/02/19 - 12:21
Ertzaintzaren hitzarmenaren akordioa ''lehenbailehen'' ixtea espero du Zupiriak
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzak Segurtasun sailburuaren hitzetan, negoziazioa "oso aurreratuta" dago, eta "letra txikia" adostea falta da. Behin hori eginda, gehiengo sindikalak akordioa "lehenbailehen" ixtea espero du.
2025/02/17 - 14:31
Lanuzteak deitu dituzte Talgon, Renfek ezarritako isunarengatik langileen soldatak jaitsi egingo direlako
Eskatutako trenak agindutako epean ez egiteagatik 116 milioi euroko isuna ordaindu beharko dio tren ekoizleak Renferi. Ondorioz, langileek 10 milioi euro gutxiago jasoko dutela kalkulatu du CSIF sindikatuak.
2025/02/15 - 21:06
ELAk lanuzteak hasi ditu Donostiako eta Irungo zenbait aparkalekutan 4 kaleratze izan direla salatzeko
Gaur hasi dituzte protestak, eta elkarretaratzea egin dute Boulevard zumardian, Empark Aparcamientos enpresak gaueko txanda kentzeko asmoa duela salatzeko.
2025/02/13 - 17:59
Euskal abeltzainek errentagarritasun falta eta elikadura katearen legea ez dela errespetatzen salatu dute
Ekoizpen kostu handi eta okela kiloko jasotzen duten diru kopuru eskasa direla eta, txahalak Marokora, Libanora eta Turkiara esportatzera behartuta daude. "Konponbiderik aurkitu ezean, merkatuetan bertako haragia aurkitzeari utziko diogu", ohartarazi dute.
2025/02/11 - 14:57
ELAk kritikatu egin du LABen eta Haurreskolak Partzuergoaren akordioa, baina bertan behera utzi ditu lanuzteak
Otsailaren 12rako eta 13rako Haurreskolak Partzuergoan deitutako grebak bertan behera utzi dituzte LABek eta Steilasek ere. ELAk, Steilasen moduan, ez du bat egin akordioarekin.
2025/02/11 - 08:42
Albiste izango dira: Catherine Zeta-Jonesen filma Bizkaian, akordioa haur eskoletan eta emakumeak zientzian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/11 - 08:40
Akordioa lortu dute Haurreskolak Partzuergoak eta LAB sindikatuak, langileen baldintzak hobetzeko
Lan-hitzarmena berritzea lortu dute, 16 urteren ondoren. Sinatutako hitzarmenak 2026ko abenduaren 31ra arte iraungo du, eta beste bat sinatu arte egongo da indarrean. LABek eta Steilasek otsailaren 12rako eta 13rako deitutako grebak bertan behera utzi dituzte dagoeneko.