Siria gaur
2018/04/18 - 13:53
Gaur ez dira ikuskariak Duman sartuko, NBEren arabera
OPAQeko adituak aurreko asteburuan heldu ziren Damaskora, ustez arma kimikoekin egindako erasoa aztertzeko, baina oraindik ezin izan dira sartu.
2018/04/17 - 11:08
Israelek Homseko base baten aurka misilak jaurti dituela salatu du Siriako Armadak
Armada israeldarrak ez du hitzik esan erasoaren inguruan, eta AEB bereizi dira. Bestalde, bihar helduko ikuskariak dira Dumara, eraso kimikoaren inguruan ikerketa egiteko.
2018/04/16 - 22:47
OPAQeko adituak ez dira oraindik Duman zabaldu 'segurtasun arrazoiengatik'
Duela 9 egun Duman gertatutakoaren ustezko 22 lekuko Damaskora eramateko eskaintza egin diete Siriako agintariek nazioarteko ikertzaileei.
2018/04/16 - 16:20
Frantzia eta Erresuma Batua, babes bila
Frantziak nahi zuen moduan europak babestu du larunbateko erasoa eta dei berezia egin diete Errusia eta Irani Al Assadi presio egin diezaioten, Siria Genevako elkarrizketetara bueltatu dadin.
2018/04/16 - 15:34
EBk babestu egin du aliatuek Sirian arma kimikoen kontra egindako erasoa
EBko Atzerri Gaietarako Ministro Kontseiluak astelehen honetan "erabat" gaitzetsi du Siriako Erregimenak "behin baino gehiagotan" arma kimikoak erabili izana, "Duma hirian egindako azkena" tartean.
2018/04/16 - 11:10
Siriaren aurkako erasoa Konstituzioaren araberakoa dela esan du Trumpek
Macronen esanetan, larunbateko bonbardaketa ez da Al-Asaden gobernuaren aurkako gerra deklarazioa izan, baizik eta nazioarteko zuzenbidaren eta NBEren ebazpenen defentsa.
2018/04/16 - 10:42
Siria: tragediaren eta fartsaren artean
Trump eta Macron harro agertu dira asteburuko erasoaz. Putinek ere paparra atera du, misil erasotzaile gehienak bota omen dituelako. Antzerki erraldoi bat izaten ari da dena.
2018/04/16 - 09:42
EBko 28ek astelehenean eztabaidatuko dute Siriako eraso kimikoaren erantzuna
Horrez gain, Errusiarekin jarraitu beharreko estrategia aztertuko dute. l Al Assaden babesle nagusienetakoa da Putinen gobernua, Siriako krisia konpontzeko beharrezko aktorea izateaz gain.
2018/04/15 - 22:20
Nolako eragina izango ote du Siriako erasoak petrolioaren prezioan?
Trump Twitterren Siria mehatxatzen hasi zenetik petrolioaren prezioa nabarmen igo da, eta 2014tik ikusten ez zen zenbakietara iritsi da. Ikusteko dago astelehenean zer gertatzen den merkatuetan.
2018/04/15 - 19:32
Arabiar Ligaren goi-bilerak hanka-puntetan pasatu du Siriako bonbardaketa
Arabiako buruzagi batzuek ez dute Sirian izandako erasoari buruzko ezer esan.
2018/04/15 - 18:06
Dumako erasoaren ikerketa abiatu du arma kimikoen aurkako erakundeak
Adituek azaldu dutenaren arabera, ikerketaren helburua arma kimikoak erabili ziren ala ez zehaztea da, eta ez erasoa alde bati edo besteari leporatzea.
2018/04/15 - 17:47
Nazioarteko komunitatearen erreakzioak Siriako bonbardaketaren aurrean
AEBn Siriako erasoaren aurkako manifestazioak egin dituzte. Bestalde, Israelek guztiz babestu du bonbardaketa.
2018/04/15 - 13:38
Arma kimikoen aurkako erakundeak gaur abiaraziko du ikerketa Duman
Adituek itxaron egin behar izan dute AEBk, Erresuma Batuak eta Frantziak egindako erasoa amaitu arte Damaskora joateko. Apirilaren 7ko ustezko eraso kimikoa ikertuko dute.
2018/04/15 - 09:54
NBEren Segurtasun Kontseiluak ez ditu gaitzetsi Siriaren aurkako bonbardaketak
Estatu Batuek, Erresuma Batuak eta Frantziak herrialdearen aurka azken orduetan egindako erasoa gaitzesteko Errusiak egin duen ebazpena errefusatu du.
2018/04/15 - 00:46
Dumako erasoan kloruro eta sarin gasa erabiltzea egotzi dio AEBk Al Asadi
Arma kimikoen kontrako erakundeak ez du oraingoz informaziorik baieztatu. Duma hirian izandako ustezko eraso kimikoa ikertzeko ardura du antolakuntza horrek.
2018/04/14 - 21:02
Donald Trump: 'Helburua bete dugu'
Estatu Batuetako presidentea pozik agertu da Twitterren goizaldean Siriako Gobernuaren aurka egindako erasoagatik.
2018/04/14 - 17:43
AEBk, Frantziak, eta Britainia Handiak Siria bonbardatu dute
Al-Assadek "arma kimikoen erabilera bertan behera utzi arte" erantzun gogorra emango diotela esan du Donald Trump Estatu Batuetako presidenteak.
2018/04/14 - 16:25
Al Asaden aliatuek Sirian izandako erasoak izango dituen 'ondorioez' ohartarazi dute
Vladimir Putin Errusiako presidenteak "terroristei hauspoa ematea" leporatu dio Trumpi. Europako agintariak AEBekin, Frantziarekin eta Erresuma Batuarekin lerrokatu dira, baina badira ahots kritikoak.
2018/04/14 - 13:46
Siriako erasoaren biharamuna
Bonbardaketak eragindako kalte materialak grabatu dituzte telebista-kate arabiarrek.
2018/04/14 - 13:42
AEBek, Erresuma Batuak eta Frantziak erasoaldia abiatu dute Sirian
Erresuma Batuko hegazkinak Txipretik atera dira, Siriarako noranzkoan. Gauean grabatutako irudietan ikusgai da bonbek utzitako argi-arrastoa.