Siria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donald Trump: 'Helburua bete dugu'

Estatu Batuetako presidentea pozik agertu da Twitterren goizaldean Siriako Gobernuaren aurka egindako erasoagatik.
Donald Trump, Estatu Batuetako presidentea. EFE
Donald Trump, Estatu Batuetako presidentea. EFE

Donald Trump AEBko presidenteak larunbat goizaldean Siriako Gobernuaren instalazioen aurka egindako erasoan emandako laguntza eskertu die Frantziari eta Erresuma Batuari, eta "helburua bete" dutela aldarrikatu du du Twitterren.

"Bikain egindako erasoa izan da. Eskerrik asko Frantziari eta Erresuma Batuari erakutsitako jakinduriagatik eta haien armada paregabeen botereagatik. Ezinezkoa da emaitza hobea lortzea. "Helburua bete dugu", txiokatu du.

"Oso harro nago gure armada handiaz. Laster, onartu ditugun milaka milioi dolarrak kontuan izanik, gure herrialdeak inoiz izan duen onena izango da. Ez da hurbilduko zaion inor eta ezer egongo!".

Emmanuel Macron Frantziako presidentearen eta Theresa May lehen ministro britainiarren eskutik, Siriako Guda abiatu zenez gero Bashar al Assaden erregimenaren helburuen aurka inoiz egindako erasorik gogorrena gidatu du Trumpek. Siriaren ustezko arma kimikoen programaren aurkako ekintza izan da.

Beharrezkoa bada, AEB Siriari erasotzeko prest dagoela esan du Pencek

Mike Pence AEBko presidenteordeak gaur Liman hainbat hedabideri ohartarazi dienez, Estatu Batuetako Gobernua "prest" dago berriz Siriari eraso egiteko, baldin eta beharrezkoa bada eta Damaskok edo haien aliatuek erantzuten badute. Horrez gain, Bachar al Asaden erregimenak berriz arma kimikoak erabiltzen baditu, “ordaindu” egin beharko duela azpimarratu du Pencek.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X