Siria gaur
2023/02/08 - 21:40
Familia oso bat bizirik atera dute hondakinen artetik Sirian, eta haur jaioberri bat Turkian
Oraindik jendea dago bizirik etxebizitzetako hondakinen azpian. Sirian, oposizioaren kontrolpeko eremuetan, kasko zuriak ari dira erreskate lanetan.
2023/02/08 - 17:24
Suhiltzaile boluntarioen erreskate lanak, irudietan
Mundu osoko suhiltzaile eta gobernuz kanpoko erakundeetako milaka boluntario iritsi dira azken orduetan, batez ere Turkiara. Irudi hauek Mugarik Gabeko Suhiltzaileek (BUSF) egiten duten lana erakusten dute.
2023/02/08 - 16:09
11.100 pertsona baino gehiago hil dira lurrikaren ondorioz, eta Siriak formalki laguntza eskatu dio EBri
Turkiako presidenteak, bere aldetik, 500na euroko diru laguntza hitzeman die kaltetutako familiei eta agindu du ez dituela babesik gabe utziko. Halaber, batasunerako eta elkartasunerako deia egin du.
2023/02/08 - 15:24
Errebeldeen esku dauden Siriako eremuetan, baliabiderik gabe ari dira erreskate lanetan kasko zuriak
Tresneria egokirik gabe ari dira lanean gau eta egun Siriako iparraldean, oposizioko taldeen kontrolpeko lurretan. Larri, baina egoera hobeagoan daude Siriako gobernuak kontrolatzen dituen eremuetan.
2023/02/08 - 15:18
Mundu osoko 70 herrialdek baino gehiagok bidali diote laguntza Turkiari
Erreskate taldeak, elikagaiak eta hotzari aurre egiteko materialak gune kaltetu askotara heltzeko, ordea, arazoak ari dira izaten. Erdogan presidenteak onartu du zailtasunak dituztela, errepide asko guztiz hondatuta daudelako.
2023/02/08 - 10:26
Gasteizko sei suhiltzaile, Turkiara bidean: "Laguntzera eta taldean lan egitera goaz"
Acción Norte gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako espedizioa da, eta Zamorako eta Kanarietako kideak ere batuko zaizkie. "Han dauden agintarien jarraibideak beteko ditugu. Laguntzera goaz, eta ez traba egitera", esan dute.
2023/02/08 - 09:50
Turkiako eta Siriako lurrikaretan hildakoak 8.700 dira gutxienez
Turkiako eta Siriako agintariek adierazi dutenez, bi herrialdeen mugatik gertu izandako lurrikaren ondorioz hildakoen balantzea 8.764 pertsonakoa da, eta zaurituen kopurua 41.665 biktimatik gorakoa da. Hala ere, biktimen kopuruak gora egingo du oraindik.
2023/02/07 - 21:31
Zaporeak elkarteak janari bilketa egingo du larunbatean Donostian, Siriara bidaltzeko
San Martin azokan egingo du, hain zuzen ere; eta galkorrak ez diren elikagaiak ez ezik, higiene produktuak eta mantak ere bildu nahi dituzte.
2023/02/07 - 21:23
Mikel Ayestaran: ''Turkiara ez bezala, Siriara ez da oraindik heldu nazioarteko laguntza''
Milaka pertsona etxerik gabe geratu dira Turkian eta Sirian, lurrikarren ondorioz, eta denentzako aterperik ez dago, negu gorrian badaude ere.
2023/02/07 - 21:18
50.000 pertsona ari dira bizi bila hondakinen artean
Eroritako eraikinen azpian oraindik jende asko egon daitekeela uste dute, eta, horregatik, erreskate taldeak erlojuaren aurka ari dira lanean.
2023/02/07 - 15:41
Gasteiztik Turkiara doan suhiltzaile taldea erlojuaren kontra ari da lanean
Manta termikoak, lepokoak, lehen sorospenak egiteko materiala... Dagoeneko dena prest daukate. Helburua behin lurrikararen eremuan egonda, ahalik eta modu autonomoenean lan egitea da.
2023/02/07 - 15:33
Erdogan presidenteak milaka herritarrentzako babeslekuak prestatu ditu, nazioarteko laguntza iritsi bitartean
Lurrikarak astindutako 10 lurraldetan 3 hilabetez larrialdi egoera ezarriko dutela ere jakinarazi du Erdogan presidenteak. Mundu osoko 70 herrialdek bidali dute dagoeneko laguntza.
2023/02/07 - 15:19
Erreskate taldeek ezin izan dute oraindik iritsi lurrikarak kaltetutako toki askotara
Erreskate taldeak iristen ez zirela ikusita, inguruko herrietatik gerturatu dira laguntzera Turkiako herri skotan. Eraikinetako hondakinen artean harrapatutakoen bila ibili dira gau osoan, hotzari aurre eginez.
2023/02/07 - 14:50
Laguntza humanitarioa iristen hasi da, Turkia eta Siria biktimak erreskatatzen saiatzen ari diren bitartean
Turkiak hiru hilabeteko larrialdi egoera ezarri du lurrikarak astindutako eremuetan. Nazioarteko laguntza eta erreskate taldeak estatu otomandarrean zabaltzen ari dira. Bitartean, Sirian zailtasunak handiagoak dira, batez ere oposizioak kontrolatzen dituen eremuetan.
2023/02/07 - 12:33
Haur bat Turkian eraikinen hondakinetatik bizirik atera duten unea
8.000 pertsona baino gehiago erreskatatu ahal izan dituzte bizirik, atzo Turkiako eta Siriako lurrikara bortitzen ondorioz kolapsatu ziren milaka eraikinen hondakinen artetik. 24.000 pertsona inguru ari dira erreskate lanetan, eta dozenaka herrialdetatik iritsitako taldeak ari dira gehitzen.
2023/02/07 - 10:07
Turkiako eta Siriako lurrikaren ondorengo triskantza, airetik ikusita
Azken datuen arabera, ia 5.000 pertsona hil dira atzo Turkian eta Sirian izandako lurrikaren ondorioz. Airetik are hobeto ikusten da tragediaren tamaina.
2023/02/06 - 21:52
Turkia eta Siria astindu dituzten lurrikarek eragindako txikizioak
Asko lotan zeudela harrapatu ditu lehenengo lurrikarak, bertako goizaldeko laurak zirenean jazo baita. 7,8ko indarra izan du eta Turkiako hego-ekialdean eta Siriako iparraldean eragin du txikizioa. Baina erreskate lanetan buru-belarri ari zirela, bigarren astindu gogorra etorri da, 7,6ko indarrekoa.
2023/02/06 - 21:28
Gasteizko sei suhiltzaile Turkiara abiatuko dira asteazkenean, erreskate lanetan laguntzeko
Erreskateetan eskarmentu handiko profesionalak dira, eta GKE batekin joango dira lurrikarek astindutako eremura.
2023/02/06 - 21:22
Turkia eta Siria astindu dituzten lurrikarek milaka hildako utzi dituzte
Lurrikara indartsuek 2.700 hildako eta 14 000 zauritu baino gehiago utzi dituzte Sirian eta Turkian, eta milaka eraikin eraitsi dituzte.
2023/02/06 - 18:35
Turkiako eta Siriako lurrikara suntsitzailea, irudietan
Lur astindu handiena, Richter eskalan 7,8 gradukoa izan da, Kahramanmaras eskualdean, Turkiako hego-ekialdean, Siriako mugatik gertu. Zazpi kilometroko sakoneran gertatu da, eta hainbat hiritan sentitu dute. Gerora, hainbat erreplika jazo dira.