Soldatak
2023/07/19 - 23:17
EAEko batez besteko soldata maximo historikora iritsi da, baina erosahalmena galdu dute herritarrek
The Adecco Group Institute erakundeak EAEko soldaten erradiografia kaleratu du. 2022ko soldatek eta herritarren erosteko ahalmenak izan dituzten aldaketak aztertu ditu, sektoreka sailkatuta eta aurreko urteekin aldertuta.
2023/07/01 - 20:07
Nafarroako okindegietako lan-hitzarmen berriak % 12ko soldaten igoera jasoko du 2027ra bitartean
Gehiengoa duten UGT Nafarroa eta CCOO Industria sindikatuek sinatutako akordio berriak 1.200 langileri eragingo die. Urteko lanorduen "murrizketa historikoa" izan da lorpenetako bat.
2023/06/30 - 15:57
ELAk mobilizazio gehiago iragarri ditu Bizkaiko Eraikuntzan, patronalak soldata hobekuntzak proposatu arte
Negoziazio mahaian ordezkaritza duten sindikatuek bi greba egun izan dituzte azken asteetan, KPIaren eta enpresen irabazien araberako soldata igoerak eskatzeko.
2023/06/28 - 13:00
Josu Erkoreka: ''Soldata igoera lineal orokorra legez kanpokoa da''
Segurtasun sailburuak gogorarazi duenez, "Estatu osoko langile publikoen ordainsarien igoerak Aurrekontu Orokorretan finkatzen den portzentaje batek mugatzen ditu".
2023/06/27 - 15:53
Senatuko presidenteak zazpi eguneko epea eman dio Feijoori PPren gainsoldata jasotzen duen ala ez deklaratzeko
Talde sozialistaren eskaera da, oposizioko buruak duela egun batzuk ziurtatu ostean bere alderdiaren plus bat jasotzen duela.
2023/06/23 - 15:02
Erkorekak ''tristura'' agertu du sindikatuen jarreragatik, eta negoziazio mahaira itzultzeko eskatu die
Josu Erkoreka sailburuak adierazi duenez, sindikatuek gai bakarra negoziatu nahi izan dute gaurko bileran; plantilla guztiarentzat soldata igoera lineala, hain zuzen ere. "Maximalismoak alde batera utzi" eta mahaira itzultzeko deia egin die.
2023/06/22 - 12:23
Mendiak gazteen soldatak igotzeko eskatu die enpresaburuei Euskaditik joan ez daitezen
Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak uste du enpresek "merezi duten moduan ordaindu" behar dietela gazteei "horiek Euskadin jarrai dezaten".
2023/06/20 - 13:48
Bizkaiko ehungintza merkataritzako hitzarmena asteazkenean sinatuko dute patronalek eta sindikatuek
Lan hitzarmen berria 2026. urtearen amaierara arte egongo da indarrean. Akordioan, % 12ko soldata igoera adostu dute 2023rako, % 4koa 2024rako, % 3,5ekoa 2025erako eta % 2,5ekoa 2026rako.
2023/06/15 - 14:53
Bizkaiko eraikuntzan datorren asterako egindako greba deialdia ekainaren 29 eta 30era aldatu du ELAk
ELAk % 32,75eko ordezkaritza du sektorean, eta azpimarratu du ez duela KPIaren azpiko soldata igoerarik onartuko.
2023/06/14 - 14:42
Emakumeen eta gizonen arteko soldata arrakala bost puntu murriztu da 2020tik EAEn, baina % 17,9koa da oraindik
Idoia Mendia sailburuak azpimarratu duenez, soldata arrakalaren datua "oso kezkagarria" da oraindik; izan ere, gizonek, batez beste, emakumeek baino 6.000 euro gehiago irabazten dituzte urtean.
2023/05/25 - 17:37
Endika Alabort, ekonomialaria: ''Soldatak hazi dira, bai, baina ez bizitza garestitu den adina''
eitb.eus-ek Endika Alabort ekonomialariarekin hitz egin du Tomas Arrieta Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak soldaten hazkundeari buruz eman dituen datuez.
2023/05/23 - 13:41
Epaileen soldata igoera baloratzeko Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren ezohiko bilera, bertan behera
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak bertan behera utzi du asteazkenerako deituta zegoen osoko bilkura berezia, eta batzarra eskatu zuten bokalek eskatuta hartu du erabakia.
2023/05/22 - 13:49
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak ezohiko bilera deitu asteazkenean, epaileen soldata igoera baloratzeko
Epaileen eta fiskalen elkarte guztiak, epaile gehien biltzen dituen Magistraturaren Elkarte Profesionalak (APM) izan ezik, akordioa lortu dute Espainiako Gobernuarekin soldata hilean 450 euro igotzeko. Ituna asteartean sinatuko dute.
2023/05/19 - 15:21
ELAk mobilizazioak deitu ditu datorren astetik aurrera Bizkaiko eraikuntza sektorean, soldatak hobetzeko
Ostiralean abiatuko dira protestak, ez baita soldata igoerarik aurreikusten 2023 eta 2024. urteetarako, "Bizkaiko eraikuntza enpresek urteetan irabaziak pilatu arren".
2023/05/19 - 00:29
Epaileek eta fiskalek bertan behera utzi dute greba mugagabea, Justiziarekin akordioa lortu ostean
Magistraturaren Elkarte Profesionala bakarrik aldendu da akordiotik, epaileen artean gehiengoa eta joera kontserbadorea duena.
2023/05/18 - 16:36
Eusko Jaurlaritzako garbitzaileek % 2,5eko soldata-igoera izango dute
UGT Euskadi sindikatuak eta ISS eta Zaintzen enpresek akordioa lortu dute gaur. Neurriak 3.000 langileri eragingo die, eta atzeraeraginezko ondorioak izango ditu, urtarrilean hasita.
2023/05/18 - 11:36
Bizkaiko ehungintza merkataritzan aurreakordioa erdietsi dute patronalek eta sindikatuek
2015etik zuten hitzarmena berritu gabe. Aurreakordioan, % 12ko soldata igoera adostu dute 2023rako, % 4koa 2024rako, % 3,5ekoa 2025erako eta % 2,5ekoa 2026rako.
2023/05/11 - 13:19
Adegik, ELAk eta UGTk lau urteko indarraldia izango duen Gipuzkoako Metalaren hitzarmena adostu dute
Akordioak % 5eko soldata-igoera jasotzen du tauletan 2023rako, KPIa gehi % 0,7koa 2024rako eta KPIa 2025 eta 2026. urteetarako. Lanaldiari dagokionez, hogei urte baino gehiago murriztu gabe egon ondoren, 2 orduko murrizketa aplikatuko da 2024an.
2023/05/11 - 11:21
Garbiñe Aranburu: "Soldaten akordioak ez du langileen erosahalmena bermatzen, ezta KPIa ere"
LABeko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, Euskal Herrian "beste errealitate sindikal bat dago, eta ez da aplikatuko". Bestalde, ELA sindikatua estu hartu du, eta Adegi Gipuzkoako patronalarekin "aliantza" izatea leporatu dio.
2023/05/10 - 22:39
Horrelakoa da sindikatuek eta patronalak 2025era arte sinatutako soldata akordioa
Besteak beste, itunak % 4ko soldata igoera ezartzen du 2023an, eta % 3koa 2024an eta 2025ean.