Bizkaiko eraikuntzan datorren asterako egindako greba deialdia ekainaren 29 eta 30era aldatu du ELAk
ELA sindikatuak gaur jakinarazi duenez, ekainaren 19 eta 20rako Bizkaiko erakuntza sektorean egindako greba deialdia hilaren 29 eta 30era aldatu du. CCOO sindikatuak ere greba deialdia egina du bi egun horietarako. Edozein kasutan, biharko greba deialdiari eutsiko dio.
Sindikatuak zabaldutako oharraren arabera, negoziazio mahaiaren bi bilera egin dira, eta azkenekoan patronalak egindako proposamena "eskasa" iruditu zitzaion, ELAren ustez, "ez baitu bermatzen sektorean lan egiten duten langileen erosahalmena".
ELAk % 32,75eko ordezkaritza du sektorean, eta azpimarratu du ez duela KPIaren azpiko soldata igoerarik onartuko.
Bestalde, mobilizazioaren eta grebaren aldeko apustua egiten jarraitzen duela nabarmendu du ELAk: "Mobilizazioarekin eta borrokarekin bakarrik lortuko dugu gure lan baldintzak hobetzea".
Zure interesekoa izan daiteke
ELAk greba orokorra deituko du
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako