Sondika
2022/02/16 - 14:13
Bilbao Music Legends Festek kartela itxi du Alan Parsons Live Projectekin
Rock progresiboaren maisua jaialdiaren bigarren kartelburua da, eta Status Quo izango du lagun lan horretan. Girlschool, Maika Makovski eta Anari ere iragarri ditu jaialdiak.
2022/02/14 - 13:15
Artxandako lurpeko ur-biltegi berria inauguratu dute
Azpiegitura berri horrek Bilbo, Sondika, Derio eta Zamudioko 5.000 pertsona ingururi etengabeko ur hornidura bermatuko die.
2022/01/17 - 12:12
Bost pertsona zauritu dira Txorrierriko igarobidean izandako istripu batean
Bederatzi ibilgailuk talka egin dute Sondika parean, eta ilara luzeak sortu dira. 10:15ean etorri da lehenera trafikoa.
2021/08/19 - 20:56
Auto-ilara luzeak izan dira N-637 errepidean, Erandion, zirkulazio-istripu baten ondorioz
Bi pertsona zauritu dira auto baten eta kamioi baten arteko talkan, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte. Auto-ilarak ia 16:00etan amaitu dira, eta areagotu egin dira istripuaren ondorioz hiru ibilgailuk talka egin ostean.
2021/05/26 - 15:18
Bilbok aisialdi pedagogiko, abentura eta kirol zentroekin hornituko du Artxanda
Agirleta, Pike eta Bagatza eremuetan egongo diren zentro horiez gain, bizitoki naturalak jartzeko aukera ere aztertzen ari da Udala.
2021/03/21 - 15:30
Azurmendi jatetxeak berriz zabaldu ditu ateak, urritik itxita egon ostean
Eneko Atxa sukaldariaren jatetxea irekitzeko urratsa ematen lehenengoa izan da da hiru Mitxelin izar dituzten euskal establezimenduen artean.
2021/03/04 - 18:46
6 kilometroko pasealeku batek Artxanda eta Enekuri lotuko ditu
Sondikako Udalak bere lurren zati bat emango du proiektua egin ahal izateko. Besteak beste, 6 kilometroko pasealeku bat eraikitzea aurreikusten dute, Enekuri eta Santo Domingo artean.
2020/10/13 - 13:21
Auto-ilara luzeak N-637 errepidean, Sondikan, hainbat ibilgailuk talka egin ostean
Hamahiru ibilgailuk istripua izan dute, Gurutzetarako noranzkoan, eta hiru pertsona eraman dituzte Gurutzetako ospitalera. N-1ean ere ilara luzeak sortu dira, Andoainen, bi istripurengatik.
2020/10/13 - 12:50
Hiru zauritu Txorierriko korridorean, 13 ibilgailuren arteko talkan
Istripua 06:56an gertatu da, 13 ibilgailuk elkar jo dutenean, N-637 errepidean, Sondikan, Barakaldoko noranzkoan. Auto-ilara luzeak eragin ditu istripuak.
2020/09/28 - 14:38
Kantabrian hildako langile bizkaitarraren aldeko elkarretaratzea egin dute Sondikan
Sisteinge enpresako langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Sondikan, 34 urteko langile bizkaitar baten heriotza salatzeko.
2020/09/26 - 18:52
Loiuko enpresa bateko langilea hil da lan-istripuan, Kantabrian
CCOOk ezbeharra ikertzeko eskatu du eta elkarretaratzea deitu du astelehenerako, hilak 28, Sondikako tren geltokiaren aurrean.
2020/09/06 - 21:00
Neguko ordutegia Euskotrenen tren eta metro lineetan, astelehenetik aurrera
Aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak eskola garaira eta lan arrazoiengatiko joan-etorrietara egokitzea da. Gaueko zerbitzuak murriztuta jarraituko du, dena dela.
2020/06/18 - 12:31
Txorierriko korridoreko errei bat berriro ireki dute Sondikan, Donostiako noranzkoan
Dena dela, eguerdia baino lehentxeago amaitu dituzte garbiketa lanak, eta, horri esker, errei bat ireki dute berriro Donostiarako noranzkoan. Kamioia N-637 errepidean gurutzatuta geratu da.
2020/06/08 - 15:37
Sondikan, Gurutzetan eta Okondon egindako erasoak salatu dituzte EAJk eta PSE-EEk
Alderdi abertzaleak jarduera "onartezin" horiek bertan behera uzteko eskatu du berriro, eta eraso horiek gaitzesteko eskatu dio EH Bilduri.
2020/04/07 - 15:14
BBK Music Legends jaialdia 2021era atzeratu dute
Jaialdian jo behar zuten hainbat taldek eta artistak euren birak bertan behera uztea erabaki dutenez, antolatzaileek urtebete atzeratuko duela iragarri du.
2020/01/15 - 17:16
Eric Burdon & The Animals eta Lucinda Williams, BBK Music Legends jaialdian
Supertramp’s Roger Hodgson, The Jayhawks eta Joanna Connorrek osatzen zuten kartelera batu dira biak.
2019/12/19 - 12:55
The Jayhawks BBK Music Legends Sondikako jaialdian egongo da
Amerikar sustraiko rocka egiten duen estatubatuar taldeak osatuko du Supertramp’s Roger Hodgson proiektuaren kontzertua ekainaren 5 eta 6ko asteburuan.
2019/10/30 - 14:23
Roger Hodgson Supertrampen sortzailea BBK Music Legendsen izango da
Jaialdia ekainaren 5 eta 6an egingo dute, La Ola Sondikako zentroan.
2019/09/26 - 00:16
Sondikako Zangroiz auzoan harrapatuta geratu zen kamioia lortu dute ateratzea
Azkenean jeep bati lotuta mugitu dute. Inguruko hainbat baserri goizetik zeuden argirik gabe.
2019/09/25 - 17:07
Kamioi bat trabatuta geratu da Sondikan, bide estu batean, GPSari jarraitzeagatik
Poloniar garraiolari bat ez zen oso trebe ibili atzo Sondikan, eta ibilbidean ez aurrera ez atzera geratu zen bat-batean. Zisternan zeramana beste kamioi batera pasatu dute.