Bilbao Music Legends Festek kartela itxi du Alan Parsons Live Projectekin
BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdiak, aurten lehenengoz Bilbon egingo dutenak (aurreko laurak Sondikan egin zituzten), 2022ko ekainaren 24 eta 25ean egingo den edizioaren kartel osoa iragarri du gaur. Alan Parsons Live Project izango da bigarren egunaren kartelburua.
Alan Parsons rock progresiboaren maisua The Beatles, Pink Floyd, The Hollies eta The Wings taldeen soinu ingeniaria izan da, besteak beste.
Parsonsez gain, Girlschool londrestar talde historikoa, Walter Trout estatubatuar bluesmana, Shirley Davis & The Silverbacks, Maika Makovski, Anari eta Mikel Renteria & Walk On Project Band bilbotarra egongo dira Music Legendsen.
Artista horiek lehen iragarritakoei batu zaizkie: Status Quo, Hawkwind eta Paul Carrack.
Jaialdia ekainaren 24 eta 25ean egingo dute Bilbao Arenan, eta sarrerak gaur jarri dituzte salgai: egunekoak (55 euro + "gastuak") eta bi eguneko bonuak (90 euro + "gastuak").
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko