Sariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adrian Romero bilbotarrak Latin Grammy bat irabazi du, Rosaliaren gau handian

Bilbotar diseinatzaileak bilgarri onenaren saria irabazi du “La vida era más corta” Milo J argentinar musikariaren diskoan egindako lanagatik. Rosalía kataluniar artistak sei sari bildu ditu, tartean urteko diskoarena (“Lux”) eta kantu onenarena (“La perla”). 

AME6457. LAS VEGAS (ESTADOS UNIDOS), 12/11/2026.- La española Rosalía posa tras recibir varios premios en los premios Latin Grammy 2026 este jueves, en Las Vegas (Estados Unidos). EFE/ Omar Alonso

Rosalia, bart Las Vegasen. Argazkia: Efe.

Adrián Romero bilbotar diseinatzaileak bilgarri onenaren Latin Grammy saria jaso du bart, Las Vegasen, Justo Javier Benedettorekin eta Milo J argentinar musikariarekin batera azken honen La vida más corta diskorako egindako lanaren ordainetan. Guztira, hiru sari eraman ditu Milo J-k: bilgarri onenarena, urteko grabazioarena (“Niño” kantua) eta folk disko onenarena (La vida era más corta).  

Romerok hainbat euskal artistarekin lan egin du, hala nola Belako eta Merina Grisekin, eta Gaztea Sarien diseinua ere berak asmatua da. Halaber, Trueno eta La Zowi musikariekin ere egin du lan, besteak beste. 

Rosalia

Bart gaueko galan, Rosalia izan da sari gehien jaso dituen artista, sei bereganatuta: urteko diskoa (Lux), urteko kantua (“La Perla”), disko alternatibo onena, bideoklip labur onena (“Sauvignon Blanc”) eta diskoko ingeniaritzari eskainitako bat. 

“Asko daukat ikasteko, badakit, eta jakitun naiz oraindik ez dudala nire lanik onena ondu, baina onena izateko behar den guztia daukat, badakit”, esan du Rosaliak sarietako bat jaso ondoren.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X